
Hauxek zituzten kezkak eta nahiak: Dagoeneko lanean ari dira, eta martxorako hainbat ekimen antolatu dituzte.

Aste Santuari begira eskaintza berritzailea egin du udal kiroldegiak. 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzako astebeteko programazioa prestatu du, haurrek hainbat kirol jarduera ezagutu eta jolasteko aukera izan dezaten. landuko dituztenen artean dira: be...

Irungo Bilgune Feministak feminismoari lotutako ibilbidea egingo du larunbat arratsaldean, Urdanibia plazatik abiatuta. Seietatik aurrera hiriko hainbat gune esanguratsu zeharkatuko dituzte. “Urteetako borrokari esker lortutako eskubideak gogoratzen joango gara” azaldu zuen Oihana Etxebarrieta Bilguneko kideak astertean Zabaltza plazan eginiko aurkezpenean. Jardunaldiari Atzerapausurik ez, bultzadarik hartzeko ere ez! goiburua jarri diote, eta Pausoka Dantza Taldeak ere parte hartuko du. “Ibilbidean hainbat dantza egingo dituzte. Bilgunetik Pausokakoek beste behin gurekiko izan duten eskuzabaltasuna eskertu nahi dugu. Ziur larunbatekoa zoragarria izango dela”, esan zuen Etxebarrietak. Amaitzeko festa Lakaxitan Larunbatekoa Martxoaren 8ari lotutako azken ekimena izango da eta festa batekin ospatuko dute, Lakaxita gaztetxean, han izango bait du bukaera ibilbideak. Adin ezberdinetako emakumeek jardungo dute DJ bezala, eta, hala, “historia beste modu batera errepasatu” nahi dute, musikarekin. Afaria ere egingo dute Lakaxitan.

Duela urte bat pasatxo estreinatu zuten Kukai, Oreka TX eta Amaren Alabak taldeek Hostoak ikuskizuna, otsailaren 18an. Urte bat beranduago, Errenteria-Oreretan emango dute lana, eta oso-osorik. Hori igandean izango da, 18:30etik aurrera, Galtzarabordako kiroldegian. Antolatzaileek azaldu dutenez, ikuskizunak azpiegitura lan handia eskatzen du, eta antzoki handietan lanak osorik egin ahal izan badituzte ere, txikietan egokitu egin behar izan dute. Galtzarabordako kiroldegiak, berriz, lana osorik eskaintzeko aukera ahalbidetzen duela jakinarazi dute. Jon Maiak azaldu duenez, estreinaldi hori garrantzitsua da, bi arrazoirengatik. Batetik, Euskal Herriko antzoki garrantzitsuenetan estreinatu dutelako eta erantzun onarekin, eta bestetik, elkarlan baten emaitza izan delako. Igandekoa Hostoak-en hemezortzigarren ikuskizuna izango da, eta herritarrak animatu dituzte ikustera joatera. Maiaren arabera, herrian nabaritzen da giroa, eta sarreren salmenta ere ondo doa, baina oraindik gehiago mugitu behar da. Sarrerak erosteko bideak gogorarazi ditu: Internet bidez, Errenteria Hiria Kulturguneko leihatilan (ohiko ordutegian), Landare tabernan eta Xenpelar kultur dendan. 12 euro balio dute.

Euskaraz Bizi Eguna antolatu du EHEk hilaren 17rako; herrian hainbat atxikimendu bildu ditu eragileak Oiartzun Euskal Herrian Euskarazek (EHE) Euskaraz Bizi Eguna antolatu du hilaren 17rako. Donostian izango da, baina herri herri, atxikimenduak biltzeko kanpaina egin dute Euskal Herri osoan. Oiartzunen ere, asko izan dira EHEren ekimenarekin bat egin duten eragileak (behean). EHEtik nabarmendu dutenez, Euskaraz Bizi Eguna, «Euskaraz bizitzearen aldeko hautuari behar duen bultzada emateko eguna» da. Horrez gain, jai giroko eguna izango da. 11:00etatik aurrera, erakusketak, kale animazioa, ikuskizunak, puzgarriak, tailerrak, azoka, herri bazkaria, dantzaldia, kantaldiak… izango dira egun guztian zehar. Gauerako, gainera, kontzertuak antolatu dituzte. Aldarrikapenetik ere izango du egunak. Hala, Euskalduna naiz eta harro nago! lelopean, nazio manifestazioa egingo dute, Bulebarretik abiatuta, arratsaldean. Manifestazio berezia izango dela iragarri dute EHEko kideek: «Ez da nolanahikoa izango, izan ere, musikak, koloreek eta euskaldun izatearen harrotasuna adieratzen duten ikurrek protagonismo berezia izango dute ». Hala, euskaltzale guztiei deia egin diete hilaren 17an Donostiara joan, eta egunean ez ezik, manifestazioan ere parte hartzera. OIARTZUNGO ATXIKIMENDUAK AEK. Ttur-Ttur. Euskeran Itotiyak. Oiartzun Irratia. Oiartzungo Gazte Independentistak. Ikasle Abertzaleak. Kataxulo Gaztetxia. Oiartzungo Herrira. ESAIT. Girizia Mendizale Elkartea. Txost. Oiarpe. Udal Ikastola Partzuergoa. Haurtzaro Ikastola. Elizalde Herri Eskola. Elizalde Institutua. Oiartzungo Emakume Taldea. Helduen [...]

08:00etan Bixi Bixi elkartearen egoitzan bildu eta handik autobusez Hondarribira joango dira. 08:30ean Enrike Lekuona historialariak Nafarroako Erresumarena izan zen Hondarribiko gazteluaren historiaren inguruko xehetasunak azalduko ditu. Ondoren Guadalupera abiatuko dira eta handik Donibanerako bidea hartuko dute, Jaizkibel barrena. Donibaneko Piedadean egingo dute hurrengo geldialdia, Orreagako batailaren nondik norakoak entzuteko. Hamaiketakoa egin ondoren, txalupan San Pedrora joan, eta Uliatik barrena Urgulleraino joango dira. Han Mikel Enparantzak bertako gazteluak izan zuen garrantzia kontatuko die txangoan bildutakoei. Paseo Berrian bazkaltzen emango diote bukaera zeharkaldiari. Haurrentzako ibilaldi berezia ere antolatu dute. Txikienek Zurriolatik Urgullera joango dira, Bixi Bixiko kideen laguntzaz, beren guasoek ibilaldi luzea egiteko aukera izan dezaten. Helduen ibilbideak lau ordu eta erdiko iraupena izango du. Irteerarako aldez aurretik izena eman behar da, Itziar tabernan edota Bixi-Bixi elkartean. Haurrek ez dute ordaindu behar, eta helduek 10 euro ordaindu behar dute.

Lehengo astelehenaz geroztik ari da ospatzen Trintxerpen Ganbera Musika Astea. Atzo Mezzo hirukotearen txanda izan zen, eta Ana Garcia biolin jotzailea, Pablo Menéndez gitarra jotzailea eta Amparo Infante biola jotzailearen musikarekin gozatzeko aukera izan zen. Kontzertu berean izan ziren Hausoka bikoteko Ander Tellería akordeoi jotzailea eta Aitor Ucar gitarra jotzailea. Gaur, berriz Teresa Albero soprano lirikoak abestuko du eta Jesus lopez Blancok lagundiko dio pianoarekin. Kontzertua, egunero bezala, 19:00etan da, doan.

Eskarmentu handiko lau musikari bildu dira Mutürbeltz taldean, tartean Aitor Castillo Txiki antxotarra. Plan B eta Boogie Van taldeetako baxu jotzailearekin batera daude Iñigo Agirrebalzategi gitarra jotzaileak (The Hot Dogs taldea), Mikel Larratxe abeslaria (Sexty Sexers), eta Eñaut Balentziaga (Kabul, Zura) bateria. Amildegia maite lehen diskoa aurkeztuko dute Dokan, larunbatean, 20:30etik aurrera. Norman taldeak joko du baita ere. Sarrerak 5 euro balio du.

Baiona Euskal Kostaldea Eskualdeko Orkestrako (BEKEO) Accordes.com taldeak zinemaren unibertsotik ibilbide musikala eginen du bihar arratsaldean Hendaiako Varietes aretoan. Besteak beste, Charles Chaplin, Nino Rota edota Michel Legranden zinemagintza hautatu ditu Accordes.com-ek emanaldirako. Varieteseko lan taldeak lagundu du ikuskizuna prestatzen eta Gerard Suzarte programazio buruak muntaturiko artxibo irudiak proiektatuko dituzte musikarien jardunarekin batera. Maurice Ravel Kontserbatorioko sei irakaslek osatzen dute Accordes.com taldea, denak BEKEOko bakarlariak. Ohiko kontzertuetatik urrundu eta emanaldi berezietarako sortu zuten seikotea, eta lagunarteko giroa sortzen dute zuzenekoetan. Edozein estilo lantzen dute eta, beraiek diotenez, “adierazpen askatasun osoz eta publikoarekiko egiazko topaketa lehenetsiz” aritzen dira. Joan zen ostiral eta larunbatean sarreren aurre-salmenta egin zuten Kontserbatorioan, baina bihar bertan txartelak erosteko aukera izanen da, Varieteseko lehiatilan, emanaldiaren aurretik. Sarreren prezioa 15 euroan jarri dute (12 murriztua, 6 gazteentzat, eta 5 euro Kontserbatorioko ikasleentzat). Accordes.com taldeko musikariak Jean-Michel Denis (biolina) Sandrine Guedras (alto) Yves Bouillier (biolontxeloa) Vincent Planes (pianoa) Marin Bea (kontrabaxua) Antoine Gastinel (perkusioak)

Maiatza inguruan izaten dira festak Iztieta auzoan, eta data hurbiltzen ari denez, jai batzordea bilduko da egitaraua prestatzeko. Deialdia biharko egin dute: 20:00etan elkartuko dira Gurekin auzo elkartearen lokalean. Antolatzaileen arabera, auzoak de...


GIPUZKOAKO HAURREN TXAPELKETA Oiarpe-Añorga: 16-18. Oiarpe-Alde Zaharra: 18-15. ELGETAKO LAU T’ERDIKO TXAPELKETA Olarra (Oiarpe)-Calleja: 22-17. GRAVN TXAPELKETA, FRONTOIAN (Oiarpeko sei pilotari ari dira) Labaka (Aurrera Saiaz)-Imaz (Oiarpe, Gipuzkoa)/Olano-Lasa (Nafarroa): 9-22. GRAVN TXAPELKETA, TRINKETEAN Ugalde (Oiarpe)-Lizaso (Urnieta)/Nafarroa: 38-40.

Atzoko udal batzarrean maiatzaren 1ean abiatuko duten zerbitzu eraldatua onartu zuten; joan zen asteartean Mugikortasun Mahaian eseri ziren gehienek onartutako diseinua izango da. Alderdi Popularrak zuzenketa bat aurkeztu zuen plenoan, baina ez zuten onartu. PPk eta EAJk zuzenketaren alde bozkatu zuten, Ezker Batuko Manuel Millan abstenitu egin zen, eta PSE-EE eta Bilduk kontra egin zuten, zuzenketa atzera botaz. Ondoren diktamenaren, Irunbuseko lineen aldaketen proposamenaren bozketa egin zuten. Zuzenketaren defentsan Bengoetxeak aurreratu bezala, popularrek ere alde bozkatu zuten, eta autobus linea berriak ahobatez onartu zituzten. Mugikortasun ordezkaria denetik asteazkena egun gozoenetako bat izan zen Cristina Labordarentzat, urtarrilaren 25ekoa gazia izan zen bezala. Lortutako ahobatekotasunarengatik poz handia antzematen zitzaion: “Hiri garraio publikoa berrantolatu eta ezinbestean intermodalitatea bermatu beharra zegoen. Bi hilabete hauetan lan asko egin dugu eta eskerrak eman nahi diet eztabaidan parte hartu dutenei, bakoitzak bere alde egin beharrean, hiri egitasmo baten alde egin dutelako”, adierazi zuen.

Marquez familiari elkartasuna adierazteko 2.510 sinadura bildu dituztela jakinarazi du gaur Stop Desahuciosek Beraungo Kutxako bulegoaren parean eginiko agerraldian. Bildutako sinadurak bulegoko zuzendariari eman dizkiote. Ertzainen presentzia izan dute agerraldian. Sinadurak ematera Kutxako bulegoan sartu direnean agertu dira, eta hiru pertsona identifikatu ondoren alde egin dute. Sei kasu berri Stop Desahuciosek jakinarazi duenez, Marquez familiarena ez da kaleratze egoeran dagoen kasu bakarra herrian, eta beste sei ere aztertzen ari da, Oarso babes taldearekin batera: “Etxebizitza, eskubide bat izatetik merkantzia bat izatea baimendu eta bultzatu duen sistema baten biktima dira. Banketxe eta espekulatzaileek izugarrizko etekina atera diote egoera horri”. Egoera hori salatzeko, manifestazioa antolatu dute larunbat honetarako. 18:00etan aterako da Beraungo Pablo Sorozabal plazatik, eta Herriko Plazan amaituko da. Herritar guztiak animatu dituzte euren atxikimendua ematera. Manifestazioarekin bat egin duten talde eta kolektiboak: Ezker Anitza Ezker abertzalea Antikapitalistak Gorripide EA PSE-EE Bildu LAB ESK CGT CCOO ELA COBAS Agustinak, Laguntasuna, Gaztaño, Fanderia, Beraun, Erdialde eta Galtzarabordako bizilagun elkarteak Gipuzkoako Stop Desahucios Errenteria-Oreretako Langabeen Batzarra Zintzilik Irratia Mikelazulo elkartea Euskal Herrian Euskaraz AEK Gazte Independentistak Gipuzkoako DRY Kepasakonlakasa Asamblea por una vivienda digna Amalatz Bilgune Feminista Oreretako gaztetxea

EAJk egin antzera Pasaiko PSE-EEk ere, atez atekoaren kontrako mozioa erregistratu du udaletxean. Pasaian “inposatu” nahi duten sistemaren kontra agertu dira erabat, “gure udalerriko kaleak hondakinez betetzea” ekarriko duelakoa...

Gaur hartuko dute ostatu Antxoko Gure Zumardian Aitorrek eta Olaiak, eta igandera bitartean biziko dira bertan, San Marko Mankomunitateak beraientzako atondutako Anai Handi ibiltari eta ekologikoan. Birziklatzearen gaineko informazio zabaldu eta ahalik eta hondakin gutxien sortu, horixe Olaiak plazaratutako duen erronka.

Euskaldarrak Elkartearen gastronomia erakustaldian 24 elkarte ariko dira norgehiagoka

Bakalau elkarteak antolaturik, irish folk gaua antolatu dute ostiralerako, hilaren 16rako, Pausuko Xaia ostatuan. Joan Baro abeslari eta musikari katalana izanen da gonbidatua. Komeni da telefonoz erreserbatzea, lekua ziurtatzeko.