

Urtero bezala, aurten ere bertso saioa antolatu du Mañontzi Bertso Eskolak. Hilaren 25ean izango da, Gezala Auditoriumean. Lau bertsolari igoko dira taula gainera: Angel Mari Peñagarikano, Aitor Sarriegi, Jon Maia eta Aitor Mendiluze. Gai jartzaileak...

Bihar goizean, inauterietako egitaraua txikienen eskutik helduko da Antxo eta San Pedrora. Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleek euskal inauterietako dantza eta doinuak eramango dituzte bi barrutietara. Arratsaldean, berriz, piratek abordatuko dute San Pedro. Inauterien barruan eta Itsas Gelak antolatuta, 17:30ean hasi eta bi orduz, Haur Piraten Festa egingo dute Mater ontzian. Sei eta hamalau urte arteko haurrei zuzendutako festan parte hartzen dutenek, pirata mozorroa prestatzeko aukera izango dute Itsas Gelakoen laguntzarekin, eta Mater Ontziko tripulazioko kide bihurtuko dira. Askari pirata ez da faltako eta jaia amaitzeko altxorraren bila jolasean ariko dira. Parte hartzea doakoa izango da, baina lekua mugatua denez, interesdunek aldez aurretik erreserba egin beharko dutela jakinarazi dute antolatzaileek. Horretarako, 619 81 42 25 telefono zenbakira deitu behar dute haur pirata festan parte hartu nahi dutenek. Mater Ontzia San Pedroko arrantza kaian izango da, motoraren ondoan. Konpartsa, poteoa eta afaria Gauean berriz, Antxon antzerkiak hartuko du lekukoa Pasaiako antzerki tailerraren eskutik. Bi antzezlan antolatu dituzte, eta emanaldiak Kultur Etxean izango dira, 22:30etik aurrera. Armadas hasta los dientes lana taularatuko dute, lehenik, Yolanda Torvisko eta Fatima Rodriguezek. Haien burua defendatzeko edozer egiteko prest dauden bi lagunen istorioa kontatzen du antzezlanak. Antzerki taldeko kide diren Jose Ignacio Barraguesek eta Iñaki Guerrak De armas [...]

Neguko oporraldia eta gero, larunbatean lehiara itzuliko da Ipar Ligako 1. multzoan jokatzen duen Pasaiako Trintxer belar hockey taldea. Azaroaren 18an jokatu zuten ligako azken partida , eta larunbatean zazpigarren jardunaldiko partida jokatuko dute Andonaegin, 15:30etik aurrera. Trintxerrekoek Zaragozaren kontra jokatuko dute lehen itzuliko azkenengo partida. Orain arte jokatutako seietatik bakarra irabazi dute pasaitarrek, beste bat berdindu, eta gainontzeko laurak galdu. Horrenbestez, hiru puntu dituzte, eta atzetik Jolaseta taldea dute soilik; getxotarrek ez dute orain arte punturik lortu. Azaroaren 12an jokatu zuen Trintxerrek azkenekoz, seigarren jardunaldiari zegokiona. Ganbegi taldearen aurka galdu zuen Andonaegin (1-2), eta, porrotaren ondorioz, zazpigarren postura jaitsi zen, Sardinerok Jolasetaren aurka irabazi baitzuen. Asteburu honetan irabaziz gero, Sardinerorekin eta Covadongarekin berdindu dezake Txintxerrek, kantabriarrek eta asturiarrek euren partidetan punturik lortzen ez badute. Hockey 7 Torneoan bi partida irabazi eta beste bi galdu ditu Pasaiako Trintxerrek Neguko atsedenaldi luzea probestuta, II. Hockey 7 Txapelketa antolatu du aurten Trintxerrek. Etxekoez gain Donostiako taldeak (Realaren mutilen eta nesken taldeak eta Atletico SS) eta Iruña HC ere lehiatu dira. Trintxerrek jokatutako lau partidetatik bi irabazi ditu eta beste bi galdu. Galdu, gizonezkoen Realaren aurka (1-2) eta Atletico SSren kontra (3-6) galdu zuen; irabazi, berriz, IHCrekin (6-0) eta Realeko emakumezkoen taldearekin (5-0) [...]

Ostegun gizena ospatuko dute gaur Petra Lekuona Zaharren egoitzan. Hala, Maya erleaz mozorrotuko dira eta txokolate jatea izango dute, 16:30etik aurrera. Asteburuan ez dute inauterietako ospakizun berezirik egingo, baina bihar izango dute inauteriekin ...

Pontikako Arramendipe erretiratuen elkarteak batzarra egingo du datorren ostegunean, hilak 23. Lehen deialdia 17:30ean egin du, eta bigarrena, 18:00etan. 2011ko kontuei eta ekintzen memoriari buruz ariko dira partaideak, besteak beste.


Gazte Foruko kide diren gazteek antolatu dute emanaldia; 21:00etatik aurrera izango da, Doneztebe plazan Oiartzungo gazte talde batek (12-16 urte bitartekoak, Gazte Foruko kideak) kontzertu bat antolatu du asteburu honetarako: Skakeitan eta Ingo al deu? taldeek joko dute, Doneztebe plazan. Taula gainera igotzen lehenengo taldea Skakeitan izango da. 20:00etan hasiko du emanaldia. Ondoren, 10:30ean, Ingo al deu taldearen txanda izango da. Gazteek gogorarazi dutenez, azkeneko talde hori orain oso famatua egin da, Michel Telo abeslariaren Ai se eu te pego abestiaren euskarazko bertsioa —Rosa, Rosa— egin duelako.

Cuentos en mi bemol txikientzako ipuin kontaketa egingo du Ernesto Agirrek hilaren 22an asteazkenarekin, Ikust Alaia liburutegian.

Iragan asteburuan Elorrion (Bizkaia) jokatutako partidan galtzaile izan zen Irun Rugby Taldea. Elorrioko taldea erritmo biziarekin atera zen berdegunera, eta azkar lortu zuen aurretik jartzea markagailuan. Hurrengo minutuetan irundarrek ez zuten amorer...

Osasuna, edertasuna eta makillatzeko trikumailuak tailerra antolatu du Argoiak elkarteak, asteazkeanean otsailak 22. Marta Calvo estetizistak emango du tailerra elkartearen egoitzan, arratsaldeko 17:00etik aurrera.

Etzi, gainontzeko larunbatak baino bereziagoa izatea nahi dute Pagoako arduradunek. Horretarako techno emanaldi berezia antolatu dute. Larunbata gauean honako musika jartzaileak izango dira bertan: Hobo (Minus, Canada), Blondish (Canada), Sm aka Soulack &Mikel_e, Oliver Dmx, Weï eta Fe.

Arratsaldeko zazpietan puntuan abiatuko da Ereintza elkartetik azeri dantza, eta horrekin batera, sei egunetako inauteriak hasiko dira Errenteria-Oreretan. Egitarau mardula prestatu dute elkarte eta ikastetxeek. Bihar ikastetxeen txanda izango da, eta ...

Gaur, ostegunzuriarekin batera helduko da Trapujale Lezora, eta berarekin inauteriak. Iristen lehena, Trapujale Txiki izango da, eta Lezo Herri Eskolan ongietorria egingo diote ikasle eta irakasleek arratsaldeko lauretan. Arratsaldeko zazpietan irtengo...

Egitaraua: Gaur, ostegun gizena 06:00: Udal Txistulari Bandak diana joko du Erdialdeko kaleetan, Errenteria Musika Kultur Elkarteko musikariekin batera. 17:30: Etxeko kaldereroak, zaharren egoitzako jangela nagusian. 18:00-20:00: Gauerdi txaranga ibiliko da herriko kaleetan. 19:00: Haurren Azeri dantza, Errenteria Musikalen eskutik, Xabier Olaskoaga plazan. 19:00: Ereintza dantza taldearen Azeri dantza. Honako ibilbidea egingo du: Juan Olazabal, Biteri, Morrongilleta, Koldo Mitxelena plaza, Maria Lezo, Madalen eta Herriko Plaza. 20:00: Inauteriei eta euskal mitologiari lotutako pertsonaiei buruzko erakusketa, Erdialdeko taberna eta kaleetan, Jaiki Orereta kultur elkarteak antolatuta. Bihar, ostiral argala 06:00: Udal Txistulari Bandak diana joko du Etxeberrieta, Iztieta eta Alaberga inguruan, Errenteria Musika Kultur Elkarteko musikariekin batera. 11:30: Desfilea egingo dute Erdialdeko kaleetan, Koldo Mitxelena ikastetxeak antolatuta. 15:30: Inauteri jaiaren desfilea, Orereta ikastolak antolatuta. 17:30: Inauteritako bingo berezia, zaharren egoitzako jangela nagusian. 18:00: Behenafarroako inauteria herriko kaleetan, Errenteria Musikalek antolatuta. 19:30: Konpartsen aurkezpena udal kiroldegian: Furius, Kaos, Odisseu, Eureka, Alaia, Telleri ikastetxeko guraso elkartea, Danza-rin eta Show time. 20:30: Oreretako Txosna Batzordeak antolatuta, poteo-konkista Oñatiarra tabernatik hasita. 00:00: DJak gaztetxean, Oreretako Txosna Batzordeak antolatuta. Etzi, larunbat inauteria 17:00: Mozorro eta parodia lehiaketa kalejira Erdialdeko kaleetan, Jaiki Orereta kultur elkarteak antolatuta. 17:00: Mozorro lehiaketa eta poteoa, Oñatiarra tabernatik hasita, Oreretako Txosna Batzordeak antolatuta. [...]