
Arraguako jaiak izan ziren asteburuan, eta eguraldi txarra izan arren, jende dezente bildu zen auzora. Hala ere, ekimen batzuk bertan behera utzi behar izan zituzten, eta igandean egingo dituzte. 11:30etik 13:30era jolas parkea izango da: gaztelu puzga...

Proposamen sozioekonomikoan beste eredu baten aldeko apustua egin dute Aralar, Eusko Alkartasuna, Alternatiba eta ezker abertzaleak: “Eredu hau bururaino eramateko Euskal Herriaren burujabetza ezinbestekoa da, gaur egungo instituzioetatik harago ...

Seigarren urtez, Hondarribia Dantzan ekimena antolatu du Kemen Dantza Taldeak. Larrain dantza zaleek ikastaroa hasi zuten astelehenean Jostaldi pilotalekuan, doan eta gaur arratsaldean izango da azken eguna. Oraindik norbaietek parte hartu nahi izanez gero, 686-872-207 telefonora dei dezake. Etzi egingo duten erromerian bertan ikasitakoak praktikan jartzeko helburua dauka ikastaroak. Larunbatean egingo dituzte ekintza gehien eta Deba, Oñati, Baztan, Berastegi, Hondarribi eta Irungo dantzarien emanaldiak izango dira. Egitaraua Gaur eta bihar Dantza ikastaroa. Kemeneko dantza irakaslearen eskutik, 19:30etik 20:00etara, Jostaldi pilotalekuan. Etzi, hilak 25 Hitzaldia. Folklorea eta etnografiari buruzkoa, 19:30ean, Udaletxeko areto nagusian. Etzidamu, hilak 26 Kalejira. Deba, Oñati, Baztan, Berastegi, Hondarribi eta Irungo dantzariak 18:00etatik 19:00etara Arma plazan, Gipuzkoa plazan, Kai Zaharran eta Portuan. Dantza agerketa. 19:00etan, Maria Madalena plazan. Erromeria. 20:30etik 22:30era, Maria Madalena plazan. Afaria. 22:30etik aurrera, HKTn. Igandean, hilak 27 Haurren bilkura. Talaia, Adaxka eta Kemeneko dantzari txikiak, 12:00etatik aurrera, Gernikako arbolan hasi, eta Maria Madalena plazan bukatu arte.

Hondarribiko Txirrindulari Elkartea Udalarekin batera eta Gipuzkoako Triatloi Federazioaren laguntzarekin, Hondarribiko IV. Triatloia antolatu dute larunbaterako. Bi triatloi izango dira; promozio triatloia bata, eta sprint triatloia bestea, federatuen...

TRIZ3PS taldearen kontzertua izango da etzidamu Psilocybenea aretoan, 22:00etatik aurrera. Sarrerak egunean bertan ere eros daitezke, zortzi euroan, Psilocybenean bertan. Javi P3zek diska berria kaleratu berri duen musikaria da.

Jai herrikoi eta parte hartzaileak egitea. Hori izan da aurtengo mendekosteak prestatzen aritu direnen helburua. Izan ere, egoera ekonomikoa dela eta, aurrekontua aurreko ekitaldietan baino murritzagoa da, eta herriko elkarteek zein norbanakoek buruari eragin behar izan diote. Hori guztia egin dute jaiak ez galtzeko, kolokan egon direla onartu baitu udalak. Atzo egin zuen Lezoko Udalak jai egitarauaren aurkezpena. Lehenik eta behin, egitaraua lantzen aritu diren elkarteak eta norbanakoak zoriondu zituen Ainhoa Zabalo alkateak: “Aurten esfortzu berezia egin dute jai batzordekoek jaiak aurrera eramateko. Horregatik, gure eskertza bikoitza da”. Nabarmendu zuenez, “eredu berria” ezarri dute jai batzordekoek, “diru gutxirekin jai herrikoiak egitea izan da helburua, eta lortu dute”. Gaineratu zuenez, “ikus daiteke ez dela dirurik behar jaietan ondo pasatzeko”. Mikel Arruti Euskara eta Kultura zinegotziak, berriz, ekitaldi batzuk nabarmendu zituen. Horrela, mendekosteak Zabarre pirataren inguruan zentratzen direla gogorarazi zuen. Zabarreren etorrerari jarraitzen dion piraten afaria “eredu berri” horren adierazle izan badela esan zuen. “Herriko hainbat elkartek hartuko dute parte bertan. Gainera, bakoitzak etxetik eraman behar du bere janaria, eta udalak mahaiak eta aulkiak zein sagardoa jarriko ditu”. Bestalde, larunbatean egingo den euskal ezkontza izan zuen hizpide. Euskal Dantzazaleek baserritarrez jantzita joateko deia egin dute, eta hori zein egingo duten bazkaria eredu [...]

2011-2012 ikasturtea bukaerara iristen ari da, eta urtero bezala, ikasturte bukaerako kontzertuak antolatu ditu Ibargain Musika Eskolak, herritarrei urtean zehar egindako lana erakusteko. Bihar, bi kontzertu emango dituzte Ibargaingo ikasleek, 15:15ean...

Oiartzungo herri bilguneko bilera izango da bihar, 19:30ean, Manuel Lekuona Bibliotekan. Herritarrei bilerara agertzeko deia egin diete, denen artean “euskal presoak eta iheslariak etxeratzeko”.

Etzi, hilak 25, Laikoen papera egungo elizan goiburuko hitzaldia emango dute Kateako (Landetxa) Arantzazuko Amaren eliz parrokian. Irune Arrieta eta Mikel Iraundegi izango dira hizlariak. Kateako elizatik esan dutenez, “Arrieta eta Iraundegi urt...

Herri komunikazioa lantzeko ZNN (Zer-Nori-Nork) Agustin Sarasola jardunaldiak antolatu dituzte, eta ostiralean eta larunbatean izango dira. Bide batez, Zintzilik Irratiko esatariari omenaldi bat egitea da asmoa. Bertan, herriko hainbat komunikabide eta...

Jaizkibelgo eta Uliako itsas eremuan dagoen ondare geologiko, etnografiko eta biologikoak behar duen babesa eta garrantzia gizarteratu eta nabarmentzeko helburua du Jaizkibel Ama Harria egitasmoak. Besteak beste, liburu bat, dokumental bat, argazki era...

Igandean Jesus Hospitalerren Oroimenezko Argazkilaritza Digitaleko II. Rallya izango da, Urdaburu elkarteak antolatuta. Parte hartzaileak 09:00etan bilduko dira Urdabururen egoitzak, eta 14:00etarako entregatu beharko dituzte euren lanak. Aurretik, bai...

Datorren astean energia nuklearrari buruzko jardunaldiak izango dira Errenteria-Oreretan Oarsoldeko Eguzki talde ekologistak antolatuta. Astelehenean erakusketa zabalduko dute Xenpelar Etxean, asteartean mozioa aurkeztuko dute udalbatzarrean, eta ekain...

500 urte bete dira Gaztelako Erreinuak Nafarroa konkistatu zuenetik. Urteurren hau dela eta, erakusketa bat eta bi hitzaldi antolatu dituzte Hondarribian. Iragan ostegunean, Tomas Urzainki historialariak hitzaldia eman zuen eta bihar, 10.30ean Zuloaga ...

Etzi Pirritx eta Porrotx & Bonberenea Txaranga haurrentzako ikuskizuna egingo dute arratsaldeko bostetatik aurrera Itsas Etxeko auditorioan. Sarrerak salgai daude Arma plazako eta kirol kaiko turismo bulegoetan. Goizez eta arratsaldez irekita daude turismo bulego horiek, eta sarrerek bost euroko prezioa dutela jakinarazi dute.

Bihar Langaitz, Koldo Mitxelena eta Cristobal Gamon ikastetxetako ikasleak bertso jaialdia izango dute, Errenteria Hiria Kulturgunean. Gu ere bertsolari proiektuaren barruan egingo dute saioa, eta “egindako lanaren erakusgarri” izango dela ...

EGITARAUA Ostirala 18:30. Zabarreren bila Oroitzene parean. 19:00. Aiton Borda eta Ordiziako Umore Ona jubilatuen abesbatzen emanldia Gezalan. 19:30. Alkate txikiek jaiei hasiera emangi diete. Pregoia, txupinazoa, dantzarien agurra… Jarraian, erraldoi eta buruhandiak, txistulariekin. 20:00. Preso eta iheslarien aldeko kartelada, plazan. 21:00. Piraten afaria, plazan. Traband taldea ere ariko da. Norberak eraman behar du janaria. 22:00. Gazteentzako jolasak, karaokea eta bukaeran apar festa, plazan. 22:00. Rock kontzertua Saldise plazan: Skasti, Ziztada eta DJ Bull. Larunbata 10:00. Diana, dultzaineroen eskutik. 10:30. Joku erraldoiak, zirko tailerra eta pedaloak, Euskal Herria plazan. 12:00. Buruhandi eta erraldoien kalejira, txistulariekin, kiroldegitik abiatuta. 12:30. Euskal ezkontza Gurutze Santuaren plazatik abiatuta. Egun osoan zehar iraungo du, eta bi saio egingo dituzte. 13:00. Tomas Garbizu musika eskolako bandaren kontzertua, Gurutze Santuaren plazan (eguraldi txarrarekin, Gezalan). 14:00. Euskal Dantzazaleen bazkaria, Saldisen. 16:00. Puzgarriak, tailerrak, txikitxokoa eta bukatzeko, txokolatada. Euskal Herria plazan. 16:30. Infantil eta alebinen txirrindularien lasterketa, Iturrinen industrialdean. 16:30. Truk txapelketa Tiñelu elkartean. 17:00. Suelto dantza txapelketa Gezalan. 18:00. Buruhandi eta erraldoien kalejira txistulariekin, Saldisetik abiatuta. 18:00. XIV. Sagardo Eguna Gurutze Santuaren plazan. 18:30. Pilota eskolako finalak (alebinak, Haur Mailakoak eta kadeteak) Goiko plazako frontoian. 21:00. Gazte afaria, Karmen jatetxean. 23:00. Dantzaldia Modestorekin, plazan. 00:00. Rock kontzertuak Ibai [...]

Datorren larunbatean, hilaren 26an, kontzertua antolatu dute Kateako (Landetxa) frontoian. Esne Beltza, Leihotikan eta Itziarren semeak taldeak ariko dira, 21:30etik aurrera. Dagoeneko sarrerak eros daitezke, 8 euroko prezioan. Kontzertuaren egunean fr...

Datorren larunbatean egingo dituzte Alarde Tradizionaleko kantineren argazki ofizialak, oraindik zehaztu gabeko leku eta orduan. Joan den astean aukeratu zituzten azken ordezkariak: Real Union konpainia: Patricia Mendibil Gonzalez. Musika Banda: Nuria...