
Gaztelekuk (Agerrealde Kultur Elkarteak) auzolanak antolatu ditu larunbaterako. Altzibarko bi gurutzeak garbituko dituzte, eta Agerrealdeko saskibaloi kantxa eta lorategia txukundu. 09:00etan jarri dute hitzordua Gaztelekun. Auzolanak bukatuta, lanean ...

Ipuin kontaketa izango da Manuel Lekuona bibliotekan etzi arratsaldean. Lur Kortaren saioa izango da oraingo hau, lau urtetik gorako haurrentzat, 17:30etik aurrera. Ikasturte honetako azkeneko saioa izango da etzikoa. Udalak antolatu du saioa, Jaurlari...

Bihar Philippe Lioret zuzendariaren Toutes non envies filma emango dute Varietes aretoan, 18:00etatik aurrera. Prekarietatea eta giza harremanak lantzen dira filman. Emanaldiaren ondoren eztabaida bat izanen da Alliance 64 elkartearekin. Eritasun larri...

Gipuzkoako Foru Aldundia bilerak egiten ari da herritarrekin lurraldeko hainbat herritan, eta Errenteria-Oreretan ekainaren 4ean izango da, 19:00etan, Niessen aretoan. Bilera horietan proiektu eta lehentasunak partekatu nahi dituzte herritarrekin, aldu...

Datorren sasoian Espainiako Lehen Mailan jokatuko du Zaisa Irun errugbi taldeak, igoera faseko finalean Bilboko Universitario taldea kanporatu eta gero. Aurreko igandean Bilbon puntu batez irabazi eta gero (17-18), larunbatean irundarrak Plaiaundin bilbotarren gainetik pasatu ziren (19-3). Partida jokatu aurretik Irungo taldeko entrenatzaile Patxi Artolak esan zuen euren arma hoberena irmotasuna dela, emaitzak partida osoan zehar lan egitearen poderioz lortzen ari zirela. Finalerdietan markagailuari buelta emanda menderatu zuten Zaragozako Fenix, eta finaleko joaneko partidan ere atsedenaldian Universitario taldea aurretik zen. Aurten, irundarrak osoago iritsi dira partiden azken minutuetara, eta indartsuago heldu dira denboraldi luzearen azken partidetara ere. Larunbatean Plaiaundiko berdegune irristakorrean aritu zen Universitario taldea, Ligako lehen fasean partida bakarra galdu zuen taldearen karikatura bat izan zen. Eskura oso ondo jokatzen duen taldea da, baina larunbatean Zaisa Irunek ez zion utzi joko hori egiten; defentsan erne eta bizkor aritu ziren beltzak, eta erasoan kementsu. Kanporaketa aurrera ateratzeko bilbotarrek bi punturengatik irabaztea nahikoa zuten, baina urduri irten ziren zelaira. Lehen ordu erdian markagailua mugitu ez bazen ere, baloia bilbotarren zelaian zegoen ia beti, eta minutu asko 22ko lerroaren atzean. Hala, Zaisaren lehen hiru puntuak iritsi ziren, zigor kolpe baten ondorioz. Yoan Anthian ziburuarrak maisuki jaurti zuen baloia. Entsegua garesti zela ikusirik, [...]

Antzerkia hurbilduko diete DBHko ikasleei; datorren irailean Antzerki Eskola jarriko dute martxan Oiartzun Udalak eta Oiartzungo Antzerkizaleak Elkarteak Antzerki Jardunaldiak antolatu dituzte aste honetarako. Helburua, DBHko ikasleei antzerkia hurbilt...

'Mikelekin Londresera' ekimena hasi dute udalak eta Odriozolak elkarlanean

Arraguako jaiak izan ziren joan den asteburuanm eta eguraldi txarra dela medio, ekimen batzuk bertan behera utzi beahr izan zituzten. Jai Batzordeko kideek nabarmendu dutenez, “haurrek pena handia hartu zuten”, horregatik, bertan behera utz...

Ama Guadalupekoa izan da Espainiako junior mailako judo txapelketako talde onena. Hamalau puntu lortu zituzten etxekoek guztira, eta Madrileko Brunete izan ziren bigarren, bi puntu gutxiagorekin, eta Extremadurako Estudio Motriz hirugarren, sei puntu g...

Atzo jarri zuten zerbitzu berria abian eta hala, lau liburu elektroniko eta bi Tablet hartzeko aukera eskainiko dute liburutegian. “Beldur gehien duten erabiltzaileei eskaini nahi diegu teknologia berrien zerbitzu hau”, azaldu du Kotte Guev...

Gainean daude mendekosteak, eta azken momentuko prestaketak egiten ari dira jaiei bizia emango dieten hainbat talde. Esaterako, Zabarre Taldeak entsegu orokorrak egingo ditu bihar eta etzi, ostiraleko pirataren etorrera prestatzeko asmoz. Zitak udaletx...

Bihartik igandera bitarte, 28. Antzerkiaren Maiatzak bisitatuko ditu Hendaiako kale, plaza, egoitza eta kultur egiturak. Glob taldeak estreinatuko du jaialdia, Quartett lanarekin, Mendi Zolanen ehun lagunentzat eskainiko duen saio bikoitzean. Bertara j...

Pasaiako Udaltzaingoak azken hilabeteetan hainbat gazte lokaletan lapurtutako materiala berrekuratu du. Musika ekipoak, monitoreak, eta beste hainbat gailu topatu dituzte Luzuriagako bulego hustuetan, tartean lapurrek gaztetxetik eramandako hainbat mat...

Unai Basurkoren Pakea Bizkaia belaontzia Trintxerpera iritsiko da bihar (hilak 23) eta bertan izango da ostegunera bitartean. Goizetan eskoletako haurrek bisitatuko dute belaontzia eta arratsaldean, aldiz, edonork izango du bisitatzeko aukera. Ekimen h...

Federico Kurtz de Grinó klarinete jotzaileak kontzertua emango du ostegunean (hilaren 24ean) Trintxerpeko alkateordetzan. Kontzertua 19:30ean da, alkateordetzan. Espainiako eta nazioarteko klarinete-jotzaile garrantzitsuen maisu-eskolak jaso ditu Fede...

Heldu den ostiral arratsaldean Udal Kontserbatorioak eta Atzokoak eta Ametsa abesbatzek Bizitzarako pentagramak goiburuko kontzertua eskainiko dute Amaia Kultur Zentroan. La Salleko anaiek sortutako Proyde-Proega fundazioak antolatu du, eta bildutako dirua Abidjanen (Boli Kosta) kudeatzen duten Akwaba haurren harrera zentrora bideratuko dute. Joan ahal izateko ezinbestekoa da gonbidapena lortzea. HITZA-k bi pertsonentzako bina sarrera ditu, posta elektronikoz eskaera egiten duten lehenengo bi lagunentzat. Gaur egin dute aurkezpena, udaletxeko bilera aretoan; bertan kontzertuaren antolakuntzan parte hartu duten talde eta erakundeetako ordezkariak egon dira: Maite Cruzado Irungo Udaleko Gizarte Ongizate eta Lankidetzarako ordezkaria, Fernando San Martin Kultura arlokoa, Jose Manuel Arrizabalaga eta Idoia Azpilikueta Proyde-Proega elkarteko kideak, Jose Manuel Tife Kontserbatorioko ordezkaria eta Fernando Etxepare Ametsa abesbatzako zuzendaria. Kontzertuaren aurkezle izango den Julian Iantzi ere izan da udaletxeko agerraldian. Udal gobernuko ordezkariek dei egin zieten irundarrei kontzertu solidariora joateko. “Fundazioaren eta, orohar, GKEen lana goraipatu behar da, baina gainera ostirlaeko kontzertuak badu beste zerbait, hots, elkarlanean antolatuta izan dela, eta horren ondorioa ez da batzea, biderkatzea baizik”, esan du Cruzadok. San Martinek, bere aldetik, “musika pertsonen askapenerako tresna bikaina” izan daitekeela esan du: “Gozatzeko aukera izango dugu, baina beste urrats bat emateko ordua da. Egia da krisian gaudela, baina beti dago norbait [...]

Hileroko azken ostiraletako mobilizazioekin bat eginik, Antxoko Herrirak merienda, solasaldia eta kontzentrazioa deitu ditu ostiralerako. Eman zuren ukitua konponbideari izenburupean, 19:00etatik aurrera bilduko dira Gure Zumardian, euskal presoak Eusk...

Hiru urteko lanen ondoren inauguratu dute San Juan-Etxeandia eremu berria. Eguraldiak bat ere lagundu ez duen arren, dozenaka elkartek parte hartu dute plaza berriaren ongietorri ekitaldian Kristauen liburu sakratuak dio San Juan hasi zela basamortuan bataioak egiten 28. urtean; Kristoren jarraitzaile izan nahi zuten judutarrak Jordan ibaiaren uretan murgiltzen zituen. Horregatik Juan bataiatzailea esaten zioten, eta Nazareteko Jesus bera ere baiatatu zuela dio Itun Berriak. Mundu osoan zientoka dira santuari eskainitako tenplu, monumentu eta abarrak. Irunen ere plaza handi bat dago San Juanen izenarekin. Hiru urteko lanen ostean eraldatuta dago, eta Etxeandiakoarekin elkartuta hiri eremu zabal bat osatzen du. Lanak bukatuta, asteburuan San Juan plaza berriaren bataiatze herrikoia egin zuten. Palestinako Jesusena bezala, bataiatze handia behar zuen izan astebururako Irunen iragarrita zegoena. Epe luzeko lanen ondoren, San Juan eta Etxeandia plazen bateratzeak utzi duen hiri eremu berriari ongietorria emateko, hiriko dozenaka elkartek egiten dakitena erakutsi nahi zuten bertan. Hura bezala, uretan murgildutakoa izan zen Irungo plaza berriaren bataioa, baina ez euriak, ezta haizeak ere, ezerk ere ez zuen San Juan plaza berriko inaugurazio festa zapuztu. Bota eta bota aritu da asteburu osoan, zeruko ur hodiak lehertu izan balira bezala. Une batzuetan, larunbat arratsean eta igande eguerdian batez ere, irundarrei Sodoma [...]

Datozen asteetan Euskal Herritik kanpo ibiliko da Kukai dantza konpainia. Ostiralean, Valladolideko (Espainia) Nazioarteko Kaleko Arteen Jaialdian parte hartuko du, eta Karrikan ikuskizuna aurkeztuko du bertan. Ekainaren 1ean, berriz, Annemassera (Fran...

Gaztañoko Jai Batzordeak antolatuta, eta jaien egitarauaren barruan, Gaztañoko I. Krosa egingo dute ekainaren 16an. 10:30ean hasiko da proba, eta ibilbidea 6,5 kilometrokoa izango da. Parte hartzaileek, Gaztaño inguruan bi itzuli egin beharko dituzt...