
Bihar, ostirala, Gentza Teologia eta Pastoraltzarako Institutoko zuzendari den Jose Antonio Pagolak hitzaldia eskainiko du Kateako (Landetxa) Arantzazuko Andre Mariaren parrokian, tenpluaren 50. urteurrena ospatzeko prestatu duten egitarauaren barruan....

Errenta aitorpena egiteko garaia den honetan, Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak eta Oiartzungo Udalak errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egin dute, “egiten duten modalitatean egiten dutela”. Ttur-tturrek eta udalak esandakoaren arabera...

Jaiak urruti daude oraindik, baina Pasaiako lau barrutietan hasi dira prestaketarako lehen zantzuak. Donibanen, Itsas Mendik, gaurko deitu du Santa Ana egunez Habanerak kantatzeko lehen entsegua. Arrantzaleen kofradian bilduko dira entseatzeko, 19:30etik aurrera. Antolatzaileek puntualitatea eskatu dute, eta baita lehengo urteko partiturak eramateko.

Aste Santuan bisita gidatuak izan dira Errenteria-Oreretan, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, 75 lagunek parte hartu dute. Bisita kulturalak egin dituztela, eta aztarnak eta historia berreskuratu dituztela zehaztu dute. Bisitak euskaraz zein gazte...

Heldu den igandean, hilaren 15ean, Hendaian Kantuz ekimeneko saio berri bat iraganen da Merkatu Zaharrean. 11:30ean hasiko da euskal kantu zaharren zaleen saioa. Ekimena herritar guztiei irekia da.

Hendaiako Gazte Informazio Bulegoak (GIB) udako lanetarako prestatze egun berezia antolatuko du hilaren 24an, asteartearekin. Hendaiako Herriko Etxeak eta Donibane-Lohizuneko Enplegu agentziak elkarlanean prestatu dute ekintza. Goizean, curriculum-ak egiteko tailerrak eginen dituzte eta, arratsaldez, lan-elkarrizketak prestatzen ikasiko da. Tokia mugartua denez, ezinbestekoa da aldez aurretik GIBen izena ematea. Hiru moduetara izan daiteke: telefonoz (0559 20 41 41 zenbakira deituta), posta elektronikoz, edo bulegoan bertan (goizez, asteartetik larunbatera 09:30etik 12:30era; eta arratsaldez, asteartetik ostiralera 14:30etik 18:30era). Bestalde, sasoiko lan eskaintzak biltzen dituen Udako Lanak ekintza apirilaren 17an hasiko da Gazte Informazio Bulegoan.

Espainiako Auzitegi Nazionalak Joseba Agudo abokatu oreretarra absolbitzeko erabakiaren aurrean, “pozik” azaldu da Eleak mugimendua, epaiketa hori inoiz ez zela egin behar pentsatu arren. Horrenbestez, Agudo bera eta bere senideak zoriondu ...

Larunbatean harrera omenaldia eginen diote Joseba Agudo abokatu oreretarrari Hendaiako Zugana Kanttu herriko ostatuan. 13:00etan hasiko da eta, antolatzaileek aureratu dutenez, “txalaparta, bertsoak, dantza eta pintxoak” izanen dira. Martxoaren 22an utzi zuten behin-behinean aske abokatua; Espainiako Auzitegi Nazionalak libre utzi zuen Agudo “froga faltagatik” eta absolbitu egin zuen ustez “erakunde terroristako kide” izateagatik bere kontra 2009ko urrian abiatu zuten prozesutik. Data horretan atxilotu zuten Agudo Hendaian, Oiartzunen zuen bulegoa Guardia Zibilak miatu ondoren. Javier Gomez Bermudez magistratuak zuzendu duen epaile taldeak egin duen sententziaren arabera, ez da frogatuta gelditu “ETAk ematen zituen aginduak” betetzen zituenik Agudok.

Oiartzungo Euskara Batzordearen bilera prestatu du udalak hilaren 19rako (osteguna). 17:30ean hasiko da, Manuel Lekuona Bibliotekako ganbaran. Denera, hamasei gai izango dituzte aztertzeko batzordekideek. Hainbat esparrutan euskararen erabilera, ezagut...


Apirilaren 21a bitartean Jose Carlos San Martin Sedanoren ikasleen margolanak ikus daitezke Euskadiko Kutxaren bulegoan. Hainbat elkarteetan dabil eskolak ematen San Martin, askotariko adin tarteetako ikasleekin: 6 urtetik 89 urtera. Adina bezala, ikas...

Hilaren 16an (astelehena) Sagardo Eguna antolatzeko elkartuko dira elkarteak. Hala, herriko elkarte guztiei zabaldu diete deialdia XIV. Sagardo Eguna prestatzera joateko. 20:00etan jarri dute ordua Niessen elkartean.

Aurtengo Aste Santuan inoiz baino bisitari gehiago izan ditu Oiasso museoak. Irungo Udalak jakinarazi duenez, 957 lagunek bisitatu dute museoa oporretan, iaz baino bost aldiz bisitari gehiagok. Datu zehatzagoak ere eman ditu udalak: 379 lagunek bisitat...

Udalak jakinarazi duenez, astelehenetik aurrera erabili ahal izango da txartel bakarra hiri barruko autobus zerbitzuan. Tarifak ere zeintzuk diren zehaztu du Lurraldebus txartela daukan bidaiari arruntak 0,58 euro ordainduko du bidaiako; ez duenak, ber...

Heldu den larunbat arratsaldean Letxunborroko etorbidea trafikora itxiko dute, bertan egingo duten txirrindularitza lehiaketa batengatik. Puiana eta Ibis hoteleko biribilguneen artean moztuko dute bidea, eta Errotako errepidetik desbideratuko dute trafikoa. Udaletik aurreratu dutenez, aldaketak behar bezala seinalatuko dituzte eta udaltzainak izango dira bertan, trafikoa arautzeko. Irungo Txirrindularitza Elkarteak antolatutako proba da, Kimu eta Haur mailetakoa. 16:00etan hasiko da eta ordu pare bat iraungo duela uste dute.

CCOO sindikatuak amiantoari buruzko hitzaldia antolatu du gaur arratsalderako, Irungo egoitzan. Sindikatuko Euskadiko Lan Osasuneko arduradun den Jesus Uzkudun izango da hizlaria. Sarrera librea da.

Tip Tap Clap dantza elkarteak, urtero bezala, masterclass-a antolatu du datorren asteko astebururako. Ikasturte honetan Ruben Sanchez Garcia (Lleida, Herrialde Katalanak; 1978) dantzariak emango ditu eskolak. Hilaren 20tik 22ra izango da ikastaroa. Oro...

Heldu den igandean eginen dute seigarren Arte Erronka Zokoburuko Mendi Zolan kulturgunean. Aurten berrikuntza batekin dator; izan ere, Ipar Euskal Herriko eta Akitaniako gazteekin batera, Alsaziako gazte batzuek ere parte hartuko dute ekimenean. Hala, 80tik gora gazte elkartuko dira aurtengo saiorako. 2012ko ekitaldirako hautatutako gaia “ezberdintasuna” izan da. Igandean izanen da aurtengo Arte Erronka. 16:00etatik aurrera adierazpen artistiko anitzez osaturiko ikusgarria sortuko dute ia bat-batean. Herriko Etxeko Kultura zerbitzutik adierazi dutenez, “gazteek musika, dantza eta antzerkia, besteak beste uztartuko dituzte” igandeko erronkan. Horregatik, Kultura arlotik dei egin diete herritarrei “kopuru handian etor daitezen gazte horien babestera eta txalotzera”.