Susperregiren lanak ikusgai, Modottin
Modotti tailerrak argazkilari profesional zein argazkizaleei aukera berriak ematen jarraitzen du, eta hala, Errenteria-Oreretako Iñigo Susperregiren lanak ikus daitezke Kale Nagusiko erakusketa aretoan. Zurartean izena jarri dio egileak argazki erakus...
Modotti tailerrak argazkilari profesional zein argazkizaleei aukera berriak ematen jarraitzen du, eta hala, Errenteria-Oreretako Iñigo Susperregiren lanak ikus daitezke Kale Nagusiko erakusketa aretoan. Zurartean izena jarri dio egileak argazki erakusketari, eta bertan, egurrarekin egindako lanak erakusten ditu argazkien bidez. Erakusketa lanegunetan 17:30etik 20:00etara irekitzen dute, eta larunbat eta jaiegunetan, 11:00etatik 14:00etara. Astelehenetan tailerra itxita dago.
