2012/3/30

I. mendeko erromatarren jaki biltegi bat aurkitu dute Bixeraren azpian

I. gizaldiko erromatar etxe bateko biltegia aurkitu dute San Juan plazan, Bixera eraitsi ondorengo garbiketa lanak egiten ari zirela. Obren jarraipena egiten ari ziren Arkeolaneko ikerlariek egin zuten aurkikuntza, joan zen ostiralean, eta egun horretan bertan ekin zioten indusketa lanari. Hiru metro luze eta metro eta erdiko zabalera duen jaki gordailu bat da; atzo goizera arte laurogei zentimetroko sakonera arte zuten induskatuta zonaldea. Asteartean komunikabideak deitu zituzten agertutakoa erakusteko. Bertan izan ziren Mertxe Urteaga Oiasso Erromatar Museoko zuzendaria, Cristina Laborda Obretako zinegotzia eta Arkeolan erakundeko Pia Alkain arkeologoa, indusketen arduraduna. Urteagaren esanetan, I. gizaldiko jaki biltegi bat da aurkitutakoa, data hori baino lehenagoko etxe bateko zoru azpian egongo litzatekeena. Oraindik pozik antzematen zitzaion, ezusteko handia izan zelako. Izan ere, Laborda zinegotziak argitu zuen bezala, “Bixera eraitsi eta gero arkeologia zundaketak egin zituzten, baina ez zuten ezer ere aurkitu. Hala ere, bertan jarraitu zuten lan egiten, badaezpada”. Aurkikuntza, lurrak mugitzeko fasea amaitzen ari zirenean izan zen. Alkainek ere “ezustekoa” hartu zuen: “Gure lana ostiralean bertan amaitzeko asmoa genuen, eta ez genuen uste ezer aurkituko genuenik. Badakigu erromatarren garaian hemen etxeak bazirela, baina hainbeste aldiz eraitsi eta eraiki dute bertan, zaila zela erromatarren aztarnekin topo egitea”. Alkainek biltegian azaldutako piezak aurkeztu zituen: [...]

irungo hitza

Jose Maria Zabalzaren zine beltza gaurko Zinema Paradison

Gaur, Jose Maria Zabalza zinegile irundarraren gaineko zikloaren barruan, hark zuzendutako Tragedia muy…íntima (1951) film laburra eta Entierro de un funcionario en Primavera (1958) film luzea proiektatuko dituzte Zinema Paradiso zineklubean, 2...

irungo hitza

XVII.ean bezala pasatu zuten larunbata Anakan

Urdanibia Jauregiak 400 urte bete dituela opatzeko Anaka 1881 Kultur Elkarteak musika aperitifa eta XVII. erara egindako bazkaria antolatuko zituen joan zen larunbatean. Anakako Jaibiltzarra goraino bete zen. 13:30ean hasiko zen musika emanaldia, auzok...

irungo hitza

Igande honetan San Migelen joko dute ‘Diana’ txistulariek

Etzi, Irungo Udal Txistularien Bandako kideek San Migel auzoko kaleak musikaz girotuko dituzte, Diana joaz. 09:00etan hasiko dira eta ordubetez jardungo dute, gutxi gorabehera.

irungo hitza

Gaur banatuko dituzte SMS eta 2daide lehiaketen sariak

Oarsoaldea Garapen Agentziako Euskara Zerbitzuak antolatu dituen VI. SMS Lehiaketaren eta 2daideren sariak gaur banatuko dituzte, 19:00etan, Antxoko Kultur Etxean. ‘Zure gustuko abeslariak diskoan eskaintza bat idatziko dizula esango balizu, zer ...

pasaiako hitza

Gaur hasiko da Vueling Hondarribian lanean

Vueling prezio merkeko hegaldi konpainia gaur hasiko da lanean Hondarribiko aireportuan. Egunero hegaldi bat eskainiko du Bartzelonara, hasteko, 29,99ko prezioarekin (tasak barruan). Asteartetan, asteazkenetan, ostiraletan, larunbatetan eta igandetan 0...

hondarribiko hitza

Betti Gottik sanmartzialetako bazkariaren aldeko sinadurak entregatuko ditu gaur HAZen

Betti Gotti Euskara Kultur Elkarteak sanmartzialetan antolatu ohi duten herri bazkariaren aldeko sinadurak entregatuko ditu gaur eguerdian Herritarrak Atenditzeko Zentroko Bulegoan (HAZ), 13:15ean. Hilabete batean 1.000 sinadura inguru bildu dituzte el...

irungo hitza
Gehiago