2012/5

Eneritz Seinek Gasteizko maratoia irabazi du

Eneritz Sein Sanjuandarrak ez du aurkaririk izan eta sei minutu atera dizkio Laura Garciari. Eneritz Seinek denboraldirako ezarritako helburu nagusia lortu du: Gasteizeko maratoia irabazi du korrikalari sanjuandarrak. 2 ordu, 59 minutu eta 24 segundo behar izan zituen helmugara iristeko. Gizonetan, Mohamed Affadasek irabazi zuen proba. Atzo jokatu zen Martin Fiz maratoia, Gasteizen. 3.400 korrikalarik parte hartu zuten, probak orai arte zituen parte hartzaileen errekorra hautsiz. 2012-Gasteizko Maratoia. Emakumeen sailkapena    

admin

Big Fingersen kontzertu akustikoa, hilaren 11n Sotxon

Datorren ostiralean, hilaren 11n, Big Fingers and the Love Seeds taldeak kontzertu akustikoa emango du ostiral honetan Sotxo tabernan, 20:00etatik aurrera. Folka, rocka eta alt-country estiloak jorratzen dituzte. Olatu Talka ekimenaren barruko ekitaldi...

admin

Marealta Egunean, lan asko eta giro ona

Laurunbatean egin zuten Antxon Marealta Egunaren aurtengo ekitaldia. Beti bezala, parte hartzaileak Molinao errekara jaitsi, eta bertako hondakinak atera zituzten, asko gainera. Hala, errekan bertan egon ziren boluntarioen nahiz bazterrean laguntzen iz...

admin

Hasi da Sagardo Eguna

Ohiko txalapartarekin eta irrintziarekin lehertu da festa. Jendez gainezka dago Gamon Zumardia. Eguraldiak ateri eustea espero dute.

admin

Bihar egingo dute Bizardiaren ibilaldi neurtua

Bizardiak antolatuta, urtero bezala, Oiartzundik ibilaldi neurtua izango da aurten ere. Bihar izango da. Parte hartu nahi dutenek, Doneztebe plazara agertu behar dute bihar goizean. 07:30ean aterako da lehenengo taldea, eta ondoren, minututik minutura ...

admin

Zeramika eta pintura ikastaroak, udan

Irungo Udalak jakinarazi duenez, udan haurrentzat eta gaztetxoentzat egingo dituzten zeramika ikastaroetarako aurrematrikula epea astelehenean irekiko dute. Hilaren 17 ra arte dago izena emateko aukera. Uztailean, bestalde, pintura ikastaroak izango di...

admin

Jesus Guridiren omenezko kontzertua bihar

Irungo Musika Bandak kontzertu berezia emango du bihar, Jesus Guridi konpositorearen omenez. Ondoan izango du Ametsa Txiki abesbatza, gainera. 12:00etan izango da emanaldia, Amaia Kultur Zentroan.

admin

14:30ean hasiko dira palako finalak jokatzen

Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiko finalak, 14:30etik aurrera, Madalensoron. Partidak: Neska helduak: Garmendia-Errasti/Mancisidor-Beldarrain. Neska gazteak: Goikoetxea-Huizi/Otaegi-Senper. Mutilen Hirugarren Maila: Rodriguez-Matxain/Arruti-Ibarro...

admin

Bidasoan Euskarazen harira, pala txapelketako finalak bihar

Bidasoan Euskaraz egiten ari dira Pausun, eta horren harira, bihar pala txapelketako finalak jokatuko dituzte. Bi partida izango dira. Lehena, 10:30ean: Balantzategi-Etxebeste/Villaverde-Cuevas. Bigarrena, 11:0etan: Andueza-Tenant-Lizardi-Urtxuegia. Pa...

admin

Gazte bat atxilotu dute, edanda eta matrikula faltsuekin gidatzeagatik

28 urteko gazte bat atxilotu zuen atzo Ertzaintzak, ustez bere autoak matrikula faltsuak zituelako, eta alkoholemia kontrolean positibo eman zuelako. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, “autoa mugimendu irregularrak” egiten ari zen Biriat...

admin

Galtzatako gazta, onena Idiazabalen

Atzo, XV. Gazta Eguna egin zuten Idiazabalen. Bertan, 22 gazta aurkeztu zituzten lehiaketara, eta herritarrek osatutako epaimahaiak aukeratu zuen onena. Oiartzungo Galtzata baserriko gaztak irabazi zuen lehenengo saria. Lehen saria: Oiartzungo Galtzat...

admin

Maiatzaren 5 eta 6ko kirol emaitzak

FUTBOLA Erregional Preferente Maila Touring-Euskalduna 5-0 Mariño-Beti Ona 1-0 Emakumeak, Kopa Usurbil-Touring 1-5. ESKUBALOIA Espainiako Lehen Maila Ereintza-Tecnifuelle Elgoibar 24-35.

admin

Touringek lortu du igoera

Hiru puntuak lortzea nahikoa zuen Touringek Erregional Ohorezko Mailara igotzeko, eta ez zuen hutsik egin. Igoera ez ezik, gol festa ere oparitu zien Touringek Fanderiako futbol zelaira joan ziren zale guztiei, 5-0 gailendu baitzitzaion Euskaldunari. Eta osagai guzti horiekin ederki ospatu zuten igoera. Montesek bi gol sartu zituen, beste bat Nevesek, bestea Igarretak eta azkena Euskaldunako jokalari batek bere atean.  

admin

Ane Martinez Santamaria izango da Zalditeriako kantinera

Urteroko ohiturari jarraituz, Zalditeria konpainiak hautatu du aurtengo lehenengo kantinera: Ane Martinez Santamaria. Bihar Artilleriak hautatuko du berea, eta hurrengo egunetan, gainontzeko konpainien txanda izango da. Bi astetan, denek aukeratus iza...

admin

Alkateak PSE-EE zigortu duela salatu dute sozialistek

Pasaiako PSE-EEk gobernu taldea kritikatu du, eta alkateari defizit demokratikoa leporatu dio. PSE-EEko kideen arabera, Amaia Agirregabiriak sozialistak zigortu ditu euren kritikengatik. Eta uko egin dio taldearen mozioak aztertzeari, “plenoan ez...

admin

Sara Carracelas txapelketa jokatzen ari dira Galtzarabordako kiroldegian

 Sara Carracelas Kirol Egokituko Igeriketa Txapelketa jokatzen ari dira uneotan, Galtzarabordako kiroldegiko igerilekuan. 60 kirolaritik gora daude bertan, eta 20 mailatan ari dira lehiatzen.

admin

Landarbasok kontzertua emango du bihar Gabierrotan

Landarbaso abesbatzak kontzertua emango du bihar, Gabierrotako zaharren egoitzan. 17:30ean izangomda eta ordubete inguru iraungon du.

admin

2001ean jaiotako haurrak, Touringen jokatzen has daitezke

Touringek deia egin die 2001ean jaiotako haurrei. Alebin Mailan jokatu nahi badute, hilaren 8an (asteartean) Touringen zelaitik pasatu behar dute, 17:30ean. Ahalik eta gazte gehien agertzeko deia egin dute, “ahalik eta talde onena osatzeko”...

admin

Atxilotua, autokarabana batean lapurtu eta gizon bat harrapatzen saiatzeagatik

Atzo, 18 urteko gazte bat atxilotu zuen Ertzaintzak. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, 13:30ak aldera, merkatalgune bateko segurtasun langileek gaztea atzeman zuten autokarabana bat bortxatzen aparkalekuan. Gaztea ihes egiten saiatu zen bere autoan...

admin

KZgunea: maiatzeko ikastaroak

Internet eta e-administrazioa: hilaren 7tik 18ra, 16:00etatik 18:0etara. Sare sozialak: hilaren 21etik 29ra, 16:0etatik 18:00etara. Gmail: hilaren 2an, 16:00etatik 18:00etara. Audacity basikoa eta aurreratua: hilaren 2an eta 3an, 18:0etatik 20:00etara...

admin
Gehiago