Bluesaren nazioarte mailako izen handiak bilduko dituzte Hondarribian
Hondarribia Blues Jaialdia egiteko hiru hilabete eskas geratzen direnean, zazpigarren edizioaren programaren aurrerapena eskaini dute jaialdiko antolatzaileek. Oraingoan ere, bluesaren nazio eta nazioarte mailako izen handiak bilduko dituzte Txingudi b...
Hondarribia Blues Jaialdia egiteko hiru hilabete eskas geratzen direnean, zazpigarren edizioaren programaren aurrerapena eskaini dute jaialdiko antolatzaileek. Oraingoan ere, bluesaren nazio eta nazioarte mailako izen handiak bilduko dituzte Txingudi badiaren ertzean. Jaialdia, uztailaren 12an, 13an, 14an eta 15ean egingo dute.
Bi izen handi nazioarteko interpreteen artean: Robert Cray (musikagilea eta gitarra jotzailea, bost Grammy sariren irabazlea) eta Eric Sardinas (gitarra jotzaile bikaina, slide gitarra teknikan hoberenetarikoa). Aipamen berezia merezi du Hondarribia Crossroad sailak, lehen mailako artistak biltzen baititu urtero ekitaldi bakar eta errepikaezina eginez. Chicagori eskainiko zaio oraingoan. Bluesa maite dutenek izango dute aukera Tail Dragger, Zora Young eta Eddie Shaw-en ahots bereiziekin gozatzeko, luxuzko taldeak lagunduta: Bob Stroger (baxua), Kenny Smith (bateria), Johnny Iguana (teklatuak), Rockin’ Johnny (gitarra) eta Omar Coleman (aho-soinua).
