Musikoporrak, Tomas Garbizu Musika Eskolan
Gaur arratsaldean (eta hilaren 15ean) Tomas Garbizu Musika Eskolan Musikoporrak ekimena egingo dute. Bertan, 4 eta 7 urte arteko haurrekin ariko dira Sormen taldekoak. Musika tailerrak egingo dituzte, haurrak musikara gerturatzeko asmoz. Hainbat ekintz...
Gaur arratsaldean (eta hilaren 15ean) Tomas Garbizu Musika Eskolan Musikoporrak ekimena egingo dute. Bertan, 4 eta 7 urte arteko haurrekin ariko dira Sormen taldekoak. Musika tailerrak egingo dituzte, haurrak musikara gerturatzeko asmoz. Hainbat ekintza artistiko egingo dituzte, sormena zein motrizitatea landuz. Horrela, musika, gorputz adierazpena eta arte esperimentala landuko dituzte 17:00etatik 19:00etara.
