
Datorren astean egingo dituzte Errenteria-Oreretan Eztena teatro egunak, eta oraingoan, festa giroan hasiko da: bihar, 22:00etatik aurrera, aurkezpen jaialdia antolatu baitute Kabia espazio kreaktiboan. Hala nola, antzerki sortzaileen erakusleiho horre...

Gipuzkoako alkateek bilera egingo dute datorren astearte goizean, 11:00etatik aurrera, Helena Franco Ogasun eta Finantza diputatuarekin. Bertan zerga bilketari buruzko informazioa jasoko dute, eta era berean, Udalak Finantzatzeko Funtsean eduki ditzake...

Datorren astelehenean, hilaren 11n, amaituko da Istillaga-Dunboako garajeetako bat erosteko interesdunek eskaera egiteko duten epea. Guztira, 23 garaje dira, lur azpiko lehen solairuan daudenak. Gehienen azalera 15 metro koadro ingurukoa da, baina bes...


Uda euskara ikasteko aukera ona izan daiteke, eta baita ikasturtean zehar biltzen joandako ezagutza hori erakusteko aukera ere. Oarsoaldeko AEK-k ez du atsedenik hartuko, eta udako eskaintzaren berri eman du gaur, Errenteria-Oreretako Xabier Olaskoaga ...

Hondakinak atez ate biltzeko sistemaren inguruan herritarrek “kezkak, ekarpenak eta zalantzak” argitzeko aukera izan dezaten batzar irekiak antolatu ditu udalak datozen asteetarako. Argitu dutenez, “hondakinen kudeaketa eztabaida politikotik atera” nahi du udalak, eta gai honen harira ” alarma soziala piztu” nahi dutenei, “jarrera arduragabea” egotzi diete. Esan dutenez “errausketa baztertzea eta beste kudeaketa-eredu bat aztertzea” da Bilduren asmoa, haien ustez, “egoera ekonomiko zail honek eta gure ingurumenaren zaintzak horixe exijitzen” duelako. “Zentzuz jokatzea, kudeaketa eramangarria egitea, eta dirua ez xahutzea. Horixe da eta ez besterik egingo duguna” adierazi dute. Gaur egungo sistemarekin arazo larri bat dugula uste du udalak eta “Pasaiako kaleak horren erakusle” direla adierazi dute. “Hondakinak zabortegietara eramaten jarraitzen badugu, kutsadura maila jasanezina izango da, eta errauste-planta batera eramaten baditugu, ingurumena eta gu guztion osasuna arriskuan jartzen dira”, gaineratu dute. Pasaitarrek hondakinen % 34 baino gutxiago birziklatzen dutela diote udaletik, eta portzentaje hori handitu daitekeela sinetsita da udala. “Konponbidea uste baino errazagoa da: ohitura txiki bat aldatzea besterik ez da”, esan dute. “Gure zabor poltsaren ia erdia organikoa da, beraz, zati organikoa jasotzeko bilketa eraginkorra eta eramangarria ezartzen badugu, birziklatze maila % 80 ingurura igoko da berehala”, ziurtatu dute. Batzarren egutegia: PASAI SAN PEDRO: hilak 19, 19:30ean Udal [...]

Asteazkenetik, Lurraldebus txartelarekin ordain daiteke Xorrola. Gainera, ibilgailu berriarekin hasi da zerbitzua eskaintzen Cuadrabus enpresa. 32 lagunentzako tokia du, eta ezindu fisikoentzako, itsuentzako eta gorrentzako prestatutako sistemak ditu. ...

Etzi Hondarribia Errugbi Krosaren seigarren edizioa egingo dute. Goizeko 11:00etan hasiko da, eta hasiera eta helmuga Hondarribiko hondartzan egingo dute. Oztopo lasterketan Guadaluperaino iritsi behar dira eta hamaika kilometroko luzera dauka. Proban ...

Gaur hasiko dira Belaskoenea auzoko jaiak, San Antonio Paduakoaren emenez antolatzen dituztenak. Astebururako ekintza pila bat antolatu ditu Auzo Elkarteak, auzoko elkarte, saltoki eta ostatuen laguntzarekin: OSTIRALA 18:00h: Festen hasiera. 18:15h: Kale animazioa Lesakako Trikipand trikitixa taldearekin. 18:15h: Entzierroa, gezurretako zezenekin. Auzo elkartetik ikastetxeraino. 18:30h: Auzoko haurrentzako merienda. 19:00h: Haurrentzako jaialdia: musika, dantzak, azeituna hezur jaurtiketa… 21:00h: Herri afaria. 22:30h: Gau mexikarra, karaoke eta mariatxi taldearekin. Helduentzat margarita dastatzeko aukera izango da, eta haurrentzat limoi edaria prestatuko dute. LARUNBATA 9:45h: Entzierroa, gezurretako zezenekin. Auzo elkartetik ikastetxera. 10:00h: Futbito partida Belaskoenean ikastetxeko haurren eta auzoko beste haurren artean. 11:00h: Marrazketa tailerra haurrentzat. 12:00h: Pirata garrapata antzezlana, haurrentzat. 12:00h: Igel lehiaketaren finala, jubilatuen elkarteak antolatuta. 13:30h: Bazkideentzako kuntxa, auzo elkartean. 14:30h: Herri bazkaria, Iñaki tabernak antolatuta. 17:00h: Emakumeen futbol partida, Gurrea eta Iñaki tabernako taldeen artean. 18:30h: Sardina jatea. 18:30h: Telegidatutako autoen erakustaldia. 21:00h: Haurrentzako disko festa. 23:00h: Karaokea, disko festa eta festa hawaiarra. Edari bereziak prestatuko dituzte festa hawaiarrerako janzten diren haur eta helduentzat. Atsedenaldian, txiste lehiaketa egingo dute. IGANDEA 08:00h: IV. Herri martxa. 09:00h: Diana Udal Txistulari Bandarekin. 09:45h: Entzierroa, gezurretako zezenekin, Auzo Elkartetik ikastetxera. 10:00h: Battlefield live, bataila laser pistolekin. 10:00h: XII. Toka eta Bote Txapelketa San Antonio Paduakoa [...]

Hilaren 15etik aurrera, beste ibilbide batzuekin hasiko da Urdaburu mendizale elkartea: Kantauriko eta Mediterraneoko isurialdeen banalerroa. Euskal Herria ekialdetik mendebaldera zeharkatuko du, eta 22 etapa izango ditu (bi urte). Hilero egingo dute i...

Astelehenean, 17:00etatik aurrera, testamentuei buruzko hitzaldi-solasaldia izango da Galtzarabordako El Parque erretiratuen elkartean. Auzotar guztiei zuzendua dago, eta besteak beste askotan zalantzak sortzen dituzten honako galdera hauek erantzungo ...

Bihar eguerdian Preso eta iheslariak etxera lelopean bazkaria egingo dute Egi-luze sagardotegian. Bazkari horretan parte hartzeko aurretik txartelak erosi behar dira, ohiko tokietan. Herritar guztiak animatu dituzte bertaratzera.

Oiartzun Kirol Elkartean (OKE) nesken lehen taldea sortu zutela 30 urte betetzen dira aurten. Hori ospatu zuten pasa den larunbatean Karla Lekuona zelaian. Hasteko, omenaldia egin zioten Lekuona zenari. Ondoren, partidak izan ziren neska beteranoen eta...

Legegintzaldia hasi zenetik urtebete betetzear denean, EAJk Gobernu Taldearen lana baloratu du. “Urte luze honetan, ez dugu, esaterako, mugikortasun batzorderik eduki. Behin eta berriz esan zaigu laster egingo dela, baina hau ez da sekula ospatzen”, kexatu dira jeltzaleak. Nahikari Oterminen ustez, “urte oso batean mugikortasun batzorde bat bera ere ospatu ez izana, Bilduren paralisia ez ezik, honen utzikeria ere adierazten du”. Legealdi osoan hiru hirigintza batzorde baino ez direlako egin kexatu dira baita ere EAJkoak. “Ez al dago Pasaian hirigintza arazorik? Ez al dago nahikoa egiteke, eremu honetan lanean hasteko?” galdetzen du Oterminek. “Urtarrilean hirigintza batzorde bat ospatzeko eskakizuna egin genuen, lokalak etxebizitza bihurtzeko arau berrietan lanean hasteko. Geroztik egin den hirigintza batzorde bakarrean, gai hau ez da jorratu, ez zen gai zerrendan sartu ere egin”, salatu du jeltzaleen bozeramaileak.

Lezoko Indarplaseko 33 langiletatik 28 greban daude. Ekain hasieratik daramate greban, hiru hilabete kobratu gabe daramatzatelako. ELAk adierazi duenez (sindikatu horretakoak dira Enpresa Batzordeko hiru ordezkariak), “paradoxikoa” da hiru ...

Urtebete egin du Bilduk eta Ezker Batuak osatutako Udal Gobernu Taldeak agintean, eta sei hilabeterekin bezala, hamabi hilabeteen balantzea egin du. Denbora horretan, “gertutasunean oinarritutako eta norabide argi eta arduratsua duen gobernua” osatu dutela adierazi du Julen Mendoza alkateak. Herritarrekiko gertutasuna parte hartzean oinarritu dela iritzi dio. Ildo horretatik, “gainontzeko alderdiekin elkarrizketarako gaitasuna” izan duela esan du, eta baita herritarrekin ere. Era berean, herritarren erantzuna ere positibotzat jo du, “parte hartzea oso handia eta oso anitza” izan delako. Norabideari dagokionez, berriz, joan den abenduaren 3an Merkatuzarren esandakoa bete dutela adierazi du, hala nola, kultura eta ingurumen arloetan gehiago inbertituko zutela, eta gastu soziala mantendu egingo zutela. Hori aurrekontuetan islatu dela zehaztu du. Martxan jarritako proiektu batzuk ere gogorarazi ditu Mendozak. Kabia izan da nabarmendu duen bat, eta datozen hiru hilabetetan 50 inguru ekimen martxan jarriko dituztela jakinarazi du. Auzo elkarteekin izandako bilerak ere gogorarazi ditu. 1.500 lagunek parte hartu dute, eta horiek hiru hilabetean behin egiten dituzte. Ingurumena eta kultura Gobernu taldeak nabarmendu dituen bi sailei dagokionez, Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotziaren arabera, aurten berak zuzentzen duen sailak 320.000 euroko aurrekontua izan du, “lehen ez zegoen tokian”. Egindako lanen artean gogorarazi ditu Ingurumen Aholku Kontseilua martxan jartzea, eta landa ingurua [...]

Bihar desestaliko dute Bidasoa Eskubaloi Taldearen izena izango duen plazatxoaren plaka, taldearen 50. urteurrena ospatzeko antolatu duten Bidasoa Egunaren barruan. Maiatzeko osoko bilkuran ahobatez hartu zuten erabakia. Plazatxoa San Juan-Etxeandia er...

Irungo Udal Euskaltegiak udako euskara ikastaroetarako izena emateko epea ireki du. Uztailaren 2tik 27ra emango dituzte ikastaroak, hamasei urtetik gorakoentzat. Beka sistema baliatuko dute eta euskalduntze maila guztietan aritzeko aukera izango da, et...

Etzi, Zumardikoak Elkarteak, Mutxikoak dantza emanaldia eskainiko du eguerdiko hamabietatik aurrera Damarri plazan. Jaiki Hadi izango da talde gonbidatu gisa, eta denboraldiko azkeneko dantza emanaldia izango da. Urrian ekingo diete berriro ere.