Marquez familiak etxetik kaleratzeko agindua jaso dutela eta, Errenteriako Ezker Anitzak hori geldiarazteko eskatu du. Hilabete baino lehen utzi beharko dute etxea, eta Ezker Anitzaren arabera, beharrezkoa balitz “indarra” erabiliko dutela ...
Hiru ikastaro eman dituzte otsaila hasi zenetik, eta beste bat martxan dago hilaren 24ra arte Otsailerako hainbat ikastaro antolatuta ditu KZguneak. Dagoeneko batzuk eman dituzte, eta beste bat martxan dago, baina oraindik beste hamar prest dituzte hil...
Oarso Bidasoako eta Donostialdeako delegatuen batzarra egiten ari da LAB sindikatua momentu honetan Reina aretoan, eta batzarra amaitutakoan, 12:30ean, manifestazioa egingo dute Xenpelarretik abiatuta. Lan erreforma eta negoziazio kolektiboaren errefor...
Pagoa dantzalekuan ere inauterietako festa egingo dute etzi: Carnaval Remenber. Lau disko jartzailek jarriko dute giroa ostiraletik larunbaterako gauean: Danger, Thomas Totton, Jesus Varela eta Dj Iñakik. 00:00etan hasiko da festa eta Pagoako arduradu...
Neguko oporraldia eta gero, larunbatean lehiara itzuliko da Ipar Ligako 1. multzoan jokatzen duen Pasaiako Trintxer belar hockey taldea. Azaroaren 18an jokatu zuten ligako azken partida, eta larunbatean ligako zazpigarren partida jokatuko dute Andonaegin, 15:30etik aurrera. Trintxerrekoek Zaragozaren kontra jokatuko dute lehen itzuliko azkenengo partida. Orain arte jokatutako seietatik bakarra irabazi dute pasaitarrek, beste bat berdindu, eta gainontzeko laurak galdu. Horrenbestez, hiru puntu dituzte, eta atzetik Jolaseta taldea dute soilik; getxotarrek ez dute orain arte punturik lortu. Azaroaren 12an jokatu zuen Trintxerrek azken partida, seigarren jardunaldiari zegokiona. Ganbegi taldearen aurka galdu zuen Andonaegin (1-2), eta, porrotaren ondorioz, zazpigarren postura jaitsi zen, Sardinerok Jolasetaren aurka irabazi baitzuen. Asteburu honetan irabaziz gero, Sardinerorekin eta Covadongarekin berdindu dezake Txintxerrek, kantabriarrek eta asturiarrek euren partidetan punturik lortzen ez badute. Hockey 7 torneoa Neguko atsedenaldi luzea probestuta, II. Hockey 7 txapelketa antolatu du aurten Trintxerrek. Etxekoez gain Donostiako taldeak (Atletico SS eta Realaren mutilen eta nesken taldeak) eta Iruña HC ere lehiatu dira. Trintxerrek jokatutako lau partidetatik bi irabazi ditu eta beste bi galdu. Atletico SSek eta mutilen Realak lortu dituzte puntu gehien, hiru irabazita eta haien artekoa berdinduta. Sartutako golengatik Atletico SS izan da torneoko talde hoberena. Trintxerren emaitzak: Txintxer-Reala (neskak) 5-0 Txintxer-Reala [...]
Errenteriako Ingurumen Sailak idatzi bat bidali du gaur Gipuzkoako Foru Aldundira bilera bat eskatzeko. Bertan, ingurumena zaintzeko neurriak eskatuko dizkio, eta batik bat, Añarbeko baso erreserba sortzea gehiago ez atzeratzeko. Ingurumen Sailaren ar...
Otsailari dagokion ipuin kontaketa hilaren 23an —datorren asteko ostegunean— izango da, Manuel Lekuona Bibliotekan. 17:30etik aurrera, Lur Kortak ipuinak kontatuko dizkie 2-3 urteko haurrei. Beti bezala, adin tarte hori errespetatzeko eskatu dute M...
LABek antolatuta, murrizketen kontrako manifestazioa egin dute gaur Erdialdeko kaleetan zehar. Hala nola, Kutxabanken bulegotik pasatakoan kaleratzeak salatu dituzte parte hartzaileek. Han izan dira Oreretako Langabeen Asanbladako kideak ere. Manifest...
Abaraxka Udal Ludotekara joaten diren haurrek etzi ospatuko dituzte inauteriak ikastetxeetan. Hori horrela izanik, ludotekako inauteri festa astelehenera —hilaren 20ra— atzeratu dute. Arratsaldean, 16:30etik 19:00etara, inauterietako osagaiekin osa...
Ikastetxeetako haurrak etzi aterako dira kalera; asteburuan plaza inguruko tabernak girotuko dituzte Ihoteak pasatu berritan, inauteriak datoz. Haurtzaro Ikastolan eta Elizalde Herri Eskolan etzi ospatuko dituzte. Plaza inguruko tabernek ere ospatuko dituzte, eta mozorrotu egingo dira asteburuan. Etzi, urteroko Inaute festa ospatuko dute ikastolan. Haurtzaroko ikasle, langile eta gurasoek kolorez, musikaz eta dantzaz jantziko dute ikastolaren ingurua. Goizean, 10:30ean aterako dira ikastolatik, urteroko desfilea egiteko. Ondoren, ikastolako jolasleku nagusian bukatuko dute goizeko saioa: mozorroak, desfileak, dantzak, torradak… Arratsaldez, 14:45ean hasiko dute ekitaldi nagusia, ikastolako anfiteatroan (eguraldi ona eginez gero, bestela kiroldegian egingo dute). Aurkezleen hitzari musika, dantza eta ironia fina erantsiko dizkiote ikasleek, horrela, jaialdia ikusleentzat atseginagoa izan dadin. Hasteko, ikastolan hain ezaguna duten Inauteri! Inauteri! izeneko bertsoak kantatuko dituzte. Jarraian, Haur Hezkuntzako ikasle eta irakasleak izango dira protagonista, eta 3, 4, eta 5 urteko haurrak, beren dantzekin. Horiek zein ondotik saioa egingo duen talde bakoitzak bost minutuko saioak eskainiko du. Ondoren, 2 urteko haur ttiki-ttikiak izango dituzte dantzatokian saltoka, irakasle eta gurasoen laguntzarekin. Euskal inauteriak Lehen Hezkuntzako ikasleek zikloka aurkeztuko dute beren ikuskizuna. Eta bi etapen arteko lotura egiteko, gurasoak izango dira ikastolako plazaren erdian, beren sorpresa aurkezteko prest. Amaitzeko, ikastolako zaharrenak izango dira beren ikuskizuna aurkeztuko dutenak. DBHko lehenengo [...]
Gobernu taldea Mendeluko bizilagunekin bilduko da gaur arratsaldeko zazpietatik aurrera, Mendeluko elkartean. Udaleko kideek 2012ko aurrekontua azalduko dute, baita inbertsioak egiterako garaian izango dituzten lehentasunak ere. Gainera, kultura, kirol...