Eroskiri jarduera lizentzia ematea aztertuko dute
Bihar Tokiko Gobernu Batzarrak ohiko bilkura egingo du, 20:00etatik aurrera, eta bertan, puntu nagusi bat edukiko dute eztabaidatzeko: Eroskiri sailkatutako jarduera lizentzia eta obra baimena ematea Niessen merkataritza zentroan dagoen supermerkaturak...
Bihar Tokiko Gobernu Batzarrak ohiko bilkura egingo du, 20:00etatik aurrera, eta bertan, puntu nagusi bat edukiko dute eztabaidatzeko: Eroskiri sailkatutako jarduera lizentzia eta obra baimena ematea Niessen merkataritza zentroan dagoen supermerkaturako. Horrekin batera, baita hozteko kamerak eta aire girotuko instalazioa jartzeko baimena ematea ere.
Ekainaren 1eko ohiko bilkurako eta ekainaren 8ko ezohikoko aktak ere irakurriko dituzte, eta onetsi, bidezkoa bada. Bestalde, jakinarazle lanpostua behin-behinean betetzeko hautaketa probak onartzeko proposamena ere aurkeztuko dute.
