
Pasaiako Udaleko PPren bozeramaile David Hernandezek Trintxerpen edukiontziak nork erre dituen iker dezan eskatu dio Bilduren gobernuari. “Kale borrokaren berragertze bat” ez izatea espero du zinegotzi popularrak. Gertaerak nork eta zergati...

Bihar egitekoa zen bilera, baina dokumentua osorik amaitu ez dutenez bilkura apirilaren 30era arte atzeratzea erabaki du mahai politikoak. Urtarrilaren 9an egin zen Pasaiako Portuko ingurumena hobetzeko erakunde arteko mahaiaren lehen bilera, Pasaia, L...

Etzi greba orokorraren jarraipena egingo du Zintzilik irratiak, eta horretarako programazio berezia prestatu du: grebaren datuak, mobilizazioen jarraipena, elkarrizketak, musika antikapitalista… Goizeko hamarretan hasiko da saio berezia, eta arr...

Eduardo Torres-Dulce Espainiako fiskal nagusiak jakinarazi du bihar Auzitegi Goreneko saioan Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Miren Zabaleta, Sonia Jazinto eta Arkaitz Rodriguez Bateragune auziko auzipetuen aurkako zigorrak berresteko eskatuko dutela. ̶...

Montolieuko (Okzitania) Amobs Star elkarteak Nazioarteko VI. Katu Erakusketa antolatu du larunbat eta iganderako Ficoba erakustazokan, Montolieuko. 150 katuk hartuko dute parte, Nazioarteko Txapelduna, Nazioarteko Txapeldun Handia, Europako Txapelduna ...

Udaberriaren etorrerarekin batera, herriko erretiratuek urtero moduan, Udaberri Festa egingo dute. Bihar izango da, 17:00etatik aurrera, Errenteria Hiria Kulturgunean, eta hala nola, antzerkiak eta dantzaldiak ikusteko aukera izango da. Gizarte Zerbitz...

Irungo Udalaren Euskara arloak eta herriko ikastetxeek antolatutako Euskararen Hilabeteari amaiera emateko, tailerrak eta musika animazioa izango dira etzidamu arratsaldean, ostiralarekin, Zabaltza plazan. Hiru orduz luzatuko da jaia, eta Urtxintxa Esk...

Gaur dute azken aukera heldu den larunbatean Ramuntxo Trinkete Elkartean egingo duten bertso afarirako izena eman nahi dutenek. Mari ostatuan eta El Txoko del Mejillon (Ramuntxo) tabernan eros daitezke sarrerak, 20 euroan. Antolatzaileek bi telefono z...

Berdintasun Kontseiluak igande iluntzean Tolosan emakume bat hil izana salatzeko elkarretaratzearekin bat egin du. Talde feministek zein emakume taldeek antolatu dute, eta 19:30ean bilduko dira Niessen merkataritza zentroaren atarian. Berdintasun Konts...

Pasaiako kanpoko kaia defendatu du Errenteriako PSE-EEk, eta “premiazkoa” dela adierazi du Pasaiako badia leheneratzeko. Horrekin batera, alternatibarik egokiena dela iritzi dio portuko jarduera indartzeko. PSE-EEren arabera, Pasaiako portu...

Meakako Adixkideak elkarteak antolatuta, Irunen Kantu eta dantza ekimeneko saio berri bat egingo dute igandean Zabaltza plazan.

Kastro tabernak kontzertua antolatu du ostiralerako. Nau eta Hiru Bi Band taldeek eskainiko dute, tabernan bertan, 23:30etik aurrera.


Gaur izango da martxoko Udalbatzaren Ohiko Osoko Bilkura, eta bertan, hala nola, enplegu plana sortzeari buruzko mozioak eztabaidatuko dituzte zinegotziek. Ildo horretatik, EAJren beste mozio bat ere izango dute mahai gainean, lan merkatua berritzearen...

Hau da zinegotzien jorratuko duten gai zerrenda. Aurreko batzarraldiko aktaren onarpena. Bateragune auziaren inguruko mozioa. Lan-erreformari buruko mozioa. Lodosako Ibaialde ikastolari laguntzeko mozioa. Ikastolen elkarteari dirulaguntza emateko prop...

Gaur goizean batzarra egin dute Pasaiako udaleko langileen batzordean biltzen diren sindikatuetako ordezkariak. LAB, ELA eta CCOO sindikatuetako ordezkariek lan erreformaren ingurukoak hartu dituzten hizpide, bereziki sektore publikoari nola eragingo dion nabarmenduz. Batzarra bukatuta, elkarretaratzea egin dute udaletxe aurrean, udal langile guztiak grebara batu daitezen eskatzeko.

Larunbat arratsaldean, Adaxka Dantza Taldea osatzen duten dantzariek erakustaldia emango dute Amaia Kultur Zentroan, 18:00etatik aurrera. Dagoeneko sarrerak eros daitezke: Telekutxan, Servikutxan, sarean (irun.org eta kutxa.net atarietan), Luis Maria...

02:45ak aldera piztu da sua, Errenteria kalean. Ertzaintzak ez du hipotesi bat ere baztertzen. Trintxerpeko Errenteria kalean lau edukiontzi erre dituzte gaur goizaldean, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailetik jakinarazi dutenez. 02:45ak aldera piztu da sua, eta inguruan aparkatuta zeuden hainbat ibilgailu kaltetu egin dira. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da, eta ez du hipotesi bat ere baztertzen. Lehengo martxoaren 14ean antzeko gertaerak izan ziren inguru berean. Orduan, sei edukiontzi erre, eta lau auto kaltetu zituzten