

Irungo Udalak jakinarazi duenez, TAOko langileek greba egin zuten garaiko dirua itzuliko die egoiliar txartela duten herritarrei. Greba 2011ko bost hilabeteetan zehar luzatu zen, eta beraz, egoiliar txartela ordaindu zuten herritarrek kaltea pairatu zu...

Ur Bizietako Euskadiko Txapelketa jokatu zuten herenegun Bidasoa ibaian, eta Santiagotarrak Kirol Elkartea nagusitu zen lehian. Hala, Santiagotarrak-eko Uxue Santiagok irabazi zuen emakumeen arteko lehia, eta Jokin Sanchezek, kanoena. Horrez gain, Irun...

Frantziako poliziak bahituta zegoen errenteriar bat askatu du Tolosan (Okzitania), drogarekin lotutako operazio batean. Ertzaintzak eman zion Hendaiako Polizia eta Aduana Kooperazio Zentroari bahiketaren berri, eta horrela Frantziako polizia jakinaren ...

Millesime klubak Cruzcampo Gran Reserva konpainiarekin elkarlanean, Chef Millesime saria antolatu du hirugarren aldiz, eta Iñigo Lavado sukaldaria eta irundarraren jatetxea sarirako hautagai gisa izendatu dute. Hala, irabazlea aukeratu aurretik, beste proba bat gainditu beharko dute hautagaiek, eta Lavadoren kasuan, 80 eta 100 bitarteko lagunentzako bazkaria prestatu beharko du, martxoaren 13an. Proba hori gaindituz gero, maiatzaren 28an Madrilen izango den finalean parte hartuko du irundarrak. Chef Millesime Saria Millesime klubak eta Cruzcampo Gran Reserva konpainiak bultzatutako saria, erreferentziazkoa bihurtzen ari da Espainiako estatuan. Hala, Espainiako Gastronomia Akademiako Rafael Anson presidentea epaimahaiko burua izango da, eta harekin batera, sektoreko hainbat kazetarik ere parte hartuko dute. Horiek horrela, Iñigo Lavado beste zazpi sukaldariekin batera lehiatuko da; besteak beste: Mario Sandoval (Choque, Madril); Pepe Solla (Casa Solla, Galizia); Francis Paniego (Etxaurren, Errioxa); Paco Perez (Miramar eta The Mirror, Herrialde Katalanak); Juanjo Perez eta Yolanda Leon (Cocinandos, Gaztela); Kisko Garcia (Choco, Kordoba) eta Jorge Breton (La Sucursal, Herrialde Katalanak). Gastronomia deialdia, Galizian Bestalde, otsailaren 26tik 28ra bitartean, Santiagoko Forum Gastronomikoan izango da Iñigo Lavado sukaldaria. Bertan, Dialogo. Conceptos singulares, marcas y tendencias, hitzaldian parte hartuko du irundarrak. Iago Pazos sukaldari galiziarra eta Sergi Arola katalanarekin batera emango du hitzaldia, hilaren 27an, astelehenarekin.

Bihar bilerara deitu dituzte Erdialdeko bizilagun guztiak, eta 19:00etan bilduko dira, Erdiko Auzo Elkartean (Txirrita parkea). Azaroaren 15ean udalarekin izandako bilera aztertuko dute, eta bizilagun bakoitzak bere proiektu ideia eta arazoak aurkeztek...

Atzo goizean Pasaiako portua garbitzen duen ontziak hildako gizon baten gorpua aurkitu zuen Trintxerpeko ontziralekuaren ondoan. Guardia Zibilak emandako datuen arabera, Farillon ontziko arrantzalea da hildakoa. Galiziako Celeiro (Lugo) herrikoa da ont...