
Lezon Kontsumo taldea sortu nahi dutela eta, hainbat herritarrek deialdia egin dute ostegun honetarako (hilaren 26a). Bilera Donibane kaleko Kultura Aretoan egingo dute, 19:30etik aurrera. Gisa horretako talde batean parte hartu nahi duten guztiak gonb...

Trintxerpe Arraun Elkarteak 25. urteurrena betetzen du aurten, eta dagoeneko ekin diote ospakizunen prestaketari. Iragarri dutenez, ospakizunak ekainean izango dira, 11tik 16ra. Ekainaren 16a artisautza azoka antolatuko dutela aurreratu dute, eta azoka...

Apirileko ohiko udalbatzarra bihar egingo dute, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Hona gai zerrenda: Aurreko batzarraldiko aktaren onarpena. Epaitegi Gorenak emandako epaiaren berri ematea, Udalbatzak 2007-07-10ean harturiko erabakia deuseza dekla...


Irudi berria eta Facebook sare sozialeko kontua ere aurkeztu ditu Euskaltzaleon Bilguneak Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak hamar urte betetzen ditu aurten. Hori ospatzeko, urte osorako egitarau zabala osatzen ari da. Horrez gain, irudi berria eta Fa...

Iazko azaroaren 5 eta 6an izandako uholdeek eragindako kalteak konpontzeko udalak diru laguntzak eskatuko dizkio aldundiari, eta hain zuzen, alkatetzak egindako proposamen hori aztertuko dute gaur arratsaldeko udalbatzarrean zinegotziek. 18:30ean hasik...

Serviocio eta Udal Kirol Patronatuak antolatuta, ostiralean , 20:00etatik aurrera, Gora Rocka spinning master class emango dute Galtzarabordako kiroldegian, spinning aretoan. Kirola egiteaz gain, beraz, “rockaren historiako talderik onenei eta ab...

Arrokandietako udal aterpeko eta Trintxerpeko Kirol Instalazioetako kudeatzaileei kontratua luzatu dietelako kexu da PSE-EE. Hitzarmena bukatu berri zaie aipatu bi instalazioetako kudeatzaileei, eta udalak hitzarmenak lehiaketara atera ordez, kontratuak bi urtez luzatzea erabaki du Erabaia, ordea, ez da PSE-EEren gustukoa izan, haien iritzi gaia udalbatzarrera eraman behar zelako. Esan dutenez, PSE-EEk gaiaren gainean galdetu du hainbatetan azken hilabetetan, baina, salatu dutenez gobernu taldearen erantzuna jaso gabe. “Ez dezatela gero hitz egin gardentasunaz eta parte hartzeaz”, gaineratu dute.

Udalbatzarra gaur dela argitaratu arren, ostegunean izango da apirileko ohiko osoko bilkura. Iazko azaroaren 5 eta 6an izandako uholdeek eragindako kalteak konpontzeko udalak diru laguntzak eskatuko dizkio aldundiari, eta hain zuzen, alkatetzak egindak...

Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatu zuten atzo Elizalde Herri eskolan. Ipuin kontaketa saioak izan zituzten, irakasleen eta gurasoen eskutik. Bi urtetik seigarren maila bitarteko ikasleei zuzendutako saioak izan ziren.

Ostiralean, spinningeko master class-az gain, luzatze ariketa tailerra ere izango da, Fanderiako Udal Kiroldegiko jarduera aretoan, 18:00etatik aurrera. Serviocio eta Udal Kirol Patronatuak ekimenaren antolatzaileek jakinarazi dutenez, tailer horretan ...

Maiatzaren 5ean Herri Eskolak urteko jaia ospatuko du, eta egun horretan lan egin nahi dutenek hitzordua dute bi egun lehenago. Bilera ikastetxean izango da, 18:00etatik aurrera.

Zinema Paradisok The Artist filma hautatu du udaberriko zikloa ixteko. Ostiralean izango da, 20:00etan, Amaia Kultur Zentroko areto nagusian. Sarrerak dagoeneko eros daitezke ohiko lekuetan, 4.60 euroko prezioan. Aurtengo Oscar sarietan bost ikur irabazi zituen The Artist filmak, bostak atal garrantzitsuetan: film onena, zuzendaria, aktorea (Jean Dujardin), soinu banda eta jantziak). Gainera, hiru Urrezko Globo, Donostiako Zinemaldiko Publikoaren Saria, eta beste hainbat sari ere iarabazi ditu. Film mutua eta zuribeltzezkoa da, zine kritikari gehienentzat “liluragarria”, eta publikoaren aldertik erantzun oso ona izan duena. Sinopsia: Hollywood, 1927. George Valentin zine mutuko izar handi bat da; dena oso ondo doakio bizitzan. Baina soinudun zinema iritsi zenean, bere karrerak ahanzturan galdua geratzeko arriskua du. Bestalde, Peppy Miller antzezle gaztea, Valentinen ondoan estra modura hasia, soinudun zinearen izar bilakatzen da.

Hondarribiko X. Nazioarteko Gitarra Jaialdiaren barruan Real Duo bikote italiarrak kontzertua eskainiko du heldu den igande eguerdian, hilaren 29an, Amaia Kultur Zentroan. Luciano Damiani (mandolina) eta Michele Libraro (gitarra) osatzen dute Real Duo....

Aste honetan zineforum saio berria bat antolatuko du Kabigorri Ateneoak igande arratsaldean. Oraingoan hautatutako gaia ongizate komuna izango da. Hurrenez hurren, Simiocracia eta El bien común y la vida sostenible (Ongizate komuna eta bizitza iraunko...

Asteburuan Euskadiko Duatloi Txapelketa jokatu dute Arrigorriagan (Bizkaia), eta Alex Agirretxe atleta errenteriarra izan da irabazlea. Azkeneko txanpan lortu zuen lehen postua, eta bakarrik iritsi zen helmugara. Agirretxe duatloi eta Ironman txapelketetan aritutakoa da. 2010ean ere Euskadiko Txapeldun izan zen, eta duela urtebete Tarragonako Ironman txapelketa irabazi zuen.