Etzi ospatuko dute Elizalde Eguna
Dagoeneko iganderako egitaraua prest dute Elizalden: goizean zehar emanaldiak, puzgarriak, tailerrak… izango dira. Arratsaldean jolasak, dantzaldia, puzgarriak… Eta eguerdian bazkaria egingo dute. Paella erraldoiak prestatuko dituzte haur eta heldu...
Dagoeneko iganderako egitaraua prest dute Elizalden: goizean zehar emanaldiak, puzgarriak, tailerrak… izango dira. Arratsaldean jolasak, dantzaldia, puzgarriak…
Eta eguerdian bazkaria egingo dute. Paella erraldoiak prestatuko dituzte haur eta helduentzat. Helduentzako menuak 20 euro balio du (entsalada, paella eta ijito besoa), eta 10 haurrenak (patea, paella eta izozkia). Txartelak lehenbailehen erosteko deia egin dute.
Lehen Hezkuntzako ikasleek, bazkarian parte hartu ahal izateko, heldu batekin eman beharko dute izena. Ikasle horiek zaintzeaz DBH 3. mailako ikasleak arduratuko dira, eta zaintza bostak arte luzatuko da, “gurasoek lasai bazkaldu ahal izan dezaten”.
Bazkaria antolatzearen ardura DBHko 3. Mailako ikasle eta gurasoena izango da. Lortutako irabaziak hurrengo urtean egingo duten ikasketa bidaiarako izango dira.
