Saroizigarrenea baserriko maizterrak kaleratzeari buzuzko aitorpena onartu dute
Hondarribiko Udaleko Osoko Bilkurak, atzo goizean egindako Ezohiko eta Presazko Bilkuran, ahobetez onartu zuen eguneko aztergaian zuen puntu bakarra, Hondarribiko Arkoll auzoko Saroizigarrenea baserriko maizterrak kaleratzeari buruzko aitorpena. “...
Hondarribiko Udaleko Osoko Bilkurak, atzo goizean egindako Ezohiko eta Presazko Bilkuran, ahobetez onartu zuen eguneko aztergaian zuen puntu bakarra, Hondarribiko Arkoll auzoko Saroizigarrenea baserriko maizterrak kaleratzeari buruzko aitorpena.
“Gurrutxet familiako hiru belaunaldi bizi izan dira maizter gisa Saroizigarronea baserrian. Irungo Lehen Auzialdiko Epaitegiak emandako epaiaren ondorioz, familia hau baserritik kaleratzeko zorian dago. Jurisdikzio organoaren irizpidearekiko errespetu osoa izanik, eta bere erabakiari men eginez, gure iritzia eman nahi genuke, alegia gure ustez ahalegin berezia egin zitekeela, eta egin litekeela, auzitan dabiltzan alderdiak akordio batera iristeko. Arrazoi juridikoak alde batera utzita, kasu honetan badago arazoaren alderdi sozial berezi bat: bertan bizi eta lan egiten duenak burutzen duen lurra eta mendiaren zaintza, Hondarribia osoaren onurarako. Kaleratze honek nekazaritza ustiapenaren galera eta lurraren eta baserriaren beraren zaintza bertan behera geratzea eragin lezake, baita familiaren beraren diru euskarriaren galera ere. Hori guztia Hondarribiko berezko ondarea izanik”, azaldu zuten atzo goizeko bilkuran.
Hala, ondorengoa ebatzi dute; “bi alderdiei akordio batera iristeko deia egitea, bientzat bidezkoa eta ona den akordio batera, batez ere jabetzari ahalik eta ahalegin handiena egitea eskatuz, Gurrutxet familia baserriaren alde eta lurra lantzeko egiten ari den lana kontuan har dezan, izan ere, arazo juridikoak alde batera utzita, Hondarribiko ondarea da”, argitu zuten.
