
Gureak Taldeak lantoki berria inauguratuko du bihar eguerdian Irungo Araso industria gunean. Irun eta Hondarribiko 347 langilek lan egingo dute bertan. Gureaketik esan dutenez “instalazio berri hauei esker, Gureak Taldeak Bidasoa aldean duen pres...

Correos taldea izan da sanmatzialetako hilaren 22ko kontzertuko teloneroa hautatzeko herri bozketan bozka gehien lortu duen taldea. Lau talderen artean hautatu behar zen: PLV Havoc, Joe La Reina, Andrakan eta Correos. Azken hauek irabazi dute lehiaketa...

Bigarren hiruhilabeteko lanekin osatu dute aldizkaria; euskarak, ikasleen lanek eta inauteriek badute tokia Haurtzaro Ikastolak Txinpart aldizkaria kaleratzen du hiru hilabetero. Dagoeneko 52. zenbakia argitaratu du, «negu partean egindako zenbait lan...

Udalak beste bi herri batzar deitu ditu Portuarekin dituen gatazkak herritarrei jakinarazteko. lehengo batzarra, etzi izango da, (hilak 19), 19:30ean San Pedroko Udal Aretoan. Hurrengoa eta azkena, Donibanen egingo dute, gaur zortzi (hilak 24) udaletxe...

Udaleko alderdi politiko guztiek Mikel Hontoria taxilari trintxerpetarrak lehengo astean jasandako erasoa salatu dute. Lanean ari zela, bezero bat hartu eta honek labanaz erasotu zion taxi gidariari lehengo astean. Ihes egitea lortu, eta ezezagunak tax...

Apirilari dagokion odola emateko saioa izango da gaur anbulatorioan, 18:00etatik 20:00etara. Gipuzkoako Odol Emaileen elkarteko herriko ordezkari Angel Mendizabalek gogorarazi duenez, odol emaile berriak behar dira.

Ertzainek 38 urteko emakume bat atxilotu zuten atzo goizaldean. Herriko etxebizitza batean izandako liskar batera joanak ziren ertzainak, eta Herrizaingo Sailaren arabera, gizon bat ikusi zuten hainbat harramazkekin eta alkandora puskatuarekin. Gizonar...

Gipuzkoako DYAk sorospen ikastaroa antolatu du maiatzerako Lezon. Elkarteak jakinarazi duenez, hiru asteko iraupena izango du ikastaro horrek, eta herritar guztiei zabalduta dago. Maiatzaren 3an hasiko da ikastaroa, eta hiru astez luzatuko da, maiatzar...

Joan zen larunbatean Espainiako VII. Olinpiar Slalom Kopako bigarren proba egin zuten La Seu d’Urgellen (Lleida, Herrialde Katalanak). Irungo Santiagotarrak Arraun Elkarteak hara eramandako taldeak hirugarren postua lortu zuen, 20 talderen atean....


Moito aktoreak barre algarak sorraraziko ditu bihar Antxoko Kamio tabernan. Pocholo, Torrente, Argiñano, Eugenio eta telebistako beste hainbat famatu imitatzen espezialista da Moitok. 20:30ean hasiko da ikuskizuna, eta sarrera doan da.

Pello Añorgak ipuinak kontatuko dizkie bi eta hiru urteko haurrei etzi, 17:30ean, Manuel Lekuona Bibliotekako beheko solairuan. Udalak antolatu du ipuin kontaketa, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

Astelehenean lan berri bat aurkeztuko du Arrate Egaña idazle errenteriarrak: Paradisua. Elkar argitaletxeak jakinarazi duenez, bost istorio batu ditu Egañak helduentzako bere lehenengo bilduma honetan: “Kontatzen den historia bezainbat, pertson...

Maiatzaren 10era arte eman daiteke izena, Etxebizitza Bulegoan. Fermiñene etxean, 943 49 10 00 zenbakian, edota etxebizitza@oiartzun.org helbide elektronikoan. Honako baldintzak bete behar dira izena emateko: Adinez nagusia edo emantzipatua izatea. Etxebizitzarik ez izatea. Oiartzunen erroldatuta egotea 2012ko urtarrilaren 1az geroztik. Edo azken 15 urteetan gutxienez bost urtez egon izana. Eta azkenik, Oiartzunen etenik gabe lanean aritu izana azken hamar urteetan. Errolda baldintza dutenek lehentasuna edukiko dute. 2010. urtean titular izango diren guztien artean 12.000 euro eta 50.700 euro bitarteko diru sarrera haztatuak (ponderatuak) izatea. Aurkeztu beharreko dokumentuak: Bizikidetza-unitatearen 14 urte baino gehiago daukaten kideen Nortasun Agiria, pasaportea edo egoitza-txartelaren fotokopia. Familia-liburuaren fotokopia, adingabeko seme-alabarik izanez gero. Banatze edo dibortzio kasuan, adingabeko seme-alaben zaintza zuri dagokizula zehazten duen epai judiziala eta hitzareman erregulatzailea. 2010 zergaldiko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenaren originala eta kopia. Horretaz gain, kotizaziorik gabeko prestaziorik jasoz gero, dagokion egiaztagiria. PFEZ aitortu beharrez ez izanez gero: a) 2010 zergaldian PFEZ aitortu beharrik ez zegoela egiaztatzen duen Foru Ogasunaren egiaztagiria. b) Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak egindako lan bizitzako egiaztagiria. c) Besteren konturako langilea izanez gero, 2010. zergaldian kontzeptu guztiak direla-eta jasotako sarrera gordinak adierazten dituen agiria, enpresak edo enplegu-emaileak egina (10T). d) Pentsiodunek, edo bestelako beka, prestazio edo [...]


Denboraldia amaitzeko lau partida falta direnenean, datorren urtea prestatzen hasteko unea atzeratzen ari da Real Union; gehiago, datorren denboraldia zein mailatan jokatuko ez dago argi, egunetik egunera etorkizuna goibeltzen ari baitzaio Irungo futbo...

Irungo Santiagotarrak Arraun Elkarteko aulki mugikorreko haurrek eta kadeteek Cazaubon-go (Armagnac, Okzitania) Nazioarteko Estropadetan parte hartu zuten joan zen asteburuan. Aitzpea Gonzalez izan zen irundarren artean onena: Olatz Aipeolearekin bater...

Datorren igandean, hilaren 22an, Bidasoa ibaiko San Migel eremuan ur bizietako piraguismoko Euskadiko Jaitsiera Txapelketa egingo dute, Sprint modalitatean. Euskadiko Piraguismo Federazioa eta Santiagotarrak Arraun Elkartea ari dira proba antolatzen. ...

Hilero bezala, apirilean ere egingo dituzte literatur solasaldiak, eta gaur gaztelaniaz eta bihar euskaraz izango dira. Gaur, Jose Maria Perez Alvarezen Nembrot liburuaren gainean ariko dira, eta Jose Luis Canchok koordinatuko du. 19:00etan hasiko da X...