Xanistebanetarako nesken futbito txapelketa antolatzen ari dira
Herriko neska talde bat, nesken futbito txapelketa antolatzen hasi da xanistebanei begira. Facebook-en jarri dute hitzordua, eta lehenengo bilera datorren ostiralean egingo dute. Maiatzaren 25ean izango da, 19:00etan, Beheko plazako futbol zelai txikia...
Herriko neska talde bat, nesken futbito txapelketa antolatzen hasi da xanistebanei begira. Facebook-en jarri dute hitzordua, eta lehenengo bilera datorren ostiralean egingo dute.
Maiatzaren 25ean izango da, 19:00etan, Beheko plazako futbol zelai txikian, Madalensoro pilotalekuaren ondoan. Taldeak nola egin, eta txapelketaren nondik norakoak argitzeko bilduko dira.
