Ohitura osasungarriak bultzatu dituzte, Artebide programarekin
Artebide programaren seigarren edizioko emaitza aurkeztu zuten herenegun goizean Zuloaga Etxean. INEM eta Udaleko Prebentzio Zerbitzuaren laguntzaz gauzatutako proiektua da Artebide eta ohitura osasungarriak bultzatzea izan dute helburu. Programak ira...
Artebide programaren seigarren edizioko emaitza aurkeztu zuten herenegun goizean Zuloaga Etxean. INEM eta Udaleko Prebentzio Zerbitzuaren laguntzaz gauzatutako proiektua da Artebide eta ohitura osasungarriak bultzatzea izan dute helburu.
Programak iraun duen lau hilabetetan, lana sustatzeaz gain, prebentzioa ere landu dute eta egindako proiektuak Zuloaga Etxean jarri dituzte ikusgai. Iniziatiban parte hartu duten langile eta laguntzaileak, Nerea Zuazua, Prebentzio Komunitarioko ordezkaria eta Txomin Sagarzazu, Kultur arloko zinegotzia hurbildu ziren herenegungo itxiera ekitaldira.
Nutrizio aholkuak
Bukatu berri duten seigarren edizio honetan, arte sormena eta bizitza osasungarriaren sustapenak lotu dituzte. Gazteei ez ezik, herritar guztiei zuzendu diete ekimena eta kirol ekintzak egin dituzte Hondarribiko auzo eta zentroetan. Nutrizio aholkuak kontsulta daitezkeen blogak sortu dituzte eta ekintza bitxi bezala; alfonbra urdin bat jarri zuten eskailera mekanikoen ondoan, herritarrek hauetatik igotzeko, eta ez mekanikoetatik.
