
FUTBOLA Erregional Preferente Maila Touring-Euskalduna, etzi, 16:30ean, Fanderiako futbol zelaian. Mariño-Beti Ona, etzi, 17:30ean, Irungo Ugalde futbol zelaian. Emakumeak, Kopa Usurbil-Touring, etzi, 15:30ean, Usurbilko Harane futbol zelaian. E...

Antxoko amona batek mendea beteko du. Hori dela eta, Pasaiako Udalak omenaldia eskainiko dio etzi. Maria Antonia Otaegi Ategorrietako San Jose de la Montaña zaharren egoitzan dago, eta han egingo diote omenaldia, 11:00etan. Udalaren ordezkaritza batek...

Lanekin bukatu ondoren, bihar inauguratuko dute Talaia poligonoan egin duten garbigune berria, 12:00etan. Bertan izango dira San Marko Mankomunitatearen lehendakari Ainhoa Intxaurrandieta; Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurugiro Sailaren zuzendari Ainhoa ...

Jaialdi solidarioa izango da hilaren 19an (larunbata) Galtzarabordako kiroldegian: Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Zazpikoloroa lana eskainiko dute, eta jaialdi horretan bildutako dirua Ademgi Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitza Elkarteari emango diote....

Emakume kubatarrak izeneko argazki erakusketa ireki du Gipuzkoako Berdintasun Sareak Hondarribiko Kale Nagusiko Zuloaga Etxean. Hilaren 13ra arte izango da irekita. Erakusketa ondorengo ordutegian zabalduko dute: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13...

Hemendik aurrera 30 eremuetan abiadura hori gainditzen dutenek, edo bizikletarekin espaloitik joaten direnek isuna jaso dezakete. Horiek dira besteak beste, aste honetan abiatu duten 30 eremuetako azken faseko ondorioetako bi. Arau berriak aurkezteko atzo eginiko agerraldian Cristina Laborda eta Goizane Alvarez Mugikortasun eta Bide Publiko eta Udaltzaingoa arloetakoko ordezkariek azaldu zuten egitasmoaren helburua “iraunkortasunean oinarritutako beste oreka batera iristea” aurkeztu zituzten arau berriak. Abuztuan hasi zen udala erdialdeko hainbat kale 30 eremuko kale bihurtzen; bi dira nagusiki 30 eremuetako ezaugarriak. Batetik, ibilgailuek ezin dutela 30 kilometro orduko abiadura gainditu. Eta bestetik, txirrindulariek ezingo dutela espaloitik joan bidegorririk gabeko kaleetan; errepidetik joan beharko dute, eta ibilgailuekiko preferentzia izango dute. Aldaketek abiapuntua abuztiuan izan bazuten, arau berriak betetzen ez dituenak ez du orain arte isunik jaso. Labordak jakinarazi zuenez, abuztutik hona jasotako datuak positiboak izan dira, eta horregatik azken faseari ekin diote. Hilaren 12a arte informazioa banatuko dute eta udaltzainek abiadura kontrolak egingo dituzte; datorren asteko larunbatetik aurrera hasiko dira isunak jartzen. Gizarte eragileen kanpaina 30 eremuen osatzearekin batera, Irun, gizalegez ekimenaren barruan, gizarte eragileek Mugikortasuna hirian: denon ardura da goiburuko kanpaina hasi dute. Udaletik esan dutenez, ekimenaren helburua bizikidetza arautzen duten arauak eta udal ordenantzak betearaztea izango da, eta oinezkoei eta [...]

Joan den igandean ekin zion Irun RT-k igoera faseko lehen kanporaketari. Zaragozan jokatu zuten, Bull McCabes’s Fenix taldearen kontra, eta etxekoak nagusi izan ziren (26-22). Emaitza hain estua izanik, itzuliko partidan erabakiko da Espainiako Lehen...

Nicolas Gerendiain Elkarte Errepublikarrak Jai Errepublikanoaren ekitaldi berri bat ospatuko du larunbat arratsalde eta gauean Urdanibia plazan. Gazteen artean balore errepublikarrak zabaltzea nahi dute elkartekoek, egungo erduak alternatiba baduela er...

Herenegundik, erakusketa berria dute Garmendi txokolategian. Bertatik pasatzen denak, JR Garmendiaren argazki erakusketa ikusteko aukera izango du, txokolategia irekita dagoen ordutegian.

Ai Ximun, Ximun! haurrentzako liburu aurkeztu du Antton Kazabonek. Erein argitaletxearekin kaleratu du, eta intresa dutenek 6,8 eurotan eskura dezakete. Hona liburuaren laburpena: “Txirrixt sagua munduko animalia guztien lehendakaria da, eta Bu...

Ikust Alaia udal liburutegiak La vida, eso que pasa (Bizitza, gertatzen den hori) goiburuko erezitaldia antolatu du biharko, ostiralerako. Jesus Rodriguezek Karmelo Iribarrenen bertsoak errezitatuko ditu, eta Michel Benet izango du alboan, gitarrarekin...

Herrirak deituta hilaren 19an Euskal Herriko plazetan giza eskubideen aldeko aldarria nagusituko da. Antxon “ekitaldi xumea” antolatzen ari dira, “baina, guztion laguntzarekin, herrikoia eta sentikorra izan nahi duena”. Besteak beste, Aurresku Herrikoia antolatu dute, ahalik eta jende gehien biltzeko asmoz “espetxe politika kriminala pairatzen duten preso eta senideei” Aurreskua dantzatzeko. Ekitaldia 13:30ean izango da, Gure Zumardian.

Lakaxita gaztetxeak umeentzako zirko eskola antolatuko du larunbat arratsalderako Alberto Angera plazan, Kalea gurea da goiburupean; Anzaran eta San Migel auzoetako elkarteek lagundu dute ekitaldia antolatzen. Zurru Murru antzerki taldeko partaideek ha...

Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak 10 urte betetzen ditu aurten, eta antolatu dituen ekitaldien artean, bihar film emanaldia izango da, Nafarroa Bizirik-ekin elkarlanean antolatuta. Gartxot. Konkista aitzineko konkista ikusteko aukera izango da, udaletx...

Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak antolatuta, Hondarribiko odol emaileek hilabeteroko saioa izango dute gaur arratsaldeko sei eta erdietatik bederatzietara Kasino Zaharrean. Deia odol emaileentzat ez ezik, aurrerantzean emaile izan nahi dutenentzako i...

Lezo Herri Eskolak urteroko jaialdia egingo du etzi. Ohi bezala, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, hezkuntza komunitate guztiarentzat, helduentzat zein haurrentzat. Goizean goiz, musikarekin hasiko dute eguna. Ondoren, krosa egingo dute, eta hainbat t...

Aurreko asteburuan bezala, aurkari zuzen bat kontra huts egin zuen Bidasoa Irun Eskubaloi Taldeak igandean. Alcobendasen galdu zuten (32-30), baina jokatu aurretik bazekiten datorren denboraldian Ohorezko Mailan ariko direla; Pozoblanco Bartzelonan galdu zuen, eta bi taldeen arteko tartea bost puntukoa da, liga amaitzeko bi partida geratzen direnean —Bidasoari bakarra—. Denboraldia luze egin zaie irundarrei. Bigarren itzuliaren hasieran liga lasaitasuneko eremuan bukatu zutela zirudien aren, azken partidetan behar baino huts gehiago egin ditu Bidasoak, eta salbazioa uste baino beranduago lortu dute. Haien mesederako, Pozoblancok bere partida galdu zuen Bartzelonaren kontra, eta emaitza horri esker datorren urtean Zilarrezko Mailan errepikatuko dute. Liga amaitzeko bi partidaren faltan Mecalia da maila galdu duen talde bakarra. Jaitsierako beste postuarentzako bi hautagai daude: Pozoblanco (hamahiru puntu) eta Badajoz (hamasei). Gazteak, bigarren eremukoan Bidasoa Irun Eskubaloi Taldeko Gazte Mailako taldeak bigarren postua lortu zuen joan den asteburuan Carballon (A Coruña, Galizia) jokatutako Espainiako Txapelketako eremuko kanporaketan. Lehen partida Ifecgas Pereira Xiriaren kontra irabazi zten irundarrek (25-27), eta bigarrenean Dosa Salesianos menderatu zuten (32-22). Azken partida erabakiorran irundarrek ezin izan zuten Cuatro Rayas Valladoliden kontra irabazi (27-25). Azkenean Bidasoak, Valladolidek eta Xiriak bina garaipen lortu zituzten, eta sartutako eta jasotako gol kopuruak erabaki zuen txapelduna. Etxeko taldearentzat, Xiriarentzat, [...]

Irungo Embrujo Andaluz kultur elkarteak antolatuta, Apirileko Feria egingo dute Zabaltza plazan, asteburuan. Ekitaldi asko prestatu dituzte, Andaluziako folklorearekin lotutak gehienak. Egitaraua Hilaren 4a, ostirala 19:30: XIV. Apirileko Feriaren inaugurazioa. 19:30: Umeentzako atrakzioak. 19:45: Sevillanak Embrujo Andaluz taldearen eskutik. 20:00: Sevillanak eta rumbak Amigos del sur taldearen eskutik. 20:30: Flamenko ikuskizuna, Sonia Salmeron eta Laura Arteagaren eskutik. 21:30: Brisas del Guadiana talde rocieroaren emanaldia. 23:00: Sevillana dantzaldi librea. Hilaren 5a, larunbata 10:00: Umeentzako atrakzioak. 12:30: Dantza erakustaldia: Carlos Zapirain areto dantza eskola eta Analia (sabeleko dantza). 13:30: Sevillana dantzaldi librea. 17:00: Haurren Errege-erregina aukeratzea. 18:00: Irungo taldeen emanaldia emanaldia: Dantzaka, Alma Gitana, Yerbabuena eta Dunboa. 20:00: Jantzien eta osagarrien desfilea Txelos dendaren eskutik. Emanaldien artean, flamenko-fusio emanaldia Chiquiren eskutik. 21:30: Brisas del Guadiana talde rocieroaren emanaldia. 23:30: Sevillana dantzaldi librea. Hilaren 6a, igandea 10:00: Umeentzako atrakzioak. 12:00: Euskadiko Andaluzia Eskualdeko Etxeetako abesbatza rocieroen emanaldia. 13:00: Ohorezko ardoa agintariekin eta Euskadiko Andaluziako Etxeetako ordezkariekin: Errenteriako Concha Rociera eta Aljarafe, Lasarte-Oriako Semblante Andaluz, Andoaingo Triana, Zumaragako Boreal, Durangoko Kultur Zentroa, Ermuako Kultur Zentroa eta Irungo Embrujo Andaluz. 17:30: Euskadiko Andaluzia Eskualdeko etxeetako dantza taldeen emanaldia. 20:00: Sevillana lehiaketa, haurrentzat eta helduentzat. 21:00: Iberiar lote bat eta Hondarribiko Ardora jatetxean bi pertsonentzako afari bat [...]