
Argoiak Emakume Elkarteak ia asteazken arratsaldero antolatzen dituen hitzaldien barruan Bizitza bikotean goiburuko saioa antolatu dute gaurko, 17:00etan hasita. Eskarmentuaren Eskolako irakaslea den Koldo Ortega hondarribiarrak emango du hitzaldia, et...

Atzo Eguzkitza Lehen Hezkuntzako ikastetxea inauguratu zuten ofizialki. Lanak ez dira amaitu baina apiriletik ia 300 ikasle daude bertan. Obrak amaituko direnean, ia 500 ikasleentzako tokia izango du, 2 urtekoak eta Lehen Hezkuntzako maila guztietakoak. Inaugurazio ekitaldian Jose Antonio Santano alkatea eta Isabel Zelaa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua izan ziren, eta eraikin berriak Victoriano Juaristi kalean dituen instalazioak bisitatu zituzten. Atzo inauguratu zuten zentroa, baina apirilaren 16tik ikasgelak ematen dituzte bertan. Data horretan Haur Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailetako 288 ikasle hasi ziren Eguzkitza ikastetxean ikasten, ordurarte Olaberria kalean behin behinekoz zeudenak. Irailean Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak hasiko dira Eguzkitzan, eta 2 urtekoen gelak ere abiatuko dituzte. Hurrengo urtean 5. Mailakoak hasiko dira, eta 2014-2015 ikasturterako ikastetxe berriaren eskaintza osatuko da; Lehen Hezkuntzako 6. Mailako ikasleekin, 484 haur ariko dira ikastetxe berrian. 37.000 metro koadroko eremua Eguzkitza ikastetxea Eguzkitzaldea eremuan kokatzen da, Hiri Antolamendu Plan Bereziaren barruan. Guztira 37.000 metro koadro hartzen ditu eremu horrek, Mirarietako Ama eta Ama Xantalen kaleen eta Dunboa kanalaren artean. Eskolaz gain, eraikitze lanetan dagoen San Jose Langilearen futbol zelaia eta Dolores Salis errepide berria kokatzen dira. Hainbat egituren sortzeaz gain, Larreaundi auzoa eta Alde Zaharraren arteko lotura eraberritzeko helburua du Plan Bereziak. [...]

Prest! euskara taldea aurkeztu dute Donibanen. Lehengo larunbatean egin zuten aurkezpena, Meipiko plazan. Txalaparta doinuekin hasi zuten ekitaldia, eta ondoren taldea sortzeko arrazoiak ezagutarazi zizkieten aurkezpenera bildutako herritarrei. Euskara...

Bidasoa XXI Igeriketa Taldeak eta Txingudi Tenis Klubak sinatutako hitzarmenari esker, Artaleku eta Azken Portuko bazkideek tenis klubeko instalazioak erabili ahalko dituzte, prezio merkean; aire zabaleko zazpi pista, bi pista estali eta 3 padel kantxa. Irungo udal igerilekuetako abonatuek prezio bereziak izango dituzte: 25 euro ordua padelean aritzeko (lau lagun) eta 12,5 euro ordua tenisean (bi lagun; lau lagunentzat 25 euro).

Astelehenaz geroztik musika eskolako ikasleak ari dira kontzertuak eskaintzen Musikaz Blai jaialdiaren barruan. Bihar eta etzi ere, ikasleek joko dute Gudarien Enparantzako karparen barruko agertokian. Horrez gain, buruhandiak irtengo dira bi egunetan, 17:30ean, eta etzi, 20:00etan, Donibaneko Itsas Mendiko Txistu taldearen kontzertua izango da. Astebururako, berriz, hamaika kontzertu eta ekitaldi iragarri dituzte. Egitaraua osorik ikusteko klikatu hemen.

Joan den astean hasi zen Don Vito futbito txapelketa, eta uztailaren 20ra arte egunero jokatuko dituzte partidak astelehenetik ostiralera. Hala, parte hartuko dute hamabi taldeen arteko norgehiagoken emaitzak jakin nahi dituenak sarean bisitatu ahal iz...

2012ko Madalen Jaietako kartel lehiaketa Iñaki Fernandez Iturmendi nafarrak irabazi du, Atabal lanarekin. Hain zuzen, musika tresna hori da kartelaren protagonista, eta barruan Errenteriako armarria du. Atzean, berriz, Jasokundeko Amaren eliza ikus da...

Ugaldetxon barrikote-afaria antolatu dute larunbat honetarako (hilaren 9rako). 21:00etan izango da, Atamitxen. Afarirako txartelak dagoeneko salgai daude Intxixu jatetxean, 20 euroan (ikasleentzat, erretiratuentzat eta langabeentzat 15 euroan jarri dit...

Asteburuan ospatuko dute Donibanen Euskal Jaia, Bixi-Bixi Kultur Elkarteak antolatuta. Ostiralean hasi eta igandera bitartean, euskal giroa nagusituko da kaleetan, hamaika ekitaldi antolatu baitituzte hiru egunetarako. Nafarroaren konkistaren 500. urteurrenaren harira maiatzerako antolatu zituztenak, bertan behera utzi behar izan zituzten euriarengatik, eta jarduera horiek guztiak batu dizkiete aurrez antolatua zuten Euskal Jaiaren egitarauari, are eta eskaintza oparoagoa osatuz. Euskal Jaiarako aurtengo gonbidatu berezia, Galiziako herria izango da. Hiru ekitaldi dira nabarmentzeko modukoak; ostiralean, Allur dantza taldearen ikuskizuna, Izanak Dirau 1512, larunbatean arratsaldeko Sagardo Feria, eta igandean bertso bazkaria. Bazkarirako txartelak 20 euroan eros daitezke, Pari Berri eta Itziar tabernetan. Haurren txartelak 7 euro balio du. Horiez gain, bada askoz gehiago. Honatx egitaraua: Hilak 8, ostirala: 21:30: Aurkezpen ekitaldia. 22:00: Allur dantza taldearen Izanak dirau ikuskizuna, plazan. Hilak 9, larunbata: 17:00: Sagardo Feria, Rezola, Bereziartua, Petritegi, Egi-Luze, Lizeaga, eta Gartziategi sagardotegien eskutik. 17:30: Sagardoaren prozesua bertsoen eta musikaren bidez. 18:00: Nafarroako itsasoan nabigatzeko aukera. 18:00: Antzinako lanbideen erakusketa. 18:00: Elkarteen arteko sukaldaritza txapelketa: Ixkiro, Usoa, Itsas Mendi, Bixi-Bixi, Yola, eta San Juan arraun elkartea. 18:30: Dangiliske plaza dantza eta Muxikoak. 20:30: Afaltzeko, pintxoak debalde 22:00: Gartxot filmaren emanaldia. Hilak 10, igandea: 10:00: Diana txistulariekin 11:00: Kalejira trikitilariekin. 11:30: Dultzaineroak. 12:00: Dantzari Txikien [...]

Hurrengo astean, hilaren 13tik 17ra, hainbat artisau produktu eta arlo horri lotutako beste zenbait lan ikusteko aukera izango da Niessen merkataritza zentroan. 30 postu izango dira guztira, eta haurrentzako tailerrak eta sabel dantza ikusteko aukera i...

Bihartik aurrera hasiko da lanean Errenteriako Ingurumen Aholku Kontseilua. Arratsaldeko zazpietan ekitaldi bat egingo dute Reina Aretoan, eta hortxe hasiko da bere ibilbidea. Kontseiluan 23 elkartek hartuko dute parte, eta lehen bileran, Ingurumen Sai...

Beiraren eskulangintza zabaltzea eta sustatzea dute helburu atzo hasi eta hilaren 10era arte Merkatuzarren egingo duten Beira Artistikoaren I. Jardunaldiek. “Modu dekoratiboan ez ezik, beira artistikoak, modu praktikoan eta arkitektonikoan ere aukerak ematen dituela erakutsi nahi dugu, gainera”, azaldu du Igor Obesok, ekimenaren bultzatzaileetakoak. Obesorekin batera, Amaia Sanchez eta Iban Delgado aritu dira jardunaldiak antolatzen. Ekimena, berriz, Artiola egitasmoaren barruan kokatuta dagoela jakinarazi dute. Azken horrek, “artisautzaren gunea” izan nahi du, “artisauen lanari balioa emateko gunea nolabait, euskal artisautza tradizionala ikertzeko eta lehengoratzeko balio nahi duena, gainera”, azaldu du Obesok. Hiru urteko lanaren ondoren, etzi (hilaren 7an) ikusiko du argia Artiolak. Artisauen lana, uztartuta Obesok eman ditu Beira Artistikoaren I. Jardunaldien gaineko xehetasunak. Guztira, lau ildotan banatu dituzte jardunaldi horiek: beira lanen gaineko erakusketa kolektiboa egingo dute jardunaldien barruan batetik, gida eta azalpenekin; hainbat teknika erakusteko beira tailer praktikoak gehitu dizkiote egitarauari, bestetik; beiraren artisautzaren gaineko bideo emanaldi eta hitzaldiak ez dira faltako, hirugarrenik; eta azkenik, jardunaldietan parte hartuko duten artisau guztien teknika eta lana uztartuta lau beirate egingo dituzte. Laugarren ildo horri “proiektua” deitu diote antolatzaileek. “Lau beirateak hilaren 10ean Merkatuzarreko eraikinean kokatuko ditugu, eta bertan geldituko dira betirako”, gaineratu du Obesok. Ateak zabalik Merkatuzarreko ateak zabalik izango dira [...]

Altzibarko Jai Batzordeak jakinarazi duenez, Altzibarko jaietako joan den urteko argazkiak biltzen ari dira, aurtengo programa osatzeko. Dagoeneko batzuk jaso eta Anixetaren ondoan jarri dituzte, jendeak ikusteko. Norbaitek argazkirik balu, honako helb...

Plataforman bildu diren eragileek eta elkarteek udala deitu dute gaurko, eraikinaren inguruko bilera egiteko Lehengo asteartean San Pedroko elkarte, talde eta herritar multzo bat –40 lagun inguru–, Proisan elkartu zen eraikinaren etorkizunaz hitz e...

Errenteriak ezin izan du aurrera egin herri arteko esku pilota zein pala txapelketan, eta partida bakarra irabazi du larruzko paletan. Horrenbestez, asteburu honetako zein aurreko emaitzak kontuan hartuta, pala txapelketan 3-1 geratu da Olaberriaren ko...

Xanistebanetako Arkume Egunerako izena emateko epea atzo ireki zuten, eta hilaren 18ra arte egongo da zabalik, hainbat tokitan: Gurutzen, Bizardian; Altzibarren, Irundarrenen; Elizalden, txokolategian, Amazkarren, Mirenen, Makutxon eta Sorginen; Karrik...

Egun historikoa izan zen igandea Oiartzungo Kontzejupean. Ehun urte baino gehiago ziren bertan pasakan aritzeari utzi ziotela, eta igandean berriro txapelketa bati ekin zioten, Pasaka Eskuz Oiartzungo I. Herri Txapelketari. Hiru partida jokatu zituzten...

Santiagotarrak Arraun Elkarteko aulki mugikorreko kadeteek lehen postua lortu dute Gipuzkoako Ligan. Joan den larunbatean jaso zuten txapela, Orion ospatu zen hainbat mailetako Gipuzkoako Txapelketaren ondoren. Helduak, kadeteak, gazteak eta haurrak le...

Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur goizean aurkeztu du hondakinen kudeaketarako estrategiak biltzen dituen dokumentua Batzar Nagusietan. Gaur egungo hiru zabortegi kutsakorrak ixtea, hondakin guztiak tratatzea eta sei konpostaje planta sortzea aurreikus dute, besteak beste. Horrez gain, Zubietan biometanizazio planta bat sortuko dutela iragarri dute. Esan dutenez, planta horrek energia berriztagarria sortuko du. Azpiegitura sare osoa egiteko orain arte aurreikusitako diruaren erdia beharko dutela nabarmendu dute Foru Aldundiko iturriek, Prebentzio arloari ere garrantzi berezia eman nahi diote. Hala, 2016rako hondakin sorrera % 4 murriztuko dutela esan dute, Gipuzkoako Foru Aldundiak dioenez, “sortzen ez dena delako hondakin onena”. Bilketari dagokionez, 2016rako lurralde osoko hondakin guztien % 60 gaika biltzea aurreikusi du estrategiak. Autokonpostajea eta konpostaje komunitarioa sustatzeaz gain, elikagaien xahuketa eragoztea ere aurreikusi dute. Gaur goizeko aurkezpenean Juan Karlos Alduntzin Ingurumeneko diputatuak eta estrategia diseinatu dute Europako bost adituetako lauk parte hartu dute: Joan Marx Simon Llumá zientzia ekonomikoetan lizentziduna eta Zero Waste Europe mugimenduko zuzendaria; Laia Valenzuela Ingurumen zientzietan lizentziaduna eta udal kudeaketan espezializatua; Frederic Puig Magrinyá Spora Serveis Ambientaleseko sortzaileetako eta zuzendarietako bat, eta Martin Steiner hondakinen kudeaketan eta uraren babesean espezializatua eta Europako Inbertsio Bankuaren proiektu ebaluatzailea. Arratsaldean Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoari aurkeztuko diot goizean Batzar Nagusietan aurkeztu dute plana, eta [...]