“Konponbide garaia” dela aldarrikatu dute hamarnaka lagunek
Bateraguneren gaineko epaia salatzeko elkarretaratzea egin dute
Bateragune auziaren gainean Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakia salatzeko eta “konponbide garaia” dela aldarrikatzeko, hamarnaka herritarrek egin dute bat Errenteriako Gobernu Taldeak gaur eguerdirako deitu duen elkarretaratzearekin. Auzitegi Gorenaren epaiaren harira, adierazpen instituzionala egin zuen atzo Errenteriako Udalak. Bertan auzipetutako bost lagunak, eta bereziki Sonia Jacinto oreretarra askatzeko eskatu zuen eta epaiaren “izaera politikoa” salatu zuen, bestalde. Halaber “epaiketa politikoekin” amaitzeko galdegin zion Espainiako Estatuari, eta bake prozesua eta normalizazio politikoa erakundeetatik defendatzeko konpromisoa berretsi zuen.

