
Herriko jaietako Gazte Eguna edo Txekorrada prestatzeko bilerekin hasiko dira dagoeneko gazteak. Hala, lehenengoa etzi egingo dute. Kataxulo Gaztetxian izango da, 18:30etik aurrera. Herriko gazteei agertzeko deia egin diete, denen artean denen gustuko ...

Uda hurbiltzearekin batera, hasi dira jaiak hainbat herri eta auzotan. Oiartzunen, urtero bezala, Arraguakoak izango dira lehenak, asteburu honetan. Jai batzordeak hiru eguneko egitaraua antolatu du etzi hasi eta igandera arte. Goiko Eskolan ere hainba...

Una jornada particular antzezlana taularatuko du Valentziako (Herrialde Katalanak) La Pavana taldeak igandean 19:00etan, Errenteria Hiria Kulturgunean. Mussoliniren gizarte faxistaren biktima diren bi lagun umilen istorioa kontatzen du antzezlanak. Antolakuntzan Udal Kultura Sailarekin batera aritu dira EHGAM, Errenteriako Berdintasunerako Kontseilua, Bilgune Feminista, Amalatz eta Garaipen elkarteak. Antzezlanerako sarrera orokorrak 9 euroan salduko dituzte, eta 7 euroan 65 urtetik goraoentzat eta gazte txartela dutenentzat.

Krisialdiari aurre egiteko egoera kudeatu behar dutenek murrizketen bideari ekin diote, eta horiek hezkuntza publikora ere iritsiko direla dirudi. Eusko Jaurlaritzak esan du ez dituela aplikatuko Espainiako Gobernuaren neurriak, baina Irungo Txingudi ikastetxean ez dira fio, eta antolatzen hasi dira; Hezkuntzan, Geu Eragile izeneko taldea sortu dute, irits daitekeenari erantzuten jakiteko. Bihar bigarren bilera ikekia egingo dute —17:30ean, areto nagusian—. Edu Zabala (Eibar, 1958) taldeko kideak irakaskuntzako langile guztiei eta gurasoei dei egin die agertzeko, hezkuntza arlora irits daitezkeen murrizketei aurre egin ahal izateko aldez aurretiko dinamika elkarrekin prestatzeko xedez. Hezkuntzan, Geu Eragile taldea sortu duzue. Eragile, zertarako? Eragile izan nahi dugu ikastetxean geure aldarrikapenak dinamizatzeko, eta ez egoteko etorriko denaren zain. Norbait irteera erakustera etorri aurretik, guk bidea prestatu behar dugu. Geure gainean murrizketak ematen ari dira, eta horren aurrean eztabaidatu nahi dugu, dinamika bat sortzeko; eta ez dadila izan pasilloan egindako berriketa soilik. Irakaskuntzako langile mota guztiak aintzat hartzen dituzue: funtzionarioak, ordezkoak, laboralak… Nola sortu zen taldea? Zeinen ekimena izan zen? Ikasturte hasieran hiru sindikatu abertzaleek murrizketen gaineko dokumentu bat helarazi ziguten ikastetxeetara. Klaustrora eraman genuen eta erantzun indartsua izan genuen hemen; gai horiek eskolara ekartzeko interesa bazegoela ikusi genuen, planteatzen ari diren gaiek gugan zein eragin izango [...]

Hondarribiko Athletic peñak, bi sarrera zozketatuko ditu hilaren 25ean Vicente Calderonen (Madril) taldeak Bartzelonaren aurka jokatuko duen Errege Koparen finalerako. Sarreren zozketan parte hartzeko taldeko kide izan behar da, eta interesa dutenek, ...

Maika Makovskik kontzertua eskainiko du etzi Psilocybenea Aretoan. Sarrerak aurrez erosteko aukera ireki dute eta zortzi euro kostatuko dute www.kulturalive.com webgunean. Egunean bertan ere erosi ahalko dira hamar eurotan Psilocybenean. Apirilaren 3a...

Trintxer Mendi Taldeko kideek hemezortzi kilometroko bidea egingo dute Trintxerpe Izpegi mendatetik Aldudera. Horixe Trintxer Mendi Taldeak iganderako antolatu duen mendi irteeran izena ematen dutenek egingo duten ibilaldia. Guztira, hemezortzi kilomet...

Areto futboleko Gamon Kirol Elkarteko bi talde, Gazte Mailakoa eta Lurradeko Bigarren Mailakoa play off-etarako sailkatu dira, eta asteburu honetan jokatuko dituzte finalaurrekoak. Lurraldeko Bigarren Mailakoak Legorretako Bilkoin taldearen kontra joka...

Gernika bajo las bombas seriea grabatzen hasi dira, eta egunotan herrian ari dira zenbait grabaketa egiten, Mendiburu kale inguruan. Seriea udazkenean emango dute Euskal Telebistan. Luis Marias da zuzendaria, eta Baleukok, Vertice Cinek eta Erpin 36...

Tomas Garbizu Musika Eskolan ikasle direnek matrikula berritzeko aukera dute jadanik, herenegundik hasita. Datorren asteko ostiralera arte (hilak 25) eman dezakete izena. Ikasle berriek, berriz, ekainaren 25etik 29ra eman behar dute izena. Musika eskol...

Gaurtik hasi eta ekainaren 7ra arte ate irekiko jardunaldiak izango dira Oarsoaldea Igeriketa Kirol Elkarteak antolatuta. Horrenbestez, interesa duten umeek igeriketa taldearekin entrenatzeko aukera izango du. Parte hartzeko, zuzendaritza[a bildua]oars...

20 lagunentzako tokia izango da ikastaroan: Euskara Elkartera egitasmokoek lehentasuna izango dute Udalak eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak TELP ikastaroa antolatu dute. Jakinarazi dutenez, batez ere Euskara Elkartera egitasmoan parte hartzen duten...

Aitzol Gogorza euskal presoa askatzeko eskatuko dute ekainaren 3an Basauriko espetxera egingo duten martxan. Oreretako Herrira Bilguneak deituta, gaixotasun larri eta sendaezina duen oreretarrak “kalean egon behar zuela” salatuko dute ekimenaren bidez Aitzol Gogorza egun dagoen espetxearen aurrean. Oreretako Herrirak, Gogorza herriratu arteko dinamika abiatuko duela jakinarazi du gainera, eta azken horrekin bat egitera deitu ditu herritarrak, “guztien artean lortuko baitugu”.

Irristatze kirolak maite dituztenentzako Bikingo Egunaren bigarren edizioa antolatu du astebururako HS2 Hondarribia Sup Eskolak. Honela, bertan egiten dituzten ekintzak ezagutaraziko dituzte. Bihartik igandera luzatuko dute festa eta longboard skate, ...

Euskarazko literatura tailerra egingo dute bihar arratsaldeko hiru terdietatik aurrera Zuloaga Etxean. Utzi Apalategiren Fikzioaren izterrak liburua landuko dute. Zazpigarren urtez antolatu ditu Hondarribiko liburutegiak literatur tailerrak eta esperie...

Maila goreneko hamar garagardo eskainiko dituzte bi eguneko ferian, hainbat jatorri, zapore eta estilotakoak Garagardozaleek topaketa dute asteburuan. Antxoko Jai Batzordeak Antxoberfest, I. Garagardo Feria antolatu du ostiralerako eta larunbaterako. Gure Zumardian kokatuko duten karpan, saltxitxak, txerri ukondoak, eta, nola ez, garagardoak dastatzeko aukera izango da. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, aukeran jarriko dituzten garagardoak, «oso onak» dira, «kalitate handikoak» eta «jatorri eta estilo askotarikoak». Alkoholik gabeko bat ere bada eskaintzan. Guztira, maila goreneko hamar garagardo eskainiko dituzte. Karpa barruan, barra, agertokia eta sukaldea kokatuko dituzte, eta arkupetan, berriz, jantokia. Han eseriko dira herriko sukaldari boluntarioek prestatuko dituzten ukondoak eta saltxitxak dastatzera esertzen direnak. Bi jakiak sukaldariek feriarako propio asmatutako antxukrut delakoaz lagunduta zerbitzatuko dituzte. Horrez gain, «herri prezioak» jarriko dituztela iragarri dute antolatzaileek. Izan ere, jai batzordearen ekimen berri honek sanferminetarako dirua bildu nahi du. Eta feria jai batzordeak antolatua izanik, oso jai parte hartzailea izango dela jakinarazi dute. 130 lagun inguruk parte hartuko dute Antxoberfesten, batzuk zuzenean antolakuntzan laguntzen, beste asko zeharka feria girotzen, eta guztiak, noski, borondatez. Barrutiko elkarte eta gizarte eragile gehienek lagundu dute garagardo feriaren antolakuntzan. Egitarau oparoa Horrenbestez, halako ferietan derrigorrezkoak diren txerri ukondoak, saltxitxak eta garagardoez gain, egitarau zabala izango da karparen inguruan. Polkak dantzatuko [...]

2012ko aurrekontuei eta udalaren egoera ekonomikoari buruzko herri batzarra gaur egingo dute. 19:00etan izango da, udaletxeko areto nagusian.