
Andaluziako Eguna ospatuko dute herrian, hilaren 25ean eta 26an, Concha Rociera elkarteak antolatuta. Honakoa jaialdiaren hemezortzigarren ekitaldia izango da, eta askotariko ekimenak antolatu dituzte. Hilaren 25ean, larunbata, afaria egingo dute 21:00...

Hendaiako Herriko Etxeko Kultura zerbitzuak herritar orori zuzendutako Olerki Lehiaketa antolatu du laugarren aldiz, frantsesez eta euskaraz. Mediatekak antolatutako Olerkarien Udaberria ekimenarekin batera garatuko da lehiaketa. Herriko Etxeak jakinar...

Frantziako Inspekzio Akademikoak murriztu nahi dituen irakasle postuak salatzeko xedearekin, beste greba egun bat deitu dute gaurko, oraingoan Hendaiako Lizardi eskolan. Izan ere, Inspekzio Akademikoak irakasle postu erdia murriztu nahi duela jakin dut...

Esku pilota partida profesionalen ekitaldi berri bat aurkeztu dute gaur goizean Belen Sierra Irungo Kirol patronatuko arduradunak, Juanjo Aldakoa Kurpil Kirolak elkarteko presidenteak eta Iñigo Salbidea Asegarceko ordezkariak. Uranzu pilotalekuan aurkeztu dituzte partidak, eta pilota profesionalaren ekitaldi honen gaineko hitzarmena sinatu dute hiru arduradunek. Horiek horrela, kontent agertu dira antolatzaileak ekitaldi berriarekin, eta “aurreko ekitaldietan izandako harrera ona edukitzea” espero dutela adierazi du Juanjo Aldakoa Kurpil Kiroletako arduradunak. Partidak Hala, hitzordua datorren ostiralean hilaren 24ean izango da Uranzu pilotalekuan (22:00), eta bertan lehituko dira, lehenbizi Olaizola-Mendizabal II bikotea Saralegi-Otxandorenaren aurka. Horien ondotik, Titin III-Merino II eta Bengoetxea VI-Apraiz ariko dira frontoian. Lehen mailako binakako lehiaketaren 10. jardunaldia izango da Uranzukoa. Egun, Titin III-Merino II bikotea hirugarren postuan daude, bost garaipenekin eta hiru porrotekin. Gainera, bigarren postuko bikotearekin berdinduta daude. Bestalde, Bengoetxea VI-Apraiz bikotea seigarren postuan dago, lau garaipen eta lau porrotekin, eta laugarren zein seigarren postuetako bikoteekin berdinduta daude. Kontuan hartzekoa da, finalerdieko partidetarako lehen lau bikoteak sailkatzen direla. Sarrerak Otsailaren 20tik 23ra bitartean Kurpil Kirolak elkartearen egoitzan salgai izango dira sarrerak, Peña kaleko 9. zenbakian. 19:00etik 20:30era irekiko dute elkartea interesa dutenentzat. Bestela ere, 943620972 zenbakian harremanetan jar daitezke zaleak. Halaber, Uranzu pilotalekuko lehiatilan salgai izango dira partidaren egunean [...]

7301 Bidasoako Trenbidearen Lagunak elkarteak, Irungo Udalarekin elkarlanean, trenbidearen inguruko komunikazio jardunaldi berri bat aurrera eramango du datorren hilaren 23an, Ficoba erakustazokan. Iragan urtean egindako jardunaldian bezala, aurten ere Abiadura Handiko Trena (AHT) izango dute aztergai. Jose Antonio Santano Irungo alkateak atzo prentsaurrekoan jakinarazi zuenez, “etorkizunera begira abiadura handiak ekarriko duen aukera sorta zabala nabarmentzea” izango da jardunaldiaren ardatz nagusia. Horiek horrela, hainbat elkarte eta erakunde publikok parte hartuko dute, egitasmoaren egoera zein den jakinarazteko asmoz. Era berean, beste zenbait lekutan abiadura handiaren iritsierak nola eragin duen azaltzeko hainbat testigantza entzuteko aukera izango da . Madrilgo gobernuari, gutuna Jose Antonio Santano alkateak jakinarazi zuenez, Ana Pastor Espainiako Gobernuko Sustapen ministroarekin bilera bat egiteko eskaria luzatu du, gutun baten bidez. Izan ere, Irungo trenbidearen berrantolaketaren inguruko hitzarmenari jarraipena emateko xedearekin eskatu du hitzordua Santanok. Hitzarmena 2011ko martxoan sinatu zuten Irungo Udalak eta Euskal Autonomi Erkidegoko zein Espainiako Gobernuko zenbait erakundek. Egitaraua 09:00. Parte hartzaileei harrera eta Konferentzia Aretora sarbidea 09:30-10:15. Jardunaldiaren irekiera Jose Antonio Santani Irungo alkatearen eskutik. Irungo trenbide azpiegitura berrien inguruan ariko da. 10:15-10:45. Eusko Jaurlaritzako Garraio Saileko L.M. Castillok AHTren egungo egoera azalduko du. 10:45-11:15. Atsedena. 11:15-12:00. Abiadura handiaren ustiapena eta kudeaketarako sistemak, Renfe-ren eskutik –baieztatzeke–. 12:00-12:45. Modu askotako [...]

Hasi dira inauteriak Errenteria-Oreretan, eta gaur, ikastetxeak izango dira protagonista nagusiak. Koldo Mitxelenako ikasleak, adibidez, Erdialdeko kaleak zeharkatu dituzte Errenteria Ezagutzen gaiarekin lotutako pertsonaiez mozorrotuta: Xanti eta Mai...

Txirrita AEK euskaltegiko arduradunek jakinarazi dute ikasturtearen bigarren lauhilekorako, hasiberrien mailan, euskara ikasteko tokiak dituztela. Maila horretako eskolak astelehen, astearte eta asteazkenetan ematen dituzte, 19:30etik 21:30era. Norbait...

Herriko bi ikastetxeek ospatu dituzte inauteriak. Elizalden atzo inauteri tailerrak egin zituzten. Eta gaur, goizean ospatu dute festa handia. 10:·30ean desfilea egin dute eskola inguruan, eta 11:00etan Madalensoron elkartu dira ikasleak, irakasleak eta gurasoak. Ekitaldi koloretsua egin dute. Arratsaldea lasaiagoa izan dute aurten. Ikasleak tutoreekin egon dira ikasgeletan. Haurtzaron, goizean desfilea egin dute eta torradak jan dituzte. Arratsaldean egin dute ekitaldi nagusia, anfiteatroan. Ikasleek euren ikuskizunak eskaini dizkiete ikusleei, eta baita guraso taldeak ere. Ikastetxeetako ekitaldiak bukatuta, asteburuan herriko tabernen txanda izango da. Dagoeneko mozorrotuta daude. Horrez gain, biharko kale ekintzan ere ospatuko dituzte inauteriak haurrek. Gazte Foruak kontzertuak antolatu ditu, eta Abaraxka Udal Ludotekako bazkideek astelehenean egingo dute inauteri festa.

Datorren asteazkenean bilera egingo dute Erdialdeko bizilagunek, 19:00etan. Azaroaren 15ean udalarekin izandako batzarra aztertuko dute, eta bizilagun bakoitzak bere proiektu, ideia eta arazoak aurkezteko aukera izango du. Eskaerei eta galderei ere egingo diete tartea.


Etorkinei zuzenduta antolatzen duten Aisa euskara ikasteko ikastaroan izena emateko epea zabalik dagoela jakinarazi du Errenteriako Udalak. 16 urtetik gorako etorkinek izena eman dezakete Udaleko Euskara Departamenduak Eusko Jaurlaritzaren laguntzare...

35 urteko kartzela zigorra ezarri dio Gipuzkoako Auzitegiko epaileak Edward Enrique San Clemente Yasmin Rodriguezen hiltzaileari. Herri epaimahaiak hilketa delituarengatik errudun jo du San Clemente. Halaber, gogorkeria, mehatxu, lesio eta trafiko segu...

Allerru-Jaizkibelek hasiera batean behintzat zaila izango den partida jokatuko du gaur iluntzean, Gure Txokoak bisitatuko baitu Bekoerrota. Sailkapeneko lehenengo postuan daude beratarrak. Partida 20:30ean hasiko da. Allerru saskibaloi taldeak etzi jok...

Bihar, eskupilotako Udaberri Txapelketako lehiak jokatuko dituzte, 17:00etan, Bekoerrotan. Kadeteetan Allerru (Hernandez-Zubeldia) Gaztelekuren kontra ariko da, eta gazteetan Allerru 2 (Tatiegi-Saizar) Allerru 1en kontra (Telletxea-Iñarra).


Aiton Borda Lezoko zaharren egoitzako bazkideak batzar orokorrera deituta daude. Batzarra astelehenean izango da, egoitzan bertan, 17:00etatik aurrera.

Asteburu honetan ez dago jardunaldirik Erregional Preferentean, horrenbestez, datorren asteburuan izango dituzte euren partidak Touring eta Beti Onak. Touringek Mariño hartuko du etxean, eta Beti Onak Martutene bisitatuko du.