Otsaileko ohiko udalbatzarra gaur egingo dute, 19:00etan, udaletxean
Olaldeko etxeen zenbakiak esleituko dituzte, eta emakumeen egunaren harira mozioa onartuko dute Otsaileko udalbatzarrean hamalau puntu jorratuko dituzte zinegotziek gaur, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Besteak beste, honako gaiak jorratuko dituz...
Olaldeko etxeen zenbakiak esleituko dituzte, eta emakumeen egunaren harira mozioa onartuko dute
Otsaileko udalbatzarrean hamalau puntu jorratuko dituzte zinegotziek gaur, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Besteak beste, honako gaiak jorratuko dituzte: Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruan Bilduren mozioa; Oiartzun, Aizarnazabal eta Lezoko Udalek 2009ko uztailaren 21eko 24/2009 Foru Dekretua, Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Azpiegituren Lurraldearen Arloko Plana behin betiko onarpenaren kontrako 1352/09 administrazioarekiko auzi-helegitearen epaiaren berri ematea; Isabel Escribano andereak Udalbatzak 2009/10/28an onarturiko Arau Subsidiarioen aurrean jarritako 1851/09 auzian izandako epaiaren aurkako kasazio helegitea jartzea, eta Altzibarko Olaldeko eremuko babespen ofizialeko etxebizitzen eskatzaileei zozketarako zenbakiak esleitzea.
Gai zerrenda osoa.
