Kontzertu didaktikoa eta Udaberriko Kontzertua, bihar
Soinuenea Fundazioak (Herri Musikaren Txokoak) antolatuta, kontzertu didaktikoa eta Udaberriko Kontzertua egingo dituzte bihar, Ergoiengo Auzokalten. 12:00etan. Haurrei zuzendutako kontzertu pedagogikoa emango dute Juan Mari Beltran eta Fernando Jalon...
Soinuenea Fundazioak (Herri Musikaren Txokoak) antolatuta, kontzertu didaktikoa eta Udaberriko Kontzertua egingo dituzte bihar, Ergoiengo Auzokalten.
- 12:00etan. Haurrei zuzendutako kontzertu pedagogikoa emango dute Juan Mari Beltran eta Fernando Jalonek. Sarrera doan izango da. Ordubete eskas iraungo duen kontzertu horretan, xirolarrua aurkeztuko diete musikariek haurrei. Soinu-tresna horren errepertorio eta erabilera ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen diren haur, gazteek eta familiek.
- 18:30ean. Udaberriko Kontzertua. Lehenengo aldiz kontzertua entzuteko 5 euro ordaindu beharko dira. Afaltzen geldituko direnek 20 eurotan izango dute sarrera, eta prezio horretan kontzertura sartzeko aukera ere izango dute. Juan Mari Beltran eta Fernando Jalonek Euskal Herrian eta Errioxan jo izan den zahagidun gaitari buruz egin duten lana biltzen duen Xirolarrua proiektua aurkeztuko dute. Paco Diezek kantu sefardiak abestuko ditu.
