
Israeli Boikot ekimenaren eskutik, Biladi Hadi liburuaren aurkezpen musikatua izango da gaur Makutxo tabernan, 20:00etan. Palestinan ikusi eta ikasitakoa abiapuntu, liburua eta diskoa sortu dituzte. Liburua Makutxon eros daiteke 10 euroren truke. Horre...

Batzarretan jasotako datuen arabera, grebak eragin handia izango du, sektore publikoan nahiz pribatuan Greba Orokorraren gertutasuna nabari da. Hilaren 29an kalera irteteko deialdiak ugaritu egin dira azken ordutan, eta lantegi eta bestelako lantokietan batzarrak egin ahala, gero eta gehiago dira greba egingo dutela iragarri duten enpresak. Sektore publikoan nahiz pribatuan izango du eragina grebak, sindikatuetatik zabaltzen ari diren datuen arabera. Atzo goizean, esaterako, batzarra egin zuten Arizabalon Pasaiako udaleko ordezkariek, eta ondoren elkarretaratzea, udaleko langile guztiei grebara batu daitezen eskatzeko. Batzarrean lan erreformaren ondorioak izan zituzten hizpide, eta arreta berezia jarri zuten erreformak sektore publikoan izango duen eraginean. Irungo Udala Irungo Udalean, bestalde, astelehenean egin zuten batzarra, eta bertako enpresa batzordeak langileak greba egitea erabaki dutela jakinarazi du. Udalean ordezkaritza duten alderdiei ere zuzendu dira: «Udal honetako alderdiei erreformarekiko duten jarrera publikoki argitu dezaten eskatzen diegu». Irunen egingo den manifestaziora joateko ere eskatu diete. Hondarribiko eta Lezoko udalek ere greba egingo dutela iragarri dute, baita Hondarribiko udal kiroldegiko langileek ere. «Burujabetza» Oreretako ezker abertzaleak ere kalera irteteko deia luzatu du etzirako «beste eredu sozial, ekonomiko eta politiko bat beharrezkoa dela» erakusteko. «Espainiako Gobernuaren politika ekonomikoari aurre egin eta gizartea kolpatzen ari den krisi ekonomikoa gainditzeko burujabetza politiko eta ekonomikoa aldarrikatzeko [...]