Dardo lehia, Makutxon
Martxoaren 5era arte eman daiteke izena; txapelketa martxoaren 9an, 16an eta 23an jokatuko dute tabernan I. Dardo Txapelketa antolatu dute Makutxo tabernan. Astelehena da izena emateko azkeneko eguna, eta martxoan zehar jokatuko dituzte partidak izena ...
Martxoaren 5era arte eman daiteke izena; txapelketa martxoaren 9an, 16an eta 23an jokatuko dute tabernan
I. Dardo Txapelketa antolatu dute Makutxo tabernan. Astelehena da izena emateko azkeneko eguna, eta martxoan zehar jokatuko dituzte partidak izena ematen duten bikoteek.
Txapelketa antolatzen duten lehen aldia izanik, kopuruan muga jarri dute arduranek: gehienez, 24 bikotek eman ahal izango dute izena.
Makutxon bertan apuntatu behar da (martxoaren 5era arte), eta bikote bakoitzak 12 euro ordaindu behar ditu. Honako datuak eman behar dituzte izena ematen dutenek: izen-abizenak, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa, eta momentuan ordaindu.
Txapelketa martxoaren 9an, 16an eta 23an jokatuko dute izena ematen duten bikoteek. Ostiral gauetan, Makutxon.
Makutxoko arduradunek jakinarazi dutenez, sariak izango dira irabazleentzat, eta parte hartzaileen artean ere zozkatuko dituzte opariak.
