Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Eztenarik parte hartzaileena izango da gaurtik hasi eta igandera arte

Gaur hasiko da, Mikelazuloren eskutik, Eztena jaialdia, eta bost egunez, antzerkiarekin gozatzeko aukera izango dute bertara gerturatzen direnek. Aurtengoa ekitaldirik parte hartzaileena izango da, antolatzaileek hori martxan jartzeko ikusleen ideiak kontuan hartu baitituzte. Ainara Gurrutxaga antolatzaileak jakinarazi duenez, hausnarketa batetik abiatu da dena: arte eszenikoetan askotan ez dela ikusleen iritzia kontuan hartzen. Eztena modu horizontalean antolatzen dela kontuan hartuta, eta “ideia hori iraultzeko asmoz”, duela hilabete bilera bat antolatu zuten deialdi ireki bat eginez. Ikusleen iritziak eta gomendioak bildu zituzten, eta modu horretara osatu dute aurtengo egitaraua. Horrekin batera, Eztena Kide ekimena ere aurkeztu dute, herrian zein eskualdean ikusleen sare bat osatzea helburu duena. Horrekin lotuta, Eztena Kide Txartela ere atera dute, jaialdia autogestionatzeko. Txartelak 10-20 euroan eros daitezke, eta hori jaialdia diruz laguntzeko erabiliko dute antolatzaileek, ekitaldi guztiak dohainik baitira. 200 saltzea zuten erronka, eta ia lortzear direla esan du Gurrutxagak. Zentzu horretan, aurten lehen aldiz ere jaialdiaren aurre estreinaldi bat egin dute Kabia Espazio Kreaktiboan, modu horretara, ikusleei jaialdian zer aurkituko duten azaldu, eta “jaialdia gerturatzeko”. Aurkezpena festa bihurtu zen, eta musika zein dantzak ikusteko aukera izan zen. Egitarau mamitsua Gurrutxagaren arabera, Eztenako ikuskizun guztiak “harribitxiak” dira. Gaineratu duenez, ez dira komertzialak, eta horrenbestez, ez da ohikoa antzezlekuetan [...]

admin
Oarsoaldea
2012/06/13

Gaur hasiko da, Mikelazuloren eskutik, Eztena jaialdia, eta bost egunez, antzerkiarekin gozatzeko aukera izango dute bertara gerturatzen direnek. Aurtengoa ekitaldirik parte hartzaileena izango da, antolatzaileek hori martxan jartzeko ikusleen ideiak kontuan hartu baitituzte.

Ainara Gurrutxaga antolatzaileak jakinarazi duenez, hausnarketa batetik abiatu da dena: arte eszenikoetan askotan ez dela ikusleen iritzia kontuan hartzen. Eztena modu horizontalean antolatzen dela kontuan hartuta, eta “ideia hori iraultzeko asmoz”, duela hilabete bilera bat antolatu zuten deialdi ireki bat eginez. Ikusleen iritziak eta gomendioak bildu zituzten, eta modu horretara osatu dute aurtengo egitaraua.

Horrekin batera, Eztena Kide ekimena ere aurkeztu dute, herrian zein eskualdean ikusleen sare bat osatzea helburu duena. Horrekin lotuta, Eztena Kide Txartela ere atera dute, jaialdia autogestionatzeko. Txartelak 10-20 euroan eros daitezke, eta hori jaialdia diruz laguntzeko erabiliko dute antolatzaileek, ekitaldi guztiak dohainik baitira. 200 saltzea zuten erronka, eta ia lortzear direla esan du Gurrutxagak.

Zentzu horretan, aurten lehen aldiz ere jaialdiaren aurre estreinaldi bat egin dute Kabia Espazio Kreaktiboan, modu horretara, ikusleei jaialdian zer aurkituko duten azaldu, eta “jaialdia gerturatzeko”. Aurkezpena festa bihurtu zen, eta musika zein dantzak ikusteko aukera izan zen.

Egitarau mamitsua
Gurrutxagaren arabera, Eztenako ikuskizun guztiak “harribitxiak” dira. Gaineratu duenez, ez dira komertzialak, eta horrenbestez, ez da ohikoa antzezlekuetan ikustea; beraz, aukera polita dago horiek ezagutzeko. Egileak ere “ausartak eta konprometituak” direla azaldu du. Aurten ere, jaialdia “ahalik eta gehien zabaltzen” saiatu direla esan du, eta hala, agertoki berriak izango direla.

Egitaraua

Gaur

  • 17:00-18:00: Idazlea zeu zara irakurtzen dakizulako haurrentzako lana, Artedrama eta Dejaburen eskutik, Xenpelar Etxean.

Bihar

  • 19:30: Arantxa Iurre eta Simulacro T-renLa mujer en las artes escénicas de Euskadi liburuaren aurkezpena, Mikelazulon.
  • 22:30: Que Par Che Teatroren Soltarlo al aire antzezlana, De Cyne Reynan.

Etzi

  • 17:30: Sofie Dubs, Xafol-K eta Eneko Alkarazen eskutik, Espaloietan dantzan ekimena, erdialdeko kaleetan.
  • 20:00: Piezak sortzeko bidean diren lanen aurkezpena, Mikelazulon.

Etzidamu

  • 18:30: J. B. Pedradaren, No estoy para nadie, Mikelazulon.
  • 19:30: Orgax-men Iñaki Moralen lana, Herriko Plazan.
  • 20:30: Ramon Agirre eta Inazio Tolosaren Xentimorik gabe, Beheko kalean (Mikelazuloren parean).
  • 00:00: Zo-zongoren Psicho-Clown Perkushow lanaren aurrestreinaldia, herriko kaleetan (Txintxarri elkartetik aterako da.

Igandea

  • 10:30: Gosari-eztabaida Mikelazulon: Antzerki antolaketaren amarauna.
  • 18:30: Tempus-i Anakrusaren eskutik, Errenteria Hiria Kulturgunean.
  • 20:00: Legaleon-T-ren Ella y él: ficciones, Errenteria Hiria Kulturgunean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.