Elosegik abantaila hartu du Londreserako bidean
Piraguismoko ur bizietako Espainiako selekzioa Pauen (Okzitania) da egunotan Londresko olinpiar jokoetan slalomean ariko diren kirolariak hautatzeko frogak egiten. Bratislavako Munduko Txapelketa hiru leku lortu zituen Espainiak: gizonen C1-ean eta K1-ean, eta nesken K1-ean. Lehen bietan plaza lortzeko lehian aritzeko Santiagotarrak arraun elkarteko ordezkariak Pauen daude, eta atzo lehiatu ziren. C1-ean Elosegi da faborito nagusia, bera baita estatuko rankinean lehena. Gainera bere aurkari nagusia Jon Erguin donostiarra min hartuta dago eta, Pauera joan bada ere, ez dago egoera onenean. David Perez irundarra ere lehiatu zen atzo, nahiz eta ezin den Londresera joan, gazteegia izanagatik. Goizeko finalerdietan Elosegi nagusitu zen, Perezen aurretik. Hirugarren Jordi Jomenjo katalana izan zen eta laugarren geratu zen Erguin, 8,59 segundura. Eta finalean Elosegik goizeko lehen postua berretsi zuen, hutsik gabe; Domenjo 7,26 segundura geratu zen (hiru akats egin zituen) eta Erguin 8,02ra (akats batekin). Finalean Perez irundarra izan zen azkena; ez zen goizean bezain ondo aritu eta ibilbideko bi ate ez zituen igaro. Elosegik Londreserako puntu asko lortu ditu, baina lehia ez da bukatu. Gaur, asteazkena, berriz jardungo dute. Crespo, bigarren postuan K1-eko proba ere atzo izan zen; bertan Joan Crespok parte hartu zuen. Pauera joan arte, Londresera joateko bidean bigarren zegoen Crespo, Samuel Hernanzen atzetik. [...]
Piraguismoko ur bizietako Espainiako selekzioa Pauen (Okzitania) da egunotan Londresko olinpiar jokoetan slalomean ariko diren kirolariak hautatzeko frogak egiten. Bratislavako Munduko Txapelketa hiru leku lortu zituen Espainiak: gizonen C1-ean eta K1-ean, eta nesken K1-ean. Lehen bietan plaza lortzeko lehian aritzeko Santiagotarrak arraun elkarteko ordezkariak Pauen daude, eta atzo lehiatu ziren.
C1-ean Elosegi da faborito nagusia, bera baita estatuko rankinean lehena. Gainera bere aurkari nagusia Jon Erguin donostiarra min hartuta dago eta, Pauera joan bada ere, ez dago egoera onenean. David Perez irundarra ere lehiatu zen atzo, nahiz eta ezin den Londresera joan, gazteegia izanagatik.
Goizeko finalerdietan Elosegi nagusitu zen, Perezen aurretik. Hirugarren Jordi Jomenjo katalana izan zen eta laugarren geratu zen Erguin, 8,59 segundura. Eta finalean Elosegik goizeko lehen postua berretsi zuen, hutsik gabe; Domenjo 7,26 segundura geratu zen (hiru akats egin zituen) eta Erguin 8,02ra (akats batekin). Finalean Perez irundarra izan zen azkena; ez zen goizean bezain ondo aritu eta ibilbideko bi ate ez zituen igaro.
Elosegik Londreserako puntu asko lortu ditu, baina lehia ez da bukatu. Gaur, asteazkena, berriz jardungo dute.
Crespo, bigarren postuan
K1-eko proba ere atzo izan zen; bertan Joan Crespok parte hartu zuen. Pauera joan arte, Londresera joateko bidean bigarren zegoen Crespo, Samuel Hernanzen atzetik. Atzoko finalerdian Hernan lehenengoa izan zen eta Crespo bigarren, 2,08 segundura. Oso atzetik Diaz Canedo eta Domenjo geratu ziren, beste bi selekzio kideak. Eta finalean emaitzak errepikatu zituzten: Hernanz lehena eta Crespo irundarra bigarren, 2,14ra.
Gaurko proban atzoko emaitzari buelta ematen saiatuko da Crespo.
Gaur ere nesken lehiaketa hasiko da; K1eko plazaren borrokan ariko dira. Maialen Chorraut donostiarrak ditu aukera gehien.
