
Euskadiko Kutxaren erakusketa aretoak Susana Ferreira artistaren ikasleen artelanak ikusgai jarriko ditu hilaren 21etik martxoaren 4ra bitartean. Ordutegia: Astelehenetik larunbatera: 18:00etik 21:00era Igande eta jaiegunetan: 11:30etik 13:30era

Fernando San Martin Irungo Udaleko Euskara eta Heziketa ordezkariak eta Irun Iruten euskara elkarteak gaur jakitera eman dutenez, euskara ikastaro bat prestatu dute elkarlanean. Ikastaroa, ume zein gazteekin lan egiten duten hezitzaleei zuzenduta dago, eta tokiko gobernuak azaldu duenez, “haur eta gazteen hizkuntza ohituretan eragitea eta, finean, euskararen erabilera areagotzea” da xedea. Euskara ordezkariaren hitzetan, “ikastaro honen bitartez hezitzaileei tresna eta estrategia praktikoak emango zaizkio”. Horiek horrela, ikastaroa Ebete elkarteko Iñaki Eizmendi adituak emango du, martxoaren 1ean eta 8an, 19:00etik 20:30era. Haurrekin eta gazteekin lan egiten duten hezitzaileek parte har dezakete La Salle ikastetxean egingo den ikastaroan. Udaletik adierazi dutenez, Eizmendi “euskara sustatzeko zer egin behar den eta zer ez argitzen saiatuko da”. Ekimena, Irungo Euskara Biziberritzeko Plan Nagusian kokatuta dago eta iragan urtean abiatutako Euskararen bidean goaz. Bazatoz? kanpainaren segida da. Matrikulazio epea Irungo Udalak gaur jakinarazi duenez, izen-emate epea hilaren 6an ireki zen eta 17ra bitarte zabalik egongo da. Interesatuak Irun Iruten elkartearekin harremanetan jarriz izena eman dezakete, 943 63 56 02 telefono zenbakian edota kaleanbai@iruniruten.com posta elektronikoan. Ikastaroa doan da, eta hezitzaileei zuzenduta dagoen arren, Kalean Bai hitzarmenaren sinatzaileek lehentasuna izango dute.

Zer da zuretzat euskaraz bizitzea? Galdera horri erantzun beharko diote Oreretako EHE Euskal Herrian Euskaraz taldeak antolatu duen testu lehiaketan parte hartu nahi duten herritarrek. Euskararen kale erabilera “eskasarekin” kezkatuta, Euskaraz Bizi kanpaina abian jarri du EHEk. Kanpaina horren helburu nagusia, herriko gazte zein heldu euskararen erabileraren garrantziaz kontzientziatzea izango da. “Lehen urratsa herritarrentzat euskaraz bizitzea zer den jakitea da”, azaldu dute EHE taldeko kideek. Herritarren iritziak jasotzeko sortu dute Oreretako Euskal Herrian Euskarazen Testu Lehiaketa. Bertan parte hartzeko, edozein testu mota aurkez dezakete interesdunek: “Sor daitekeen testu oro da zilegi, prosa, poesia nahiz bertsogintza hauta daiteke”. Lanek bi orrialdekoak izan behar dute gehienez, eta izengoitia duen gutunazal handi batean bi kopia aurkeztu beharko dituzte parte hartzaileek. Gutunazal horren barruan, beste gutunazal txiki batean egileak bere datuak sartu beharko ditu: izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa eta telefono zenbakia. Bi maila bereizi dituzte antolatzaileek lehiaketan: lehenengo mailan 12 eta 18 urte arteko gazteek hartuko dute parte; bigarrenean, 18 urtetik gorakoek. Lehenengo mailako irabazleak 100 euroko txartela eta bigarren mailakoak, berriz, 200 eurokoa eskuratuko dute, Errenkoaldeko saltokietan erabiltzeko. Lanak aurkezteko epea martxoaren 16an bukatuko da, eta interesdunek Euskal Herrian Euskaraz taldearen egoitzara (Oria kalea 2, behea) bidali beharko dituzte lanak. Epaia martxoaren 31n [...]


Balata (Nablusen dago) errefuxiatu gunetik elkartasuna adierazi diete gazte auzipetuei: “Hemen bezala askotan jasaten dituztelako haur eta gazteen aurkako sarekadak, eta beraien eskubideak egunero daudelako zapalduak”.

Bixi-bixi elkarteak antolatuta, Txan magoak bisita egingo die Donibaneko gaztetxeoei ostiral arratsaldean. Herriko zinean izango da, 17:00etatik aurrera, eta Bixi-bixikoek merienda prestatuko dute denentzat.

Hilaren 17an otsailari dagokion kantu jira ekitaldia egingo dute Antxon. Horri begira, entsegua egingo dute gaur, Kultur Etxean.

Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketak jokatu zituzten larunbatean Antxon, Trintxerpen eta San Pedron. Urtarrilaren 14an jokatu zuten Donibanekoa. Hala, kanporaketa horietan guztietan giro aparta izan zela esan dute Bai Euskal Herriari taldeko kideek, eta parta hartzaileak eta lehiak antolatzen lagundu dutenak (dendak, tabernak eta norbanakoak). Denera, Pasaiako lau kanporaketetan 47 bikotek parte hartu dute: hamabina San Pedron, Trintxerpen eta Donibanen, eta 11 Antxon. Hala, lau barrutietako kanporaketetatik Gipuzkoako lehiara joango direnak atera dira. Hilaren 25ean izango da Gipuzkoako finala, Segurako pilotalekuan, 15:00etatik aurrera. Honakoak dira bikote horiek: Donibane: Juantxo eta Luis (irabazleak), eta Jon Ander eta Joxe Mari (bigarrenak). San Pedro: Manu Enbil eta Duni (irabazleak), eta Juanjo eta Manolillo (bigarrenak). Trintxerpe: Ibai eta Borja (iranazleak), eta Joxi eta Txintxin (bigarrenak). Antxo: Patxi Gil eta Joseba Donabera (irabazleak), eta Juanito Olaizola eta Prontxio Errasti. Ondoko bideoa Antxoko kanporaketakoa da.

Idazketa tailerra antolatu dute hilaren 20an astelehenarekin, Ikust Alaia liburutegian. Konparaketa analisiaren ulermena bultzatzeko xedearekin egingo dute tailerra.

Michela Murgiaren La Acabadora liburua landuko dute datorren asteleheneko libroforum-ean, Ikust-Alaia liburutegian.

Musika doinu gogorrak gustuko dituztenek ezin dute galdu bihar, asteazkena, Mogambo aretoak prestatu duen aukera. 20:30etik aurrera, Mostros (Mallorca, Herrialde Katalanak) eta Humilitate (Zarautz) taldeek punk-rock eta thrash-brigade doinuak ekarriko ...

Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak odola emateko aukera emango die antxotarrei, bihar arratsaldean. Kultur Etxean izango da, 18:15ean hasita. Emaile gazteei bereziki agertzeko deia egin diete.

Bixi-bixi elkatetik gogoratu dute gaztetxoentzako bertso eskola abian dutela. Ostiraletan ematen ditu eskolak Arkaitz Oiartzabal Xamoa bertsolari oiartzuarrak, 17:00etatik aurrera. Eskolan izena emateko ostegunetan deitu behar da telefonoz Bixi-Bixira,...

Oiartzungo Petra Lekuona Zaharren Egoitzan erakusketa berria dute. Oiartzuar batek —Juan Telleriak— egindako egurrezko erlojuak ikusi ahal izango dituzte bertara hurbiltzen direnek. Honako ordutegian bisita daiteke erakusketa: 09:30etik 13:00etara ...

EPLEko taldeek itxura ona eman dute asteburuan Udaberri txapelketan, sei garaipenetik lau lortu baitituzte. Gainontzeko txapelketetan ez dira fin ibili. Bestalde, EPLEko Aitor Odriozola eta Antton Araburuk bihar eskuz binakako X. Malerreka Txapelketako...

Atzo Torturaren Aurkako Eguna izan zen, eta hainbat ekimen informatibo egin zituzten herrian. Horiekin bideo bat osatu dute.