
Bihar arratsaldean herriko sagardogileen uzta dastatzeko aukera izango da Gurutze Santuaren plazan (eguraldiak uzten badu, behinik behin; bestela, Saldisen egingo dute). Hamalaugarren aldia izango da herriko baserrietako sagardoak plazara eramaten dituztela. Tiñelu elkarteak antolatzen du Sagardo Festa. Bertan ari dira lanean Tito Labordeta eta Attona. Azaldu dutenez, hasieran sagardogile komertzialekin aritu ziren hiruzpalau urtez. “Gero konturatu ginen herrian sagardogileak bazeudela”, esan du Labordetak, “eta haiekin hitz egin eta ideia ona iruditu zitzaien”. Eurekin lan egiten duten hamalaugarren urtea da. 720 botila; 50 kilo txorizo 18:00etan hasiko da festa. Txotxa egiteko, txalaparta jo eta agurra egingo dute. Horrez gain, Mañontzi Bertso Eskolako kideak omenduko dituzte, gainera. Guztira 720 botila sagardo egongo dira (sagardogile bakoitzak 80 eramango ditu), eta 50 litroko kupel bat. Txorizoa ez da faltako, 50 kilo banatuko baitituzte. Horiek lortzeko lau euro ordaindu behar dira: edalontzia eta bi pintxotarako txartelak eskura daitezke. Lau kideko epaimahaiak erabakiko du zein den sagardorik onena. Honakoak izango dira sagardogileak: Eguzkitza, Errekalde, Makarrastegi, Olaziregi, Usategieta, Sagarzulo, Saizar, Zukueta eta Zurgiaurre. Tiñelutik Lezora joatera gonbidatu dituzte herritik kanpokoak.

Joan den asteburuan Espainiako Triatloi Kopa jokatu zuten Madrilen, eta bertan parte hartu zuen Alex Agirretxe errenteriarrak. Laugarren tokian geratu zen. Triatleta indartsuen kontra lehiatu behar izan zuen Agirretxek, besteak beste, Miquel Blanchart ...

Datorren asteko udalbatzarrari begira, Errenteriako PSE-EEk mozio bat aurkeztuko du Hiri Hondakinen Kudeaketa Plana eta bosgarren edukiontzia ezartzeko, hori “Bizkaiko Foru Aldundiak hondakinak biltzeko hitzarmena ez berritzearen harira”, a...

Udaltzaingoak jakinarazi duenez, ontziak eta kartoiak birziklatzeko puntuak Donostia kalea 9 zenbakitik Pasaia kalea 1 zenbakira eramango dituzte, San Jose Langilea elizaren ondora. Gaineratu duenez, lurperatutako puntu horiek hondakin organikoak izang...

Aieteko adierazpenari babesa emateko kanpaina berria hasi dute eta etzi Lokarriko kideak kalera irtengo dira bake prozesua babesteko eta indartzeko sinadurak biltzera. San Pedro kalean izango dira goizeko 11:30etatik 14:30era eta informazioa orriak ban...

Kamioi batek gizon bat harrapatu zuen atzo goizean, Gaintxurizketan. Eragindako zauriengatik hil zen Donostia Ospitalean. Istripua 10:10ean gertatu zen. Gizonak autoa gelditu zuen bide bazterrean, eta bertatik irten zen. Orduan kamioia pasatu eta hil e...

Trintxerpeko karmenetan urtero irteten den emakumeen danborradarako bilera deitu dute hilaren 30erako, asteazkena. 20:00etan bilduko dira Trintxerpeko parrokian. Antolatzaileek parte-hartzea eskatu dute.

Aurten ere Euskal Herri osoko “emakumeen futbol talde hoberenak” bilduko dituen kopa antolatu du Euskal Herria Kirolak. Bihar hasiko da Ipar Euskal Herriko selekzioaren eta Oiartzunen arteko partidarekin. Norgehiagoka 17:00etan jokatuko dute Donibane Garaziko udal zelaian. Ekainean jokatuko dute taldeek lehen fasea, eta bigarrena, berriz, abuztuan. Finala abuztuaren 26an jokatuko dute.

Zabarre etortzearekin batera hasi dira mendekosteak. Lezoko kaian itsasoratu dira Zabarre eta bere piratak. Ehunka lagunek, haur, gazte eta helduek segizioa osatu dute Gurutze Santurako bidean. Lehenengo, baina, geldialdia egin dute Andreonen. Bertatik...

Resurreccion Maria Azkue literatur saria jaso du Maialen Elortza Otaegi oiartzuarrak (Haurtzaroko ikasleak), Euskaltzaindiaren eskutik. Asteazkenean izan zen sari banaketa, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan. Sariek bi lan mota onartzen dituzte, narrazioa eta olerkia. Adinari begira, bi maila dira: A maila, 11 eta 14 urte bitarteko gazteentzat; eta B maila, 15 eta 18 urte bitartekoentzat. B mailako olerki alorreko bigarren saria izan da Elortzarentzat, Zer da denbora? lanarekin. Literatura du gustuko eta idazten trebea dela erakutsi du beste behin ere. Izan ere, Oiartzungo Udalak antolatzen duen Prosa eta Poesia Lehiaketan behin baino gehiagotan saritu dute. Literaturara erakartzeko Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak antolatzen dituzte Resurreccion Maria Azkue Literatura Sariak. Idazle gazteak literatur mundura erakartzeko banatu ohi ditu dituzte.

Euskal Dantzazaleek 1880ko euskal ezkontza bat irudikatuko dute bihar, egun osoan zehar. 12:30ean hitzordua jarri dute plazan. Bertatik Andreonera joango dira, eta han gurdia hartuko dute: garaiko altzariz eta objektuz bete, eta trikitilariek lagunduta, herrian zehar ibiliko dira. Ondoren, bazkaria egingo dute Karlos Saldise plazan, 14:30etik aurrera. Bazkariak 16 euro balio ditu helduentzat, eta hamar haurrentzat. Bertara baserritarrez jantzita joan behar dela adierazi dute Euskal Dantzazaleek. Hainbat dantza Aste honetan zehar euskal ezkontzako dantzak prestatzen aritu dira. Goizean Tafallako jota, mutxikoak, arin-arina eta fandangoa dantzatuko dituzte. Arratsaldean, berriz, Larrain dantza, Sagardo Festan. Irungo eta Donostiako dantzariak eurekin egongo dira.

Zabarre pirata arratsaldean iritsi eta ordubetera, hasiko dira mendekosteak. Herriko lehenengo jaiak dira, eta piratenak, agian, pertsonaia hori baita oinarrizkoena. Orain dela hemeretzi urte iritsi zen lehenengo aldiz itsaslapurra Lezoko kaira. Orduko Gazte Asanblada osatzen zuten gazteen ekimenez izan zela gogorarazi du Jon Legorburu Zabarre Taldeko kideak. Gorabehera batzuk izan zirela eta, urte batzuetan ez zen egin pirataren etorrera. Orain dela sei urte Zabarre Haserre piratarekin ekimena berreskuratu eta egonkortu egin zela esan du Legorburuk: “Hala ere, gurasoei eta haurrei begirakoa izan zen”. Horiek horrela, gaur Zabarreren segizioa Oroitzene euskaltegi paretik irtengo da, barku baten deskarga egin behar dutelako portuan. Hala ere, Zabarre itsasontzian iritsiko dela jakinarazi du. Oroitzenetik Polentzarrene kalean gora joango dira, eta Andreonen Zabarrek eta alkate txikiek txokolatezko txanponak banatuko dituzte bertaratzen direnen artean. Ondoren, Atzekoateko iturrian Perutxo eta Zabarreren arteko borrokaldia irudikatuko dute. “Geldialdi hori asko gustatzen zaio jendeari, duela lau urte ezarri zenetik”, zehaztu du Legorburuk. 19:30ean, plazara Atzekoate utzi eta plazara abiatuko dira piratak eta soldaduak. Bertan, Murixkako dantzariak ariko dira. Estreinako aldia izango da piratez jantzita aterako direla. Txupina botatzeko udaletxera igoko dira piratak zein Maddi Azkue eta Unai Cuesta alkate txikiak. Gainera, bigarren aldiz, piratei txapela bordatuak jarriko dizkiete. Hori, jaialdiaren [...]

Ohorezko Erregional Mailako denboraldia ere iritsi da bukaerara. Oiartzunek, bihar jokatuko du ligako azken partida, Anaitasuna liderraren kontra. Partida bihar da, 18:00etan, Karla Lekuona zelaian. Etxean jokatuko dute, beraz, oiartzuarrek. Sailkapena...

Pasa den larunbatean Haur Mailako errepideko Txirrindularitzako Gipuzkoako Txapelketa jokatu zuten Urretxun. Allerru taldeko Julen Mundin izan zen garaile, kilometro erdi falta zela ihesaldiko kidea atzean utzi zuenean. Ander Bello taldekidea bederatz...

Etzi ospatuko dute XIV. Alardealdia eta 400 lagun inguru biltzea espero dute. Bidasoako Elkarte Filateliko eta Numismatikoko ordezkariek moztuko dute irteerako zinta goizeko bederatzietan. “Hamar urte baino gehiago pasa dira jai hau lehen aldiz ospatu zenetik, eta irundarren erantzuna gero eta hobeagoa izan da”, azaldu dute gaur goizean Alardealdiako ordezkariek. Jai honetan biltzen duten dirua Alarde tradizionala finantzatzeko erabiltzen dute. Urdanibia plazan hasiko dute ibilbidea eta Arbesen barrena luzatuko dute Aldaberaino. Meakara jaitsiko dira eta Ibarburura joango dira. Ondoren, Larreaundira, eta Urdanibian bukatuko dute. Ibilbidean, trikitilari, txistulari, dantzari, abesbatza eta txaranga taldek girotuko dute jai eguna. Gainera, tren berdean egin ahalko da ibilbidea. Trena Santa Elena kaletik aterako da eta goiz osoan ibiliko da. Txikientzat gaztelu puzgarriak eta jolasak jarriko dituzte Larreaundin. Aurten nobedade bezala, Alardeko pertsonaiak irudikatzen dituzten erraldoi eta buruhandiak aterako dituzte kalera. Ibilbideko eremu guztietan atsedenlekuak jarriko dituzte, eta txistor, xolomo, tortilla pintxoak eta taloak dastatzeko postuak jarriko dituzte. Urdanibia plazan, pintxoak dastatu ahalko dira, eta dastaketa honetan, hiriko 12 elkarte gastronomikok parte hartuko dute. 11:15ean hasiko dute eta euro batean erosi ahalko dira pintxoak. 14:30ean hasiko dute herri bazkaria Uranzu pilotalekuan eta musika jarriko dute 22:30ak arte. Bazkarian parte hartzeko tiketak 22 eurotan jarri dituzte salgai [...]

Gaur goizean Listorretan eman dituzte aurtengo denboraldirako egin dituzten aldaketen berri Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotziak, Jon Txasko Trafiko zinegotziak eta Luisma Diez Mantenu zinegotziak. Ekainaren 2an irekiko dute denboraldia, eta urriaren 14ra arte iraungo du. Zurea dena zaindu, Listorreta gune natural babestua lelopean inauguratu dute kanpaina berria, eta hori, hain zuzen, Listorretaren lehenaldiaren eta orainaldiaren arteko “mugarri” bat izatea nahi dute, Ferradasen arabera. Urtero-urtero 30.000 lagunek bisitatzen dute ingurua, eta horrek hainbat arazo sorrarazten ditu, hondakinen aldetik, trafiko aldetik eta zarata aldetik. Horri buelta ematera hartu dituzte neurriak. Hala, aparkalekuak handituko dituzte hogei plaza inguruan. Horrenbestez, 130 plaza inguru izango direla jakinarazi du Txaskok. Mantenu arloan ere hainbat gauza konpondu, berritu eta jarri dituzte. Hondakinak biltzeko edukiontziak jarri dituzte, birziklatzeko: paperarentzat, plastikoarentzat eta beirarentzat. Areka guztiak garbitu dituzte ere, eta baita parkea inguratzen dituzten hesi guztiak konpondu ere. Horrez gain, parrilletan geratutako ikatzaren hondakinak ere kendu dituzte, eta mahaiak ere berritu dituzte. Batzuk falta direla zehaztu du Diezek, baina, ekainaren 1era prest izango dituztela. Zabor ahalik eta gutxien sortzeko, gainera, tabernan ere berrerabili daitezkeen edalontzi, plater eta mahai tresnak erabiliko dituztela gaineratu du. Batik bat hondakinen arloan zentratu dira, eta herritarrei edukiontzietan botatzeko eta banatzeko eskatu diete, Listorretak eduki [...]

Pasaiako Portu Agintaritzaren Mendi Kirol Elkarteak irteera antolatu du biharko. Arabako Raso (1046m), Risca (1003 m) eta Rodil (1031m) mendiak igoko dituzte. Interesdunek 943 35 18 44 telefono zenbakira deitu behar dute izena emateko.-