Erraldoi eta buruhandi erakusketa, herriko 40 saltokietan
Erraldoi eta buruhandi erakusketa herriko saltokietan
Datorren astelehenean hasita, eta ekainaren 17ra arte, erraldoi eta buruhandien erakusketa hartuko dute herriko 40 saltokik. Jose Luis Insaustiren ekimenez, Errenkoalde merkaritza elkarteak antolatu du erakusketa eta bertan, 130 erraldoi eta buruhandien miniaturak eta 225 argazki ikusi ahalko dira Errenteriako saltokietako erakusleihoetan.
Miniaturei dagokionez, bi saltokietan ikusi ahalko dira: Confecciones Maza dendako eta Paki Belardendako erakusleihotan, eta dagoeneko prest dituzte. Gainontzeko 38 saltokietan, berriz, argazkiak jarriko dituzte.
Miniaturak zein argazkiak, Insaustik berak 90. hamarkadatik hona bildutakoak dira hainbat herritan eta azaldu duenez, “Errenkoalde eta nire familiaren laguntzari esker, betidanik izan dudan ametsa bete dut erakusketa honekin”.

