
Gaur gauean, 22:00etatik aurrera, Morritson eta Gartzia antzezlana taularatuko dute Gezala Auditoriumean. Helduentzako antzezlana da, euskaraz, eta zuzeneko musika ere uztartzen dute. Gartzia (Jon Urraza), bikote gabe eta ondorioz, etxe gabe gelditu d...

LABek eskaera bat aurkeztu du gaur udaletxeko erregistroan Eroski Niessen merkataritza zentroan irekitzekoa den supermerkatuaren harira. Hala, aurretik toki horretan lan egin zuten Sabecoko langileak kontuan hartzeko eskatu dio lanpostuak betetzerakoan: “Supermerkatua ireki behar duen honetan, Eroskiri bere eskubideen alde aritzeagatik kalean gelditu ziren langileengana jo eta lanpostuak betetzerakoan kontuan hartuak izan daitezen eskatzen diogu”. Horrez gain, igandeetan irekitzeko egiten ari diren kanpaina dela eta, jaiegunetan ez irekitzeko konpromisoa hartzeko eskatu dio: “Herriko merkataritza denda txikiekiko errespetuz eta langileek atsedenerako duten eskubidea bermatze aldera”. LABek gogorarazi du bi urte iraun zituela Sabecoko lan gatazkak, eta horren arrazoia “arautu beharreko lan hitzarmenaren aplikazioa” izan zela.

Inauguratu dute Talaian garbigune berria eguerdian. Bertan izan dira Ainhoa Intxaurrandieta San Markoseko Mankomunitateko lehendakaria; Aiora Perez de San Roman Oiartzungo alkatea eta Ainhoa Iraola Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen zuzendaria. Garbi...

Google Maps ikastaroa astelehenean izango da, eta Google Sites asteartean. Doakoak dira biak, eta arratsaldez emango dituzte, 18:00etatik 20:00etara, Madalensoroko gunean.

Gaurtik hasi eta iganderaino festak izango dira Igantzi auzoan. Auzotarrek giro onean pasatzeko aukera izango dute hiru egunez. Igantziko auzo elkarteak antolatu ditu.

Etzi, igandearekin, Luxiano Eizagirre iheslari politiko pasaitarrari omenaldia egingo diote Zokoburuko espigoian, 12:00etan hasita. Martxoaren 29an hil zen, 56 urterekin, gaixotasun luze baten ondorioz. 1978an ihes egin zuen Eizagirrek Euskal Herritik,...

http://www.ustream.tv/recorded/22317884

Maiatzaren 26an hasi eta ekainaren 9an bukatuko da aurten Alkartasuna Dantza Taldearen kultura hamabostaldia. Ohi bezala, taldeko helduenek herritarrentzat eskainiko duten dantza emanaldiarekin abituko da hamabostaldia, larunbata gauean, eta igandean, ...

Gaur arratsaldean aurkeztu dute Oreretako Herrira herri bilgunea. Ehundik gora lagunen aurrean, Niessen aretoan eman ditu lehen pausuak euskal preso eta iheslarien aldeko ekimenak, ekitaldi xume bezain hunkigarriarekin. Bideoak eman dio hasiera, eta ondoren dantzariek hartu dute taula aulki zuri hutsaren inguruan. Lau piezetako puzlea eraiki dute,ondoren, hainbat lagunek eta bertan eskuak, babesa, hitza eta kalea irakur zitezkeen. Oreretako Herrira bilguneko kide batek hartu du hitza ondoren. Presoekin,erbestaratuekin eta iheslariekin zer gertatuko den galdetuta, “atzerriak” bidaltzen duen mezua argia dela esan du: “Belauniko nahi ditugu,umiliatuak nahi ditugu, errendituak ala hilak. Hori da mezua. Ez dago erantzunik atzerritik, eskarnio hutsa ez bada. Horren aurrean,ordea, herri honek zerbait erakutsi badu amore ez duela ematen da”. Horrenbestez,”enpatea” apurtzeko garaia dela eta ezin dela “ezein soluzio ustekaberen” zain egon gaineratu du Herrirako kideak: “Preso, erbesteratu eta iheslariak guk ekarriko ditugu, guk ekarri behar ditugu. Bakoitzak duenetik emanaz”. Horren harira, deia luzatu die herritar guztiei, Oreretako Herrira bilgunearekin ”bat egin” eta guztien artean euskal preso, erbesteratu eta iheslariak etxeratzeko. Senideak oholtza gainean Ekitaldiaren unerik hunkigarriena, senideak oholtza gainera igo direnean bizi izan da. Txalo zaparrada artean hartu dituzte bertaratu diren herritarrek, Kalera borrokalari kanta abesten zuten artean eta aulki hutsak irudikatzen zituenen oroimenak, atzekaldeko pantaila hartzen zuen bitartean. [...]

Joan den larunbatekoaren ondoren, zerura begira egongo dira Sagardo Eguneko antolatzaileak. Bertan behera geratu zen euriaren eraginez, eta oraingoan itxaropenez daude ez dela horrelakorik gertatuko, eta dena ongi aterako dela. Horretarako, prestatuta ...

FUTBOLA Bigarren B Maila Real Union-Gimnastica Torrelavega (igandea, 18:00etan, Galen). Erregional Ohorezko Maila Roteta-Behobia (larunbata, 16:30ean). Real Union B-Mondragon (larunbata, 15:30ean, Galeko belar artifizialeko zelaian). Erregional ...

Udalak astelehenean hasiko da ura, zaborra eta estolderiaren tasetarako diru laguntza eskuratu nahi dutenen agiriak jasotzen. Eskaerak egiteko epea hilaren 17ra bitartean egongo da zabalik. Agiriak astelehenetik ostegunera jasoko dituzte –biak barne

“Preso eta iheslari politikoak Euskal Herrira ekartzea” helburu duen Herrira mugimenduko Irungo Bilguneak batzarra egingo du gaur arratsaldean Irungo Mendizaleak elkarteko egoitzan, 19:30etik hasita. Gaurko hitzordua hilaren 19an Euskal herri osoan egingo den Plazak Bete ekitaldia antolatzen hasteko izango da. Talde irekia dela gogoratu dute Herriratik: “Soberan dakigu Euskal Herrian garai berriak ireki direla, eta une erabakiar honetan denen bultzada, konpromezua eta lana ezinbestekoak direla”. Herrira mugimenduko Irungo taldeari buruzko informazio gehiago nahi duenak sortu berri duten webgunean edo Facebook orrian aurki dezake.

Bidasoan Euskaraz festa egingo dute gaurtik etzira arte Pausun. Antxeta Irratiak eta Berttoli eta Bakalau elkarteek antolatu dute aurten ere festa, eta egitarauaren barruan festari izaera ematen dion ekimenik bada, etzi goizean egingo dutena da, 09:00etatik aurrera Bidasoko itzulia egiteko asmoa dutelako parte hartzaileek. Hau da, antolatzaileen helburua bete-betean irudikatzen duen ibilaldia izango da etzikoa: Hendaia, Urruña, Irun, Biriatu eta Hondarribiko bizilagunak elkartu, eskualdeari bira eman, eta euskara indartu. Ondoren, bazkaria egingo dute Xaia ostatuan. Euskal Herrian otordurik gabeko festarik ez baita asmatu oraindik. [isabel mancebo balda] Bidasoan Euskarazen antolatzaileek nabarmendu dute bestaren muina elkarlana dela. Batetik, antolakuntzan Bidasoko hiru eragile daudelako, eta bestetik, dena aurrera eraman ahal izateko bertako elkarteen eta eragileen inplikazioa ezinbestekoa izan delako. Horren erakusle da martxotik abian dagoen pilota txapelketa, edo elkarteen arteko pintxo txapelketa. Uste horretakoa da Antxeta Irratiko Aitziber Zapirain: “Besta alde batetik antolatzen dugu irratiaren aldeko ekimen bezala, eta irratiaren lana zabaltzeko. Bestetik, uste dugu Pausuko gunea leku garrantzitsua dela Behe Bidasoa eskualdearentzako, bertan bat egiten dutelako eskualdeko herriek. Irratiak egunerokoan bertako elkarteekin eta eragileekin lan egiten duenez, urtean behin bederen horiekin guztiekin hiru eguneko egitaraua antolatzea beharrezkoa iruditu zitzaigun”. Zapirainek nabarmendu du bestarako ekimenak direla gehienak, ongi pasatzeko pentsatuta daudela. Bide [...]

Bihar, 20:00etatik aurrera, Ausardi antzerki taldearen Estrellas en paro antzezlana ikusteko aukera izango da Errenteria Hiria Kulturgunean. Beti Bizkor erretiratuen elkarteak antolatu du doako ekimen hori. Dohainik izan arren, sarrerak beharko dira, e...

Hendaiako Begiradak argazkilaritza elkarteko sortzaile Angela Mejiasek Au milieu des marais peuvent croître des fleurs (Hezeguneetan loreak haz daitezke) goiburuko erakusketa ireki du Mendi Zolan kulturgunean, emakumeei buruzkoa. Herenegun inauguratu ...

Sanferminetan danborradan kantinera gisa irten nahi duten 8 eta 12 urte arteko neskek Txema goxoki dendan eman behar dute izena. Hilaren 15era arteko epea dute izena emateko, egun horretan egingo baitute kantinera nor izango den erabakitzeko zozketa.