
Erlojupeko estropada izango da bihar San Pedron, 17:00etatik aurrera. Estropada ez da puntuagarria, eta traineruek lau luze osatu beharko dituzte. Parte hartzaileak: Orio, Isuntza, Txapela, Hondarribia, Getaria, Portugalete, Trintxerpe, Hibaika, Urdaib...

Bihar, Chimeres antzerki taldeak Wajdi Mouawaden Forêts lana taularatuko du Mendi Zolan kulturgunean. 20:30ean hasiko da saioa.

Bihar, larunbata, Saint Patrick eguna ospatuko dute Hendaian. Horretarako, Iparraldeko Konpilazioa elkarteak (IPK) eta herriko hainbat ostatuk kontzertuak antolatu dituzte. 18:00: Euski taldea, Txirimirin. 19:20: L’armee du talusek, Baroufen. 20:40:...

Etzi, igandearekin, Hendaian Kantuz ekimenaren saioa izango da; Merkatu Zaharrean elkartuko dira.

Martxoko udalbatzarrari begira, bi mozio aurkeztuko ditu PSE-EEk. Batean, enplegu plan bat egiteko eskatuko dio udalari, eta horretarako, 500.000 euro bideratzea proposatzen du. Bestea, berriz, Niessen merkataritza zentroko supermerkatua kudeatuko duen enpresari babesa emateko izango da. Bigarren proposamenari lotuta, supermerkatua jartzea garrantzitsutzat jo du PSE-EEk, eta aukera hori ezin dela galdu esan du. Sabecoko langileak subrogatzeko udalak aurkeztutako konpromisoari buruz galdetuta, PSE-EEk adierazi du “lehentasuna” ematen diola enpresa berria sartzeari. Merinok erretiroa hartuko du Udalbatzar horretan bertan Juan Carlos Merinok zinegotzi izateari utziko diola jakinarazi dute gaur goizean Merinok berak eta Jose Angel Rodriguezek. Errenteriako alkate izandakoak erretiroa hartuko du, eta hain zuzen, Rodriguezek berak hartuko du PSE-EEko bozeramaile kargua. Horrez gain, PSE-EEko bi kideek udal gobernu taldearen hamar hilabeteen balantzea egin dute, eta batik bat, inbertsioak egin behar dituela nabarmendu dute. Hain zuzen, 2011ko ekitaldiko kontuen likidazioa egin ostean, gastuetarako 1,3 milioi euroko soberakin bat egon dela jakinarazi dute: “Horrek egiaztatzen du ez ginela gaizki ari, nahiz eta asko kritikatu gaituzten”, adierazi du Rodriguezek. Hain zuzen, soberakin horrekin uste du egin behar direla inbertsioak. Udal gobernua, ordea, horretatik “ihes” egiten ari dela iritzi dio, eta dirurik ez dagoela esaten duenean “dirua bazegoela eta badagoela eta gauzak egin daitezkeela” frogatu [...]

Herri Musikaren Txokoak 10 urte bete dituela ospatzeko, Soinuenea aurten antolatzen ari den ekitaldiekin lotuta, bihar Dultzaineroen Topaketa izango da Oiartzunen. Herri Musika Eskolako dultzainero eta danbor-joleekin batera, Lizarra, Alberite (Erriox...


Irungo Ibilgailuen Azterketa Teknikoko (IAT) enpresa batzordeak jakinarazi du euren lan baldintzen aldeko lanuzteekin jarraituko dutela datozen asteetan. Horietatik lehena hilaren 26an egingo dute: lanuzteak 10:45ean hasiko dira 18:20an bukatzeko, hau ...

Mendekoste Jaiak prestatzeko jai batzorderako deia egin dute udaletik astearterako (hilak 20). 19:30ean izango da batzarra, udaletxeko areto nagusian. Aurreko bileran hitz egindakoaren arabera, maiatzaren 25, 26 eta 27an izango dira Lezoko lehenengo fe...

Tximeleta elkartekoak oso pozik daude, elkarteko gimnastek emaitzak onak lortu dituztelako Udaberriko Torneoan. Pasa den igandean jokatu zuten Elorsoro kiroldegian, eta Oiartzungo Tximeletako kideek bigarren postua eskuratu zuten kadeteetan.

Saskibaloia Gipuzkoako txapelketa. Senior emakumeak. A-2. Laugarren taldea. Oiarso-BKL (Etzi, 11.45ean, Pasai Donibaneko kiroldegian). Gipuzkoako txapelketa. Senior gizonak. Bigarren maila. Oiarso-ATB Gazkoplastika ITB (Etzi, 11:45ean, Galtzarabordan...

Haurren lehenengo hizkuntza euskara izateko sentsibilizazio kanpainaren parte da ekimena UEMAk autoetan jartzeko Kontuz haurrak! pegatina berria kaleratu du. Martxoaren 12tik Oiartzunen erroldatzen diren haur jaioberrien gurasoek pegatina berri hori jasoko dute, beste zenbait oparirekin batera (Guraso gara! gida, alkatearen gutuna, hazkuntza faseen liburuxka eta Lo-lo maite kantuen CDa). Material hori guztia euskararekin lotuta dago. Udalak gogorarazi duenez, «familia bidezko transmisioa gauzatzeko, ezinbestekoa da familia osatu berriengan eragitea, haurraren lehendabiziko hizkuntza euskara izan dadin». Udalak banatzen duen materialarekin, «sentiberatzeko, eskolatzeko eta euskarazko zerbitzuen aukerak» eskaintzen dizkiete gurasoei. «Euskararen jarraipena familia sortzen den unetik bermatzen lagunduko dituzten baliabideak eskaintzea beharrezkoa da», udalak gogorarazi duenez. Horrela, gurasoek haurrarekin duten lehenengo komunikazio jarduerak euskaraz izateko laguntza eskaini nahi du udalak.

Bihar barrikotea izanen da Zugana Kanttu herriko ostatuan, euskal preso eta iheslarien sustengurako taldeak antolatuta. 12:00etan kupelak irekiko dituzte trikilariek eta bertsolariek alaiturik, eta 14:00etan izanen da bazkaria. Txartelak Kanttun erosi ...


Gaur arratsaldean bukatzen da Musika Eskolak bere 40. urteurrena ospatzeko antolatutako Ganbera Musika Astea, Hermunde Hirukotearen kontzertuarekin. 19:00etan da, Alkateordetzan eta doan.

17:00etan izango da, udaletxeko areto nagusian.


Gazteek martxorako antolatutako ekimenetako lehenengoa gaur egingo dute: pintxo-pote. 19:00etatik aurrera izango da, Kataxulo Gaztetxian. Gazteek merke izango dituzte tragoak, eta pintxoa opari.

Errenteriako Udalak eta Herribusek akordio bat sinatu dute gaur goizean, udalak Lau Haizeta parkean dituen lur eremuan zuhaitzak landatzeko. Horretarako, Herribusek 3.000 euro inbertituko ditu. Zehazki, hektarea batean landatuko dituzte bertako espezie...

Bihar (larunbata) 12:00etatik aurrera Altza, Bidebieta eta Trintxerpe inguruetan bizi den herritar talde batek agerraldia egingo du Gomistegiko biribilgunearen parean dagoen Nornahi plazan. Martxoaren 29ko greba orokorra abiapuntu hartuta, elkarrekin a...