Marquez familiaren kaleratzea gelditzeko eskatu du plenoak ahobatez
Markez familiaren kaleratzea gelditzeko skatzea ahobatez onartu du plenoak
Ahobatez onartu zuen atzokoan plenoak Marquez familiaren kaleratzea gelditzeko Errenteriako Ezkerra alderdiak aurkeztutako mozioa. Horren arabera, Kutxabankeko eta Errenteriako Udaleko ordezkariekin, zein kaleratzeek kaltetutako lagunekin osatutako lan batzordea osatzeko eskatuko diote Kutxabankeko zuzendaritzari. Batzordearen helburua, alde guztientzako irtenbide egokia aurkitzea izango da. Halaber, akordiora heldu arte, kaleratzea bertan behera uztea eskatuko dio udalbatzak Kutxabanki.
Kutxabank finantza erakundeak lan mahaiaren sorrera onartuz gero, Julen Mendoza alkateak ordezkatuko du udala bertan, eta zehaztu zuenez, “ahalik eta lanik handiena egingo dut kaleratzea gerta ez dadin”.

