Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ahalik eta gutxien erabiltzeko

Antxoko anbulatorio berria ezagutzeko baliatu zuten atzoko eguna antxotarrek. Bertan izan zirenek hitz onak besterik ez zituzten izan, aurrekoarekin alderatuta, askoz hobea delako. Erosoagoa, handiagoa, osatuagoa, argiagoa. Hitz horiek erabili zituzten atzo antxotarrek Usozen egin duten behin-behineko anbulatorio berria izendatzeko. Osasun azpiegitura berriarekin txundituta gelditu ziren bisitariak, eta “bazen garaia”, “hau aldaketa!”, eta “hau bai dela anbulatorio bat” bezalako esaldiak ahoz aho ibili ziren. Izan ere, atzo ezagutu zuten Antxoko bizilagunek anbulatorio berria. Ate irekien eguna izan zen. Hala, asteburua lokal zaharretik berrira beharrezko materiala eramateko baliatuko dute Osakidetzako langileek, eta astelehenean hasiko dira medikuak bertan herritarrak artatzen. Herritarrekin batera, Pasaiako Udalbatzan ordezkaritza duten alderdi politiko guztietako kideak, eta Osakidetzako nahiz anbulatorioa eraiki duen enpresako ordezkariak izan ziren atzo azpiegitura ezagutzen, tartean, langileak. 7.172 erabiltzaile Antxoko anbulatorioak 7.172 biztanleren beharrak asetuko ditu. Horietatik 6.358k helduen familiako medikuntza zerbitzuak jasoko dituzte, eta 814k pediatriakoak. Hortaz, Antxok 4.652 biztanle dituela kontuan izanik, ondoko herrietako biztanleei ere zerbitzua ematen die osasun zentroak. Pediatria zerbitzua erabiltzen duenetakoa da Kike Tellado antxotarra, adin txikiko alaba bat baitu. Oso pozik azaldu zen atzo Tellado ikusi zuenarekin, batez ere pediatriako sailaren antolaketarekin: “Instalazioak oso handiak dira. Haurrentzako aretoa besteetatik bereizi dute, eta lehengo anbulatorioarekin alderatuz, askoz hobeto dago [...]

pasaiako hitza
Oarsoaldea
2012/02/24

Antxoko anbulatorio berria ezagutzeko baliatu zuten atzoko eguna antxotarrek. Bertan izan zirenek hitz onak besterik ez zituzten izan, aurrekoarekin alderatuta, askoz hobea delako.

Erosoagoa, handiagoa, osatuagoa, argiagoa. Hitz horiek erabili zituzten atzo antxotarrek Usozen egin duten behin-behineko anbulatorio berria izendatzeko. Osasun azpiegitura berriarekin txundituta gelditu ziren bisitariak, eta “bazen garaia”, “hau aldaketa!”, eta “hau bai dela anbulatorio bat” bezalako esaldiak ahoz aho ibili ziren.

Izan ere, atzo ezagutu zuten Antxoko bizilagunek anbulatorio berria. Ate irekien eguna izan zen. Hala, asteburua lokal zaharretik berrira beharrezko materiala eramateko baliatuko dute Osakidetzako langileek, eta astelehenean hasiko dira medikuak bertan herritarrak artatzen.

Herritarrekin batera, Pasaiako Udalbatzan ordezkaritza duten alderdi politiko guztietako kideak, eta Osakidetzako nahiz anbulatorioa eraiki duen enpresako ordezkariak izan ziren atzo azpiegitura ezagutzen, tartean, langileak.

7.172 erabiltzaile
Antxoko anbulatorioak 7.172 biztanleren beharrak asetuko ditu. Horietatik 6.358k helduen familiako medikuntza zerbitzuak jasoko dituzte, eta 814k pediatriakoak. Hortaz, Antxok 4.652 biztanle dituela kontuan izanik, ondoko herrietako biztanleei ere zerbitzua ematen die osasun zentroak.

Pediatria zerbitzua erabiltzen duenetakoa da Kike Tellado antxotarra, adin txikiko alaba bat baitu. Oso pozik azaldu zen atzo Tellado ikusi zuenarekin, batez ere pediatriako sailaren antolaketarekin: “Instalazioak oso handiak dira. Haurrentzako aretoa besteetatik bereizi dute, eta lehengo anbulatorioarekin alderatuz, askoz hobeto dago berria. Denean aldatu da, hobera”.

Uste berekoa da Josefa Arretxea adineko antxotarra: “Bestea baino hobea zen zerbait egitea ez zen zaila, baina ez nuen espero hain ondo egotea. Orain anbulatorio normala dugu, beste herrietan dituztenen antzerakoa. Bazen garaia”.

Orain, antxotarrek azpiegitura ahalik eta gutxien erabiltzea faltako da. Osasun ona duten seinale izango da hori.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.