
Herriko jaiak prestatzeko bigarren bilera astelehenean egingo dute, 20:00etan, Manuel Lekuona Bibliotekan. Dagoeneko Jai Batzordea erabakiak hartzen hasi da. Adibidez, lehen bi bileretan parte hartzen ez duten talde eta elkarteek xanistebanetako ekintz...

Ezker Anitzak Espainiako Gobernuak hezkuntza arlorako iragarritako murrizketen gaineko mozioa aurkeztu du, eta asteartean egingo duten udalbatzarrean eztabaidatuko dute. Hala nola, udalak murrizketak errefusatzea eskatu du Ezker Anitzak, hala nola, ...

Udal Kirol Patronatuak Cross Fit ikastaroa antolatu du biharko, Abonatuaren Ordua ekimenaren barruan. Fanderiako zelai artifizialean izango da, 11:00etatik 12:00etara, eta euria eginez gero Galtzarabordako kiroldegian. Patronatuko abonatuentzat dohaini...

4fluxion festa egingo dute gaur Pagoan, bigarrenez. Lolitta, Furonia, Paolo Solo eta Thomas Totton ariko dira musika jartzen. Sarrerak 10 euro balio du kontsumizio batekin, eta horrez gain, opariak, dekorazio berezia eta makillajea izango direla iragar...

Gospel Young Sisters taldeak kontzertua emanen du bihar San Bixente elizan, Gospel’etan abesbatza mistoak lagunduta. Sarreraren prezioa 10 euroan jarri dute, eta 12 urtetik beherakoek ez dute ordaindu beharko. Gospel’etan abesbatza Hendaiako Herriko etxeko Kultura zerbitzuaren ekimenez sortu zen, Gospel Young Sisters taldearekin izandako harreman hestuaren ondorioz. Ikasturtean zehar tokiko kantariez osatutako talde bat elkartu izan da Varietes aretoan; zazpi saio egin dituzte emazte abesbatzarekin batera kalitatezko kontzertua prestatuz. Euskal Herrian Gospelaren ohituran oinarritutako gizon-emazte abesbatza sortzea dute helburu —gaur egun hogeita hamar kide— dira. Gospel Young Sisters taldekideen laguntzarekin, parte hartzaileek ohizko kantuak eta kantu garaikideak ikasi dituzte hiru bozetan. Erreserbak egiteko: gospel-alliance[abildua]orange.fr edota 06 89 65 10 14.

Bidasoa Irunek bihar arratsaldean Badajozen kontra jokatuko duten partidarako ateak irekiko dituzte. Bidasoa Eskubaloi Taldeko Zuzendari Batzordearen azken bileran hartu zuten erabakia, “bazkideei eta zaleei denboraldi osoan erakutsiko fideltasun...


FUTBOLA Bigarren B Maila Real Union-Ponferradina (igandea, 18:00etan, Galen). Erregional Ohorezko Maila Behobia-Oiartzun (larunbata, 17:30ean, Galeko belar artifizialeko zelaian). Real Union-Aretxabaleta (larunbata, 15:30ean, Galeko belar artifiz...

1,5 kilo kokaina eta 910 gramo haxixa. Horiek zituen atxilotutakoak soinean Espainiako Poliziak atxilotu zuenean. Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzako iturriek azaldu dutenez, atxiloketa herenegun gertatu zen, eta ordutik atxilotutakoa Donostiako epai...


Idoia disko jartzaileak bere urtebetetzea festa berezi batekin ospatuko du, Pagoan. Bihar izango da festa hori, 00:00etatik aurrera. Ondoan izango ditu Julen, Gobus, Lolitta, Furonia eta Weï DJak ere. Jaiak hurrengo egunera arte iraungo duela iragarri...

Gaur hasiko da V. Apirileko Feria Errenteria-Oreretan, eta aurten, Aljarafe elkarteak antolatu du. Hiru egunerako egitaraua prestatu dute, eta bertan musika eta sevillanak dira protagonista. Gaur 19:00: Errenteriako V. Apirileko Feriaren inaugurazioa ...

Lezo Herri Eskolak maiatzaren 5ean urteroko jaia egingo du. Oraindik egitaraua guztiz prestatuta ez badute arren, bazkarirako txartelak astelehenean jarriko dituzte salgai ikastetxeko atezaintzan. Helduentzako menuak 13 euro balio ditu, eta zazpi haurr...

Eguraldi iragarpenari erreparatuta, eta parte hartzaileekin hitz egin ondoren, biharko aurreikusita zuten Blogs&Bikes (Donostia-Arditurri) atzeratu egin dute. Aurrerago jakinaraziko dute noiz egingo dute.

Oreretako Gazte Asanbladak euskararen aldeko gazte afaria antolatu du biharko. Arratsaldetik aurrera hasiko dira ekitaldiekin: 18:30ean poteoa hasiko du Txiki tabernatik. Hori amaitutakoan afaltzera joango dira Landarera. Antolatzaileen arabera, “Euskararen aldeko afaria” izango da. Afalostean, berriz, 00:00etatik aurrera, karaokean ariko dira abesten, Landare tabernan bertan. Txartelak 12 euroren truke eros daitezkeela jakinarazi du gazte asanbladak, “ohiko lekuetan”. Herritar guztiak animatu ditu afari horretan parte hartzera.

Hilaren 28rako Merkatruke Azoka antolatu du Gazte Foruak Doneztebe plazan. Arratsaldean egingo dute azoka hori. Hilaren 25era arte (datorren asteko asteazkena da) eman daitezke azokarako gaiak Gazte Informazio Bulegoan; horiek utzita trukerako txartela...

Datorren asteartean, hilak 24, arratsaldeko 19:00etan, Irungo Alarde Parekideak eta Hondarribiko Jaizkibel Konpainia parekideak Berdintasunerako Emakunde Saria jasoko dute Donostiako Kursaal jauregian egingo den Emakunde Gaua ekitaldian. Emakundetik az...

Antonio Sanchez Escuderok duela hamabi urte jakin zuen parkinson gaitza zeukala. Ordutik, etsi ordez, egun bakoitza gozatzen ahalegintzen da. Eta gaitzaren aurkako borroka hori liburu batean jaso du: Mi lucha contra el parkinson (Parkinsonaren aurkako nire borroka). Bost eurotan salgai dago liburua herriko hainbat tokitan. Helduen Tailerren bidez ere zabaltzen ari dira. Jendearen erantzuna oso ona izaten ari da: “Nekaezintzat” dute Sanchez, baita “eredutzat” ere. Autorearekin harremanetan jarri nahi izanez gero, helbide elektronikoa ere jarri du interesdunen eskura: asanes67@hotmail.com.

Haur Eskola berria Karmengo Ama ikastetxean dago, eta 42 plaza eskainiko ditu, 0 urtetik 2 urtera bitarteko haurrentzat; 16 plaza 0-1 urteko haurrentzako, 8 plazako bi unitateetan banatuta; eta 26 plaza, 13 plazako bi unitateetan banatuta. Eskola D eredukoa da eta zerbitzua Haurreskolak Partzuergoak kudeatuko du. Helburu nagusia hezkuntza eta laguntza zerbitzua ematea da, 0 urtetik 2 urtera bitarteko haurren zainketa osoa eta hezkuntza kontuan hartuz. Era berean, Inguruko familiek familia-bizitza eta lan-bizitza uztartzeko duten beharrari erantzun nahi dio.

Astelehenean Libururen Eguna den aitzakiarekin igandean artista liburua erraldoia osatuko dute Zumardian, eta eguraldi txarra eginez gero, berriz, Merkatuzarren. Liburua osatzeko protagonistak haurrak izango dira. Liburuak, zehazki, 1,90 metroko luzera eta 1,25eko zabalera izango du. Ikastetxeak gonbidatu dituzte hori betetzeko, eta hiruk egin dute bat ekimenarekin: Langaitz, Cristobal Gamon eta Koldo Mitxelena. Hiruren artean bost liburu egingo dituzte: lehenego biek bina (LH Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleen artean) eta azkenengoek bat (LHko ikasleekin). Etzi egindako lana ikastetxera eramango dute, han bukatzeko. Seigarren liburu bat ere izango dela jakinarazi dute antolatzaileek, eta hori “haur guztientzat” izango dela. Liburua osatutakoan, Xenpelar Etxera eramatea da asmoa. Goiz osoan ariko dira liburua egiten: 10:00etatik 14:00etara. Lehenengo zatian, kartoi arinezko orriak banatuko dituzte (11 orri bikoitz ikastetxeko) eta bi orduz margotzen, collage-ak egiten, idazten eta sormena lantzen ariko dira haurrak. Bigarren zatian, berriz, koadernatu egingo dituzte, eta horrenbestez, teknika hori ere ikasiko dute txikienek. Ekimena Lumar koadernaketak eta Txokolarte grafika esperimentalak antolatu dute Errenteriako Udalaren laguntzarekin. Lehen aldia da halako ekimen bat egiten dela.