Prebentzio ekintzak antolatu dituzte, San Markos egunaren harira
Asteazkenean ospatuko den San Markos eguna dela eta, Hondarribiko Udaleko Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak zenbait ekintza antolatu ditu komunitateko zenbait eragilerekin elkarlanean. “Opila eguna, familiartean edo lagunartean ospatzen den festa bat da” dio Txomin Sagarzazuk, Gazteriako zinegotziak. “Nerabeentzat ingurune natural bat bilatzeko eta lagunekin eguna pasatzeko aitzakia da. Gogoz itxaroten duten eguna, gozatzeko eguna. Gazteen helburua egun ona pasatzea da, lagunekin gozatzea, eta gure ardura jarrera osasuntsuak bultzatzea eta balizko arriskuak aurreikustea da, horien artean edari alkoholdunen kontsumo neurrigabea edo goiztiarrarena”, azaldu du Maite Pelaezek, Prebentzio arloko zinegotziak. Zentzu honetan, Opila eguna aitzakia gisa harturik Hondarribiko DBHko ikastetxe guztietako ikasleekin lan egin dute, alkohola eta beste zenbait drogaren erabilerari buruzko gogoetak egiteko asmoz. Hala, alkoholaren kontsumo goiztiarra edota gehiegizko erabilerari buruzko gogoetak bultzatu dituzte, erabaki arduratsuak hartu, ondorioak aurreikusi, arriskuak eta kalteak ekidin edo murriztu… Aldi berean, gurasoei gutun bat zabaldu diete honen berri emateko eta Prebentzio Komunitarioko Udal zerbitzuko errekurtsoak, hau da, informazioa, orientazioa edo aholkularitza azaltzeko. Merkatariei gutun informatiboak bidali dizkiete, adin txikikoei alkohola saltzeari dagokionean euren errespontsabilitate legala gogoraraziz. Udaltzaingoak ere prebentzio lanari ekingo dio aurreko egunetan eta San Marko egunean bertan, beharrezkoak diren kontrolak eta lanak bermatuko ditu. Era berean, DYA elkarteak ere bere dispositiboak prest [...]
Asteazkenean ospatuko den San Markos eguna dela eta, Hondarribiko Udaleko Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak zenbait ekintza antolatu ditu komunitateko zenbait eragilerekin elkarlanean.
“Opila eguna, familiartean edo lagunartean ospatzen den festa bat da” dio Txomin Sagarzazuk, Gazteriako zinegotziak. “Nerabeentzat ingurune natural bat bilatzeko eta lagunekin eguna pasatzeko aitzakia da. Gogoz itxaroten duten eguna, gozatzeko eguna. Gazteen helburua egun ona pasatzea da, lagunekin gozatzea, eta gure ardura jarrera osasuntsuak bultzatzea eta balizko arriskuak aurreikustea da, horien artean edari alkoholdunen kontsumo neurrigabea edo goiztiarrarena”, azaldu du Maite Pelaezek, Prebentzio arloko zinegotziak.
Zentzu honetan, Opila eguna aitzakia gisa harturik Hondarribiko DBHko ikastetxe guztietako ikasleekin lan egin dute, alkohola eta beste zenbait drogaren erabilerari buruzko gogoetak egiteko asmoz. Hala, alkoholaren kontsumo goiztiarra edota gehiegizko erabilerari buruzko gogoetak bultzatu dituzte, erabaki arduratsuak hartu, ondorioak aurreikusi, arriskuak eta kalteak ekidin edo murriztu… Aldi berean, gurasoei gutun bat zabaldu diete honen berri emateko eta Prebentzio Komunitarioko Udal zerbitzuko errekurtsoak, hau da, informazioa, orientazioa edo aholkularitza azaltzeko.
Merkatariei gutun informatiboak bidali dizkiete, adin txikikoei alkohola saltzeari dagokionean euren errespontsabilitate legala gogoraraziz. Udaltzaingoak ere prebentzio lanari ekingo dio aurreko egunetan eta San Marko egunean bertan, beharrezkoak diren kontrolak eta lanak bermatuko ditu. Era berean, DYA elkarteak ere bere dispositiboak prest edukiko ditu.
“Gazteak modu osasuntsuan haztea, ikastea, gozatzea haien inguruan gabiltzan heldu guztion ardura da. Horregatik, ekintza hauen berri eman nahi dizuegu eta bide batez partaide egin” esan du Txomin Sagarzazuk, Euskara, Kultura eta Kirol zinegotziak.