«Hondarribia Txartela erabiliz gero, eskaintza berriak egin ditzakegu»
Hondarribiko merkataritzaren alde lan egiten du Higerrek, Hondarribiko Merkataritza Elkarteak. Krisi garaiak eta Portua auzoko lanek laguntzen ez badute ere, proiektu berritzaileetan lanean dabiltza Hondarribian. Fernando de la Fuente zuzendariak garbi du krisiari aurre egin behar diotela. Zergatik sortu zenuten Higer? Lehenagotik beste merkataritza elkartea bazegoen. Higer 1990eko hamarkadan sortu genuen, indarrak batuz, bertako merkataritzari laguntzeko. Nortzuk osatzen duzue elkartea? Hondarribiko sektore ezberdinetako hogeitazazpi establezimenduk osatzen dugu elkartea. Gainera, Hondarribia Txartelarekin, merkatari gehiago animatu dira elkartera sartzera. Zer da Hondarribia Txartela? Egun daukagun erreminta garrantzitsuena da, eta merkataritza bakarra egitea da helburua. Bertako dendetan abantailak baliatzeko aukera ematen du, baina batez ere, bezeroak fidelizatzean datza egitasmoaren muinak. Txartela doan da, eta ez da bankuz aldatu behar. Rural Kutxaren laguntzarekin egin dugu. Gaur arte, %5eko deskontua daukate bezeroek egiten duten erosketa bakoitzean, eta bihartik aurrera, eskaintza berriak izango dira: puntuak, deskontu gehiago, opariak, afariak… 300 txartela baino gehiago egin ditugu orain arte, eta horiek erabiltzen ari dira. Txartela gero eta gehiago erabilita, gero eta eskaintza gehiago egin ditzakegu. Herritarrak animatu nahi ditugu txartela egitera, abantailak besterik ez baititu eskaintzen, eta inolako gasturik gabe. Txartelak TAO ordaintzeko ere balio dezan aztertzen ari gara. Etorkizuneko lanabes garrantzitsua izango da. Zein da hiriko merkataritzaren [...]
Hondarribiko merkataritzaren alde lan egiten du Higerrek, Hondarribiko Merkataritza Elkarteak. Krisi garaiak eta Portua auzoko lanek laguntzen ez badute ere, proiektu berritzaileetan lanean dabiltza Hondarribian. Fernando de la Fuente zuzendariak garbi du krisiari aurre egin behar diotela.
Zergatik sortu zenuten Higer?
Lehenagotik beste merkataritza elkartea bazegoen. Higer 1990eko hamarkadan sortu genuen, indarrak batuz, bertako merkataritzari laguntzeko.
Nortzuk osatzen duzue elkartea?
Hondarribiko sektore ezberdinetako hogeitazazpi establezimenduk osatzen dugu elkartea. Gainera, Hondarribia Txartelarekin, merkatari gehiago animatu dira elkartera sartzera.
Zer da Hondarribia Txartela?
Egun daukagun erreminta garrantzitsuena da, eta merkataritza bakarra egitea da helburua. Bertako dendetan abantailak baliatzeko aukera ematen du, baina batez ere, bezeroak fidelizatzean datza egitasmoaren muinak. Txartela doan da, eta ez da bankuz aldatu behar. Rural Kutxaren laguntzarekin egin dugu. Gaur arte, %5eko deskontua daukate bezeroek egiten duten erosketa bakoitzean, eta bihartik aurrera, eskaintza berriak izango dira: puntuak, deskontu gehiago, opariak, afariak… 300 txartela baino gehiago egin ditugu orain arte, eta horiek erabiltzen ari dira. Txartela gero eta gehiago erabilita, gero eta eskaintza gehiago egin ditzakegu. Herritarrak animatu nahi ditugu txartela egitera, abantailak besterik ez baititu eskaintzen, eta inolako gasturik gabe. Txartelak TAO ordaintzeko ere balio dezan aztertzen ari gara. Etorkizuneko lanabes garrantzitsua izango da.
Zein da hiriko merkataritzaren egoera?
Egoera ez da ona, krisiak denoi eragiten baitigu. Gaizki gaude, baina honek bukatu behar duela uste dut, ezin dugu horrela jarraitu, eta buelta eman behar diogu.
Portua auzoko lanek eragina dute?
Lanak beharrezkoak dira, baina ez dute laguntzen, eta orain horiek egiteko une egokiena ez bada ere, herrian lan asko geratzen da egiteke. Ahalik eta oztopo gutxien sor dezaten saiatzen ari gara.
Proiektu berriak dituzue?
Merkataritza indartzeko plan berri bat sortu dugu. Hala, Hondarribiko denda guztiek kalitatezko ziurtagiria lor dezaten lanean ari gara. Ikastaroak egingo ditugu horretarako. Gainera, publizitate planen bidez, gure merkataritza saltzeko bide berriak jorratzen ari gara. Kalitatezko merkataritza dago Hondarribian, denetik dago eta herrian bertan.

