2012/3

Iñaki Garridoren genealogiaren gaineko hitzaldia Meaka auzo elkartean, bihar

Ostiralean, hilaren 30ean, Iñaki Garrido Yerobi historialari eta genealogistak hitzaldia emango du Meaka auzo elkartean, Genealogia testamentuen bitartez goiburuarekin (gazteleraz). 19:30ean hasiko da; denentzat irekia da, baina bereziki interesgarria...

irungo hitza

‘Biladi Hadi’ liburuaren aurkezpen musikatua gaur

Israeli Boikot ekimenaren eskutik, Biladi Hadi liburuaren aurkezpen musikatua izango da gaur Makutxo tabernan, 20:00etan. Palestinan ikusi eta ikasitakoa abiapuntu, liburua eta diskoa sortu dituzte. Liburua Makutxon eros daiteke 10 euroren truke. Horre...

oiartzungo hitza

Edukiontziak nork erre dituen jakin nahi du PPk

Pasaiako Udaleko PPren bozeramaile David Hernandezek Trintxerpen edukiontziak nork erre dituen iker dezan eskatu dio Bilduren gobernuari. “Kale borrokaren berragertze bat” ez izatea espero du zinegotzi popularrak. Gertaerak nork eta zergati...

pasaiako hitza

Atzeratu dute Pasaiako Portuko ingurumena hobetzeko erakundearteko mahaiaren bilera

Bihar egitekoa zen bilera, baina dokumentua osorik amaitu ez dutenez bilkura apirilaren 30era arte atzeratzea erabaki du mahai politikoak. Urtarrilaren 9an egin zen Pasaiako Portuko ingurumena hobetzeko erakunde arteko mahaiaren lehen bilera, Pasaia, L...

pasaiako hitza

Grebaren jarraipena egingo du Zintzilik irratiak

Etzi greba orokorraren jarraipena egingo du Zintzilik irratiak, eta horretarako programazio berezia prestatu du: grebaren datuak, mobilizazioen jarraipena, elkarrizketak, musika antikapitalista… Goizeko hamarretan hasiko da saio berezia, eta arr...

errenteriako hitza

Fiskaltzak ‘Bateraguneko’ bost auzipetuen zigorrak berresteko eskatuko du bihar

Eduardo Torres-Dulce Espainiako fiskal nagusiak jakinarazi du bihar Auzitegi Goreneko saioan Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Miren Zabaleta, Sonia Jazinto eta Arkaitz Rodriguez Bateragune auziko auzipetuen aurkako zigorrak berresteko eskatuko dutela. &#822...

errenteriako hitza

Nazioarteko VI. Katu Erakusketa egingo dute asteburuan Ficoban

Montolieuko (Okzitania) Amobs Star elkarteak Nazioarteko VI. Katu Erakusketa antolatu du larunbat eta iganderako Ficoba erakustazokan, Montolieuko. 150 katuk hartuko dute parte, Nazioarteko Txapelduna, Nazioarteko Txapeldun Handia, Europako Txapelduna ...

irungo hitza

Erretiratuek Udaberriko Festa dute bihar

Udaberriaren etorrerarekin batera, herriko erretiratuek urtero moduan, Udaberri Festa egingo dute. Bihar izango da, 17:00etatik aurrera, Errenteria Hiria Kulturgunean, eta hala nola, antzerkiak eta dantzaldiak ikusteko aukera izango da. Gizarte Zerbitz...

errenteriako hitza

Urtxintxak tailerrak antolatuko ditu ostiralean Euskararen Hilabeteari agur esateko

Irungo Udalaren Euskara arloak eta herriko ikastetxeek antolatutako Euskararen Hilabeteari amaiera emateko, tailerrak eta musika animazioa izango dira etzidamu arratsaldean, ostiralarekin, Zabaltza plazan. Hiru orduz luzatuko da jaia, eta Urtxintxa Esk...

irungo hitza

Larunbateko bertso afarirako izena emateko azken eguna, gaur

Gaur dute azken aukera heldu den larunbatean Ramuntxo Trinkete Elkartean egingo duten bertso afarirako izena eman nahi dutenek. Mari ostatuan eta El Txoko del Mejillon (Ramuntxo) tabernan eros daitezke sarrerak, 20 euroan. Antolatzaileek bi telefono z...

irungo hitza

Lehen urrats bat sanmartzialak partehartzaileagoak izateko

Sanmartzial jaietako ekainaren 22ko kontzertuan ariko diren bi taldeetako bat aukeratzeko herri bozketa egingo dute. Lau talderen artean bozkatzeko aukera izango da eta boto gehien duen taldea Rasmiguel & Tafariren teloneroa izango da. Belen Sierra Kultura ordezkariak eta arloko zuzendari Patxi Presak joan zen ostegunean aurkeztu zuten ekimena, eta azaldu zuten froga bat izango dela jaiak bukatu ondoren ireki nahi duten prozesu partehartzaileari begira. Belen Sierrak onartu zuen aurten gauza asko ezin direla aldatu, denbora gutxi dagoelako: “Sanmartzialek oso programazio sendotua daukate, eta bertan, udalaren kultur programazioa pribatuek antolatutako beste ekitaldi batzuekin partekatzen eta osatzen da. Egun batzuetan aldaketak egitea zaila da, baina uste dugu zenbait aldaketa egiteko unea iritsi dela, eta irundarrek beraiek eman behar dutela horri buruzko iritzia”. Horregatik, sanmartzialak bukatu bezain pronto jai prozesu partehartzailearen eztabaidari heltzeko konpromisoa agertu dute Sierrak eta Presak. “Jendeak ulertuko due aldaketa parte-hartzailerako prozesu bat hasi dugula eta pixkanaka sendotuz joango dela”, gaineratu du Kultura ordezkariak. Bitartean, ekainaren 22ko kontzertuan ariko den talde teloneroa erabakitzeko herritarrek lau talderen artean bozkatzeko aukera izango dute, herrikoak laurak: PLV Havoc, Joe La Reina, Andrakan eta Correos. Apirilaren 10a arte bozkatu daiteke. Presak azaldu zuen musika promotoreekin hitzegin dutela, eta taldeen lau talde horiek aukeratzeko irizpideak [...]

irungo hitza

Grebaren atarian mobilizazioetan parte hartzeko deiak ugaritu dira

Batzarretan jasotako datuen arabera, grebak eragin handia izango du, sektore publikoan nahiz pribatuan Greba Orokorraren gertutasuna nabari da. Hilaren 29an kalera irteteko deialdiak ugaritu egin dira azken ordutan, eta lantegi eta bestelako lantokietan batzarrak egin ahala, gero eta gehiago dira greba egingo dutela iragarri duten enpresak. Sektore publikoan nahiz pribatuan izango du eragina grebak, sindikatuetatik zabaltzen ari diren datuen arabera. Atzo goizean, esaterako, batzarra egin zuten Arizabalon Pasaiako udaleko ordezkariek, eta ondoren elkarretaratzea, udaleko langile guztiei grebara batu daitezen eskatzeko. Batzarrean lan erreformaren ondorioak izan zituzten hizpide, eta arreta berezia jarri zuten erreformak sektore publikoan izango duen eraginean. Irungo Udala Irungo Udalean, bestalde, astelehenean egin zuten batzarra, eta bertako enpresa batzordeak langileak greba egitea erabaki dutela jakinarazi du. Udalean ordezkaritza duten alderdiei ere zuzendu dira: «Udal honetako alderdiei erreformarekiko duten jarrera publikoki argitu dezaten eskatzen diegu». Irunen egingo den manifestaziora joateko ere eskatu diete. Hondarribiko eta Lezoko udalek ere greba egingo dutela iragarri dute, baita Hondarribiko udal kiroldegiko langileek ere. «Burujabetza» Oreretako ezker abertzaleak ere kalera irteteko deia luzatu du etzirako «beste eredu sozial, ekonomiko eta politiko bat beharrezkoa dela» erakusteko. «Espainiako Gobernuaren politika ekonomikoari aurre egin eta gizartea kolpatzen ari den krisi ekonomikoa gainditzeko burujabetza politiko eta ekonomikoa aldarrikatzeko [...]

pasaiako hitza

Errenteriako PSE-EE: “Kanpoko kaia premiazkoa da Pasaiako badia leheneratzeko”

Pasaiako kanpoko kaia defendatu du Errenteriako PSE-EEk, eta “premiazkoa” dela adierazi du Pasaiako badia leheneratzeko. Horrekin batera, alternatibarik egokiena dela iritzi dio portuko jarduera indartzeko. PSE-EEren arabera, Pasaiako portu...

errenteriako hitza

Igandean Zabaltza plazan elkartuko dira ‘Kantu eta dantza’ egiteko

Meakako Adixkideak elkarteak antolatuta, Irunen Kantu eta dantza ekimeneko saio berri bat egingo dute igandean Zabaltza plazan.

irungo hitza

Nau eta Hiru Bi Band! taldeen kontzertua, Kastron

Kastro tabernak kontzertua antolatu du ostiralerako. Nau eta Hiru Bi Band taldeek eskainiko dute, tabernan bertan, 23:30etik aurrera.

oiartzungo hitza

Enplegu plana sortzeari buruzko mozioak eztabaidatuko dituzte

Gaur izango da martxoko Udalbatzaren Ohiko Osoko Bilkura, eta bertan, hala nola, enplegu plana sortzeari buruzko mozioak eztabaidatuko dituzte zinegotziek. Ildo horretatik, EAJren beste mozio bat ere izango dute mahai gainean, lan merkatua berritzearen...

errenteriako hitza

Martxoko ohiko udalbatzarra, bihar

Hau da zinegotzien jorratuko duten gai zerrenda. Aurreko batzarraldiko aktaren onarpena. Bateragune auziaren inguruko mozioa. Lan-erreformari buruko mozioa. Lodosako Ibaialde ikastolari laguntzeko mozioa. Ikastolen elkarteari dirulaguntza emateko prop...

oiartzungo hitza

Langileen ordezkariek grebara batzeko eskaera egin diete udal langileei

Gaur goizean batzarra egin dute Pasaiako udaleko langileen batzordean biltzen diren sindikatuetako ordezkariak. LAB, ELA eta CCOO sindikatuetako ordezkariek lan erreformaren ingurukoak hartu dituzten hizpide, bereziki sektore publikoari nola eragingo dion nabarmenduz. Batzarra bukatuta, elkarretaratzea egin dute udaletxe aurrean, udal langile guztiak grebara batu daitezen eskatzeko.

pasaiako hitza

Adaxkaren dantza erakustaldia larunbat arratsaldean Amaian

Larunbat arratsaldean, Adaxka Dantza Taldea osatzen duten dantzariek erakustaldia emango dute Amaia Kultur Zentroan, 18:00etatik aurrera. Dagoeneko sarrerak eros daitezke: Telekutxan, Servikutxan, sarean (irun.org eta kutxa.net atarietan), Luis Maria...

irungo hitza
Gehiago