
103 bazkide ditu txirrindulari elkarteak, eta 75 daude federatuta; igandeetan eta jai egunetan aterako dira Pasa den igandean hasi zuten denboraldia Lartaun Zikloturista Txirrindulari Elkarteko kideek. Aurten, 103 bazkide dira, eta horietatik 75ek dute federazio lizentzia. Martxoaren lehendabiziko igandearekin hasi zuten, eta urriaren azkeneko igandean bukatuko dute denboraldia (behean ikus daitezke irteera guztiak). Igande eta jai egun guztietan aterako dira bizikletan ibiltzera. Martxoan, apirilan, irailean eta urrian, 09:00etan aterako dira Lartzabaldik. Eta maiatzean, ekainean, uztailean eta abuztuan, 08:30ean. Xanisteban Saria Abuztuaren 5a, gainera, berezia izango da. Ohiko irteeratako bat egin beharrean, Xanisteban Saria egingo baitute herrian bertan, jaien harira. MARTXOA Hilak 4: Lesaka. 60 kilometro eta elkarteko hamaiketakoa. Hilak 11: Orio. 64 kilometro. Hilak 18: Azkaine. 62 km. Hilak 25: Larraul. 78 km. APIRILA Hilak 1: Zarautz. 72 kilometro. Hilak 5: Etxalar. 78 kilometro. Hilak 6: Goizueta. 80 km. Hilak 8: Amezketa. 94 km. Hilak 9: Senpere. 90 km. Hilak 15: Doneztebe. 100 km. Hilak 22: Aldaba. 90 km. Hilak 29: Basakabi. 110 km. MAIATZA Hilak 1: Zugarramurdi. 110 kilometro. Hilak 6: Gaztelu (Nafarroa). 106 kilometro. Hilak 13: Itziar. 110 kilometro. Hilak 20: Kanbo. 115 km. Hilak 27: Aizarna. 113 km. EKAINA Hilak 3: Altzaga. 105 km. Hilak 10: Bost mendate. Jaizkibel, Ibardin, Lizarieta, [...]


Jaizkibel dragaren berritze lanak azken txanpan dira. Gaur 14 tonako motorra bere jatorrizko tokira itzuli dute, maniobra ikusgarrian. 14 tona pisatzen ditu motorrak eta bi ordu behar izan dituzte, garabia motorra altxa aurretik, guztiak prestatzeko.

Larunbatean 51 zuhaitz aldatuko dituzte, «mendiari, Ama Lurrari, emandakoa eskertu nahian» Irteera berezia egingo dute Girizia Mendizale Elkarteko kideek asteburu honetan. Ez da ohiko mendi irteera izango, mendizaleen basoa osatu nahi dute. Horretarako zuhaitzak landatuko dituzte Oianleku inguruan, larunbatean. «Kimu edo landare gazte batzuk besterik ez ginela elkartu ginen, eta mende laurden batean zehar baso bat osatzen joan gara gure mendi irteera, herrigintza ekintza eta abarren bidez», nabarmendu dute Giriziako kideek. Iaz Girizia Mendizale Elkartearen 25. urteurrena ospatu zuten, eta urte hauetan guztietan landatutako «hazi nahiz landareekin osatzen joan garen baso oparoaren» berri eman zuten liburuxka eta DVD baten bidez. Aurten, berriz, lan horrekin jarraitu nahian, naturarekiko euren konpromisoa berretsi eta benetako baso bat landatzeko apustua egin dute. 25 gehi 26 51 landare aldatuko dituzte: «25 zuhaitz iazko partez, eta beste 26 aurtengo mendi taldearen urtebetetzea ospatzeko». Mendizaleen basoa izatea nahi dute, «mendiak urte hauetan guztietan eman diguna mendiari, Ama Lurrari, eskertu nahian». Oiartzungo Udalarekin harremanetan jarri dira, eta bere laguntzarekin herri lur batean landatuko dituzte zuhaitzak: «Hortxe bertan, hurrengo urteetan zehar, mendia maite dugun guztion artean, Mendizaleen basoa sortuko dugu». Beraz, aurten hasi, eta segida izango duen ekimena izango da. Larunbatean, denentzat Mendizale orori egin diote parte hartzeko deia. [...]

Oiartzungo Bertso Eskolakoek bertso poteoa antolatu dute larunbaterako. Oiartzunen tabernaz taberna egingo dute, eta 19:30ean hasiko da, Amazkarren. Beñat Gaztelumendi, Andoni Egaña eta Iñaki Gurrutxaga izango dira bertsolari gonbidatuak. Azken urte...

Hip hop talde ezagunenetakoak, bere azken lana aurkeztuko du; artista gonbidatuak izango dira. Trintxerpe-Bidebietako Kontadores gaztelekuak Falsa Alarma hip hop talde katalanaren (Las Termes de Sabadell, Bartzelona) kontzertua antolatu du larunbaterak...

Betti Gotti Euskara Kultur Elkartea San Martzial Jaietako herri bazkaria arriskuan ikusi duelako horren aldeko sinadurak biltzen hasi da. “Murrizketa garai hauetan, hain polita den ekitaldiaren aldeko apustua egin nahi dugu”, esan dute. Ald...

Emakumearen Asteari lotutako ekitaldien barruan, Gaurko Andreak emakume taldeak Ruth Lopezen Los paraos, mujeres en lucha dokumentalaren emanaldia antolatu du gaurko. Nabartenean izango da, 19:30etik aurrera.

Maider Galarza ipuin kontalariak Ipuin ahokadak ipuin saioa prestatu du gaurko udal liburutegian, 3 eta 7 urte bitarteko haur euskaldunei zuzenduta.

Jose Maria Zabalza irundar zinegilearen gainean Amaia Kultur Zentroan antolatu duten erakusketaren harira, Zabalzaren hainbat pelikula proiektatuko dituzte Amaian, auditorioan batzuk, eta hitzaldi aretoan beste batzuk. Aste honetan Julieta engaña a Romeo (gaur) eta Yo no soy un asesino ikusteko aukera izango da, biak hitzaldi aretoan biak. Erakusketak irundar zuzendari handietako baten figura berreskuratzen du, haren lanak nabarmentzen diren jatorriko zenbait materialen bidez. Jose Maria Zabalza; Irundar zinezale amorratua erakusketa martxoaren 2tik apirilaren 22ra bisitatu ahal izango da, Amaia KZn, ohizko ordutegian: asteartetik larunbatera, 18:00etatik 21:00etara, eta igande eta jaiegunetan, 11:30etik 13:00era. Gurutz Albisu, irundar zuzendariari buruzko liburuaren egilea da erakusketako komisarioa. Auditorioan: Martxoak 16: 20:00etan. Suburbios (1950) 11 min.; También hay cielo sobre el mar (1955) 72 min. Martxoak 30: 20:00etan. Tragedia muy… muy íntima (1951) 12 min.; Entierro de un funcionario en primavera (1958) 75 min. Hitzaldi-aretoan: Martxoak 7 eta 28: 19:30ean. Julieta engaña a Romeo (1964). Martxoak 8 eta 27: 19:30ean. Yo no soy un asesino (1963). Martxoak 13 eta apirilak 12 19:30ean. Homicidios en Chicago (1968). Martxoak 14 eta apirilak 11: 19:30ean. Camerino sin biombo (1965). Martxoak 21 eta apirilak 19: 19:30ean. Plomo sobre Dallas (1969). Martxoak 22 eta apirilak 18 19:30ean. La Furia del hombre [...]

Bihar, martxoaren 8a da, Emakumeen Eguna, eta ezker abertzaleak herrian antolatu diren ekimenetan parte hartzera animatu ditu herritarrak: “Oraindik ere borrokan jarraitzeko arrazoi asko dago, jendarte parekide eta Euskal Herri demokratikoa lortz...

Martxoan eta apirilean Marisa Pregoren margolanak ikusteko aukera izango da Gaztelu ostatuan. Trintxerpekoa da margolari gaztea, eta beti aritu da inguruan kolaboratzen, muraletan, oihaletan, agertokietan, karrozetan… Horrez gain, marrazketa eta ...

Ildo politikoa eta Zero Zabor Politika. Bi gaiak aztertzeko herri batzarra deitu dute biharko, 19:30ean, Trintxer elkartean.

Txapelketa arratsaldean izango denez, ez da larunbateroko puzgarrik zerbitzurik izango erabiltzaileentzat Datorren larunbatean, hilaren 10ean, Oarsoaldea Igeriketa Elkarteak antolatutako Igeriketa Txapelketa izango da Elorsoro kiroldegiko igerilekuan, 16:00etatik 20:00etara. Hori dela eta, larunbat arratsaldetan igerileku txikian eskaintzen duten uretako puzgarrien zerbitzurik ez da izango asteburu honetan. Erabiltzaileei eragozpenengatik barkamena eta ulermena eskatu diete kiroldegiko arduradunek.

Jose Manuel Herzog eta Maria Angeles Bastos PPko zinegotziak agerraldia egin dute Niessengo supermerkatuaren gainean

Lezon gaztetxe bat aldarrikatzeko eguna antolatu dute bigarren urtez. Akelarre Eguna 2.0 izena jarri diote hilaren 24an egingo duten jaialdi aldarrikatzaileari. Gaztetxearen alde elkarretaratzea egingo dute 13:30ean, plazan. Leku berean bazkalduko dute...

Gizarte Zerbitzuetako Sailak jakinarazi duenez, dagoeneko eska ditzakete gizarte zerbitzuei dagozkien lanak egiten dituzten elkarteek diru laguntzak, 2012. urterako laguntzak emateko epea ireki baitute. Eskaerak apirilaren 2a baino lehen entregatu behar dira Errenteriako Udaleko Erregistroan (astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:00etara). Deialdiak jasotzeko hiru bide eskaini ditu: Gizarte Zerbitzuen Sailera joanda (Santa Klara 18, behea), posta elektronikoz eskatuta (bbravo[a bildua]errenteria.net) eta udalaren web orritik jaitsita.

Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen atzo bere bikotekidea jotzea leporatuta. Irungo taberna batean gertatu zen ustezko eraso atzo, 22:30ak aldera. Ertzaintza iritsi zenean bi lagunek helduta zuten gizonezkoa, eta ustezko erasotuak zauriak zituen aurpeg...

Igande goizean, hilaren 11n, Udaberriko Torneoa egingo dute Elorsoro kiroldegian, Tximeleta taldeak antolatuta. Gipuzkoako gimnastika erritmikoko federazioarekin batera antolatutakoa da torneoa, eta Gipuzkoako hainbat herritako alebinek, infatilek eta ...

Emakumearen Astearen barruan poesia errezitaldia antolatu du Argoiak elkarteak gaurko, Por y para las mujeres goiburuarekin. Rosa Gomezek idatzitako izen bereko liburuaren aurkezpena izango da.