
Gaur elkarretaratzea egingo dute asteburuan San Pedron emakume bat bortxatu eta Trintxerpen beste bat jipoitu zituztela salatzeko. 20:00etan deitu dute bilkura; pilotalekuan edo ondoko biribilgunean izango da. Bi erasoak larunbat goizaldean gertatu zi...

Irrien Lagunak klubaren ekimenez, Oarsoaldeko herrietan umeentzat aisialdi proiektu “hezitzaile, euskaldun, herritar eta parte hartzaile bat” abian jarri nahi dute. Horretarako bilerak egingo dituzte eskualdeko lau herrietan. Herrikoa osteg...

Basamortu biziak ikusentzunekoa emango dute Amaia KZn Zure abenturaren bila ekimenaren baitan. Hala, besteak beste, “Djibutiko nomaden karabanak, Heriotzaren Ibarreko urre bilatzaileak, outback australiarreko kolonoak, Boliviako haur meatzariak, Karakorum mendietako zamaketariak eta Groenlandiako foka ehiztariak” ezagutzera emango ditu ikusentzunekoak.

Lakaxita gaztetxeak bi kontzertu antolatu ditu ostiralean, hilaren 24ean. Hey Enemy! talde eskoziarra eta Layo Raser bertakoa ariko dira agertokian, 22:00etik aurrera. Layo Raserrek disko berria aurkeztuko du.

Alkatea auzoetan ekimenaren baitan, Belaskoeneako bizilagunekin bilera egitea egokitu zaio oraingoan Jose Antonio Santano alkateari. Hitzordua, hilaren 22an asteakenean izango da Haur eta Lehen Hezkuntza eskolan, 19:30ean. Artia eta Larreaundiko auzoki...

Joan den asteburuan Anaitasuna liderra menderatu eta gero, sailkapeneko bigarren zegoen Berio taldearen kontra sekulako garaipena lortu zuen Pasaiak larunbatean, Donostian (1-2). Horrenbestez, Beriorekin hirugarren postuan berdinduta dago Pasaia, 41 pu...

Asteburuan banatu dituzte Iparragirre Sariak 2011 Urretxuko udaletxean. Karmele Mitxelena oiartzuarrak euskarazko narratibako lehen saria jaso du, Eskutik lanagatik. Eskualdeko beste sarituak Iñigo Legorburu eta Aitor Albistur izan dira. Bertso papere...

Mailan geratzeko borrokan sartu da berriro ere Hondarribia-Irun. 92-63 galdu zuten Cadi La Seu D´Urgell-en aurka larunbatean eta jaitsiera postutan sartu dira hogeitasei punturekin. Azken aurreko postuan dagoen Obenasa talde nafarrarekin berdinduta da...

Astelehenero bezala, gaur ere eguerdiko hamabietan elkartuko dira Oreretako Langabeen Asanblada, Herriko Plazan, eta herriko langabe guztiak deitu dituzte elkarretaratzean parte hartzera. Horrekin batera, pasa den asteko dekalogoaren aurkezpena eta Kut...

Jaizkibel Mendizale Taldeak Zuberoako Biraren laugarren etapa antolatu du datorren iganderako, hilaren 26rako. Eskiula eta Montori herrien arteko bidea egingo dute, 18 kilometroko luzerakoa eta malda gutxi dituena. Interesa dutenek mendi elkarteak Antxon duen egoitzan izena eman dezakete (Oarso kaleko 4 zenbakia), asteazken eta ostiralean, 19:30etik aurrera. Informazio gehiago behar duenak telefonoz dei dezake, edo www.jaizkibelmt.tk webgunea bisitatu. Igandean autobusez joango dira Eskiularaino, handik ibilbidea hasteko. 06:45ean pasako da autobusa Iztietatik, eta 07:00etan Antxotik.

Txileko Andeetako goi-lautadaren inguruko Altiplano Andino Chileno ikusentzunekoa emango du Erlaitz Mendi elkarteak, ostegunean, Xabier Erroren eskutik. Parte hartzeko interesa duenak Erlaitz Mendi elkartearen egoitzan (Peña kalea, z/g) harremanetan jar daitezke astearte eta ostegunean, 19:30etik 21:00ak bitarte, edota Irusta Kirolak-ekin (Aduana kalea, 3)

Historias de lobos (Otsoen istorioak) helduentzako ipuin kontaketa izango da ostegunean, Ikust Alaia liburutegian, 19:30ean. Luis Caramelo Portugalek egingo du kontaketa.

Irungo Udalak jakinarazi duenez, Oiasso-Bidasoa XXI waterpolo taldearen partida medio, Artaleku kiroldegiko igerilekuak itxi egingo dituzte larunbatean 13:00ak eta 15:00ak artean. Denbora tarte horretan Azken Portuko igerilekuak erabili ahal izango dit...

Bidasoa Bizirik garapenerako agentziako Autoemplegu Sailak bi tailer antolatu ditu, lan arloko zenbait eremu bultzatzeko xedearekin. Izan ere, “denboraren kudeaketa egokia, norberaren produktibitatea edota konfiantza eragiteko jarduerak” di...

Jaizkibel Mendizale Taldeak antolatuta, mus txapelketa egingo dute datorren astelehenetik aurrera, Antxon. Aurrena izena emandako bikoteekin ligaxka bat prestatuko dute, eta ondoren finalerdiak eta finala; astelehenetik ostiralera jokatuko dituzte liga...

Gora egiteko hiru puntu izan ziren Ohorezko Mailako Trintxerpek larunbat arratsaldean lortu zituenak. Sailkapeneko lasaitasun eremuan kokatuta dagoen Bergararen aurkako lehia zuten, Don Boscon, eta etxekoak nagusitu ziren (3-2), partida borrokatu baten...

Lezoko Natura 2000 taldeak Ulia-Jaizkibel eremuko kudeaketa plana martxan jartzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzako Bioaniztasun eta Ingurumen Partaidetzako zuzendari German Alonsori. Eremu hori Europako Natura 2000 Sarean sartuta dago, eta Lezoko taldea...

Bihar 19:30ean hitzaldia emango du Carlos Ormazabalek Hondarribiko Batzokian. Ormazabal, hiri hondakinen tratamenduaren inguruan ariko da

Sariak jaso baino nahiago ditu sariak banatu, baina oraingoan berari egokitu zaio saridun izatea. Joan den astean Iñaki Rudi ONCEko kupoi saltzaile pasaitarrak 2011ko Euskadiko saltzaile onenaren saria jaso zuen Madriden, itsuen elkarteak antolatutako...

Duela 35 urte Fernando Artolak, Bordarik, lagundutako Otzaski eskultore eta margolari elkartea sortu zuten. Orain arte, galeria Arma plazan izan badute ere, lokala lekuz aldatuko dute, Damarri kalera. Hala, gaur arratsaldeko 19:00etan arte galeriaren i...