
Ane Martinez Santamaria da Irungo Alarde Parekideak aurtengo desfilerako aukeratu duen lehen kantinera; Zalditeriako eskolta konpainia ordezkatuko du aurtengo jaietan Martinezek. Aurreko asteko ostegunean aukeratu zuten.

Berria Taldearen barruko, Zure ziztada behar dugu ekimeneko bilera egingo dute, gaur, 19:30ean, Reina aretoan. Herritar guztiak animatu dituzte bilera horretan parte hartzera.

Herriko Athleticen jarraitzaileek, lehoiak ikusteko pantaila handi bat jarriko dute bihar Kontzejupean. Athleticek, Atletico de Madrilen kontra jokatuko du 20:45ean, Europa League-ko finala. 20:30ean elkartuko dira zaleak.

Gaizki jokatu arren bere partida irabazi zuen Real Unionek, Torrelavegako Gimnasticaren aurka (1-0). Angulok sartu zuen etxekoen gola, bigarren zatian. Hiru puntuak behar zituzten irundarrek, eta eskuratu zituzten. Baina ez zen izan nahikoa, Palenciak ...

Hilaren 18an egingo dute Ficoban, egun osoz, Bizkaiko Golkoko paleolito garaiaren gaineko topaketa Hilaren 18an Atlantiar nazioarteko biltzarra egingo dute Irungo Ficoban, egun osoz. Bertan, naizoarteko hainbat adituk Bizkaiko Golkoaren inguruko lurral...

Irun Iruten euskara elkarteak, Ikust Alaia udal liburutegiak eta Elkar eta Oskarbi liburudendek euskarazko irakurzaletasuna sustatzeko Irakurri, gozatu eta oparitu goiburuko egitasmoa abiatu dute. Joan den ostiralean aurkeztu zuten Ikust Alaiako lehen solairuko areto batean. Bertan izan ziren Arantxa Iriarte Irun Iruteneko kudeatzailea eta Belen Sierra Irungo Udaleko Kultura arloko ordezkaria. Irunez gain, irakurzaetasuna bultzatzeko kanpainia Euskal Herriko beste hamalau herritan martxan jarri dute, tokian tokiko euskara elkarteek sustatuta. Iriartek zuen kanpainiaren xedea zein den azaldu zuen: “Kanpainaren izenak berak adierazten duenez hiru pausu eman behar dira bertan parte hartzeko: udal liburutegira joan eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu; liburua bueltatzerakoan fitxa erraz bat bete eta trukean erosketa-txartela jaso; eta Elkar edo Oskarbira joan eta liburu bat erosi, merkeago”. Ikust Alaian hartutako txartelarekin %25eko deskontua izango dute parte hartzaile arruntek, eta Irun Iruteneko bazkideek %50ekoa. Irakurri, gozatu eta oparitu programak ekaina bukaera bitarteko iraupena izango du. Amaitzerakoan, parte hartu duten irakurleen artean 30 euroko bi erosketa txartel zozkatuko dituzte. Irun Iruteneko kudeatzaileak eskerrak eman zien udalari, Elkar eta Oskarbi saltokiei “eta bereziki Ikust Alaiari, liburutegirik gabe egitasmo hau ezinezkoa izango litzatekeelako”. Belen Sierrak ere esker hitzak izan zituen Irun Iruten elkartekoentzat, “kanpainia honi atxikitzeko jarri duen borondateagatik”, eta herritarrei egitasmoan [...]

Joan den larunbaterako, bi kontzertu antolatuta zituen Soinuenea Fundazioak (Herri Musikaren Txokoak), Udaberriko Kontzertu gisa. Azken orduko arazo batzuk medio, atzeratu egin behar izan dituzte. Ekainaren 2an izango dira. 12:00etan xirolarrua ezagutz...

Zeruari begira, baina ospatu, ospatu zuten. Eguraldiagatik astebete atzeratu ondoren, pasa den larunbatean ospatu zuten Errenteria-Oreretako Sagardo Eguna. Hogeita laugarrena, dagoeneko. Euri pixka bat egin zuen, baina ez jendea izutzeko adina. Beste u...

Maiatzaren 11n amaituko da datorren ikasturtean Haurreskola Partzuergoko zentroetan izena eman nahi dutenentzako epea. 2011 eta 2012an jaiotako umeei zuzenduta dago. Maiatzaren 9tik ekainaren 10a arte jaiotako umeen eskabidea umea jaiotakoan egin ahalk...

Garaipen elkarteak antolatuta “Aukerak irekiz, erlazioak sakonduz” izenburupean hitzaldia egingo dute etzi Xenpelar Etxean, 19:00etatik aurrera. Antolatzaileek azaldu dutenez, America Romualdo eta Ana Cristina Henriquez hizlariek, “pa...