Mendi ibilaldia egingo dute Jaizkibeldik barrena
Serviociok antolatuta, Jaizkibelera ibilaldia egingo dute etzi. Antolakuntzaren arabera, ibilbideak 18 kilometro ditu, eta Fanderiako igerilekutik atera eta Jaizkibelen labarretan barrena ibiliko dira. Lau ordu eta erdi inguru iraungo du. Parte hartzek...
Serviociok antolatuta, Jaizkibelera ibilaldia egingo dute etzi. Antolakuntzaren arabera, ibilbideak 18 kilometro ditu, eta Fanderiako igerilekutik atera eta Jaizkibelen labarretan barrena ibiliko dira. Lau ordu eta erdi inguru iraungo du.
Parte hartzeko aurretik izena eman behar da Fanderiako (943 44 96 90) zein Galtzarabordako (943 34 44 23) kirol instalazioetan. Ekimen hori doakoa izango da udal kirol patronatuko bazkideentzat.
