
Bihar, ostegunarekin, Uraren Munduko Eguna ospatuko dute planeta osoan, eta data horri lotuta, urari lotutako bisitaldi gidatua antolatu du Txingudi Zerbitzuakek iganderako. Hondartzako Ponpaketa Estazioa eta Atalerrekako Hondakin uren Araztegia ezagutzeko aukera izango da; bisitan ingurumen hezitzaile batek instalazioen funtzionamendua eta natura zaintzeko duten garrantzia azalduko du. Joatea libre da, aurretik izena emanda (902 119 384 telefono zenbakira deitu behar da). Hara joateko doako autobus zerbitzua jarriko dute: Irungo Zabaltza plazatik 09:00etan abiatuko da, eta Hondarribitik joan nahi dutenak 09:15ean izango dute autobusera igotzeko aukera, Bentako aparkalekuan. Antolatzaileek aurreratu dute autobusa 12:00etan itzuliko dela, gutxi gorabehera.

Apirilaren 29ko San Marko Egunaren harira, udalak herriko eragileak egitaraua prestatzen laguntzera deitu ditu. Proposamenak kultura[abildua]errenteria.net helbidera bidali behar dira hilaren 28a baino lehen.

Batera Baik antolatutako Krisi ekonomikoa gaur eta hemen hitzaldi zikloaren barruan, Eduardo Malagon (Donostia, 1966) ekonomistaren txanda izango da bihar, 19:30etik aurrera, Reina aretoan. Greba orokorraren atarian egonda, Espainiako Gobernuak onart...

Udal Kirol Patronatuak antolatzen duen Futbol 7 Txapelketari buruzko inkesta bat egin dute erabiltzaileen artean, eta oro har, balorazio ona jaso du. Inkesta erantzun dutenen ia %54k nota oso ona eman dio txapelketari, ia %8k bikaina. Haatik, %8k baino...

Bihar Fede Aguado & Osi Martinez bikoteak kontzertua emango du bihar De Cyne Reynan. Blues doinuak ekarriko dituzte Madrildik. Antolatzaileen arabera, oraingo musikariak izan arren, country bluesa landuko dute. Musikaren bidez publikoaren inplikazioa erraz bereganatzen dutela gaineratu dute. Hamabost urte daramatzate elkarrekin jotzen eta bi disko kaleratu dituzte, 1999an bat (Con el corazón en la mano) eta 2007an bigarrena (Dos balas perdidas). Emanaldia 22:30ean hasiko da.

Hilaren 19an Aljeria-ko su etenaren 50.urtemugaren zeremonia egin zuten Hildakoen Monumentuan. Ekitaldia lore eskaintzarekin hasi zen; Hendaiako Herriko Etxeak, Algeriako Gerlari Ohien Frantziako Federazioak (FNACA) eta zenbait haurrek utzi zituzten loreak, hurrenez hurren. Gero, zintzur bustitzea egin zuten Herriko Etxeko lehen solairuko aretoetan. Han, Alain Butori jeneralak Domina Militarra ezarri zion Biriatu herriko Bats jaunari —ohorezko legioaren ondotik, hori da Frantziako ejerzitoko domina garrantzitsuena—. Ondotik, Jean Dias FNACA elkarteko Hendaiako Lehendakariak, Aljeriako su etenaren 50. urtemugaren domina eskaini zion Salaberriri, auzapez bezala zein Edouard Salaberriren anai gisa; Eduard Salaberrik sortu zuen Hendaiako tokiko elkartea, 1967an. Kotte Ezenarro Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorreko presidente-ordeari ere domina bera eskaini zion, martxoaren 19a oroit ospakizun eguna gera dadin erakunde publiko honek erakutsi duen sostengua gogoratuz eta eskertuz.

Serviociok kanpaina bat jarri du martxan Errenteriako kirol instalazioetako erabiltzaileentzat. Hala, aste honetan zehar (igandera bitartean) %25eko beherapena izango dute abonu orokorrean alta ematen duten pertsonek, Fanderia edo Galtzarabordako kirol...


Erlaitz Mendi Elkarteko kideak Kantauri Kostaldeko hirugarren etapa burutuko dute igandean, hilaren 25ean. Noja eta Laredo arteko bidea egingo dute oinez. Parte hartzeko interesdunek lau modutara lor dezakete informazioa: telefonoz bihar deituta (ast...

Joan zen asteburuan piraguismoko Espainiako Fondo Txapelketa jokatu zuten Sevillan (Andaluzia, Espainia). Nazioarteko probetan parte hartuko duten kirolariak hautatzeko lehen proba puntuagarria zen, eta, horregatik, konpetentzia oso handia izan zen. Guztira 1.200 kirolarik parte hartu zuten, 97 talde ordezkatuz. Santiagotarrak 32. geratu zen; Irungo taldeko zortzi piraguista joan ziren Sevillara eta horietatik bostek finalerako sailkatzea lortu zuten. Sailkapena erlojuaren kontra egin zuten, bi kilometroko luzeran; finala 5.000 metroko zirkuituan izan zen. Finalerako sailkatu ziren irundarrak Mutilak 23 urtez azpiko C1ean, Mikel Sanchez (22. postua). Gazte Mailako lehen urteko K1ean, Igor Galarza (18). Kadete mailako lehen urteko K1ean, Jon Moreno (12). Neskak 23z azpiko K1ean, Olatz Zabala (17) eta Garazi Gomez (23) Arakama bikain ur lasaietan Beteranoei dagokionez Esteban Arakamaren jarduna aipagarria izan zen, 35-39 urte bitarteko mailan seigarren geratu baitzen; lehen aldia zen ur bizietako txapeldunak maila honetako ur lasaietako lehiaketa batean parte hartzen zuela. Ramon Gorrotxategi hamabosgarren sailkatu zen, 45-49 urteko mailan.

Aurreko asteburuan Donibaneko kiroldegia eskola kiroleko benjaminen eskubaloiko egoitza moduan estreinatu zuten. Pasaiako Udalak azken hilabetetan kiroldegiko pistan hainbat egokitzapen egin ditu: benjaminentzako egokiak diren 3 zelai markatu ditu zabaleran, eta jasotzen diren 6 ate egin ditu. Horri esker, 3 ordutan 18 talderen arteko 9 partida jokatzeko aukera lortu da, guztira ia 200 kirolari hartuz. Eskola Kiroleko programa 8 eta 12 urte arteko haurrek eskola orduz kanpo gehien egiten duten jarduera dela kontuan hartuz (guztira 1200 neska-mutil), ikasturtean zehar jokatzen diren 21 jardunaldiak programatzeko, instalazioen erabilerak %100ekoa izan behar du. Partida kopuru handia dela eta, eskualdeko kirol instalazioetan sartzeko ordutegi arazoak izaten dituzte antolatzaileek. Hortaz, primerako egokitzapena izango da Donibanen egindakoa. Egokitzapen horrekin konponbidea eman zaio Pasaiak historikoki eskualdearekiko izan duen mendekotasunari. Lan egunetan Pasaia Lezo Lizeoak egunero egiten ditu saioak bertako pistetan eta kiroldegian egindako egokitzapenari esker, pista estalian entrenatzeko aukerak biderkatu egingo dira. Aurreko larunbatean egindako proba ohitura bilakatuko da Aste Santutik bueltan. Ikasturte bukaera bitartean astebururo Oarsoaldeko benjamin guztien eskubaloiko egoitza berria izango da Donibaneko kiroldegia.

LosdelGas musika taldeak etzidamu 20:00etan, eta Oihulari Klownek igandean, 19:00etan, Errenteria Hiria Kulturgunean eskainiko dituzten emanaldietarako sarrerak salgai daude dagoeneko kulturguneko leihatilan. LosdelGas taldearen kontzerturako De Cyne R...

19 urteko gazte bat atxilotu zuen atzo gauean Ertzaintzak Errenteria-Oreretan. Lapurtzea eta gazte bat jotzen saiatzea leporatu diote. 22:30ean, Renfeko trenean 19 urteko gazteak bidaiari bati telefono mugikorra emateko eskatu zion, eta ezezkoa jaso zu...


Arditurriko Meategiko Ingurugiro Elkarteak La noción opaca liburua aurekeztuko du gaur, Manuel Lekuona Bibliotekan, 19:00etan. Liburuaren egilea Detritus da: Antxon Aranburu, euskal eskenatoki antiautoritarioaren margolari eta kartel egilea. Liburuan ...

Erakusketa, hitzaldia, solasaldia eta antzerkia antolatu ditu Sahararen aldeko El Watan herriko elkarteak Sahararen aldeko Oiartzungo El Watan elkarteak kultur hastea antolatu du. Gaur hasi eta larunbatean bukatuko da Sahararen aldeko ekimena. Gaurtik ...

Urte bukaerarekin Mahai Tenisaren Teknifikazio Zentrua izango du Irunek. Euskal Herriko lehenengoa izango da, Leka Eneako superdibisioko taldeen premiak asetzeko eta goi mailako txapelketak antolatzeko balioko duena. Gainera, eraikinarekin batera Olaketa kaleko urbanizazioa osatuko denez, Lapitze auzoa eta erdialdea gerturatuko ditu, Euskal Herria etorbidea eta eremu ofiziala oinezko bidez zein bidegorriz lotuta geratuko baitira. Jose Antonio Santano alkateak kirol instalazioaren beharra eta Gain Gainean parkearen urbanizazioan izango duen garrantzia aipatu zituen: “obrak amaitzen direnean, mahai-tenisa gozatzen dutenek eta kirol horretan goi mailan jarduten dutenek beharrezko baldintzak dituen zentro bat eduki ahal izango dute. Gainera, garrantzitsua da gogoratzea instalazioa zein ingurunetan eraikitzen ari diren, Gain Gainean parkearen erdian, hiriguneko berdegune handiena bihurtuko den lekuan”. Etorkizuneko parkeak 60.000 metro koadro izango ditu, erabilera anitzekoak. Mahai Tenisaren zentroaz gain, lorategiak eta aisialdirako guneak izango ditu, eta muinoaren tontorrean dagoen karlistaden garaiko gotorlekuaren aztarrenak bisitatzeko egokituko dute. Lau hilabete igaro dira obren hasieratik, eta atzoko bisita teknikoan epeak betetzen ari direla konprobatu eta eraikuntza etorkizuneko parkean nola geratuko den antzemateko aukera izan zen. Orain arte, eraikina eusteko hormak eta lehenengo solairuko perimetrokoak altxatu dituzte, eta aldalegen guneko estalkiko lauza jarri dute, lehiaketarako kantxaren zorua izango dena. Kirol jarduerari dagokionez bi solairuetan banatuko da eraikina, [...]

Urdanibia Jauregiak 400 urte bete dituela opatzeko Anaka 1881 Kultur Elkarteak musika aperitifa eta XVII. erara egindako bazkaria antolatuko ditu larunbatean. bi ekitaldiak Anakako Jaibiltzarrean izango dira (Casino). 13:30ean hasiko da musika emanaldi...