
San Joan jaiekin bat eginik, Donibaneko Piedadea Emakume Taldeak margoen erakusketa antolatu du. Hilaren 24ean eta 25ean bisitatzeko aukera izango da, 17:00etatik, 19:30era, Donibane kalean emakume taldeak duen egoitzan.

Aurreko batzarraldiko aktaren onarpena. Oiartzungo udalerrian bidaiarien hiri-garraio zerbitzu publikoaren kudeaketaren kontratazioa —Xorrola— kudaketa intersatuaz, berraztertze errekurtsoa. “Kirolaz” izaera pertsonaleko datuak dituen ...

Hiru abesti sortu dituzte Gaztelekuko kideek, Nuendo programarekin egin duten ikastaroan Ikasturtean zehar, Nuendo ikastaroa egiten aritu dira Gaztelekun. Musika eta abestiak egiten ikasteko programa da Nuendo. Ikastarotik, hiru abesti atera dira. Hiru...

Emaitza bikainak lortu zituen pasaiatar ordezkaritzak atzo Zumaian jokatutako Gipuzkoako Itsas Kayakeko Txapelketan. Sprinter modalitate nagusian, gizonezkoen K-1 proban, Trintxerpeko Donostiako Kayak taldeko Lander Rodriguez pasaiatarra izan zen txap...

Udari begira parrandarako abestien CDa osatu nahi du Ttur-tturrek, eta horretarako lehiaketa jarriko du, uztailaren erdialdera arte. Astero 10 kanta aukeratuko dituzte, eta Oiartzun Irratiko lehiaketaren tartean gustukoena bozkatzeko aukera izango dute...

Dagoeneko eskura dago kirol instalazioetan helduentzat antolatu dituzten kirol jardueren zerrenda. Berrikuntza gisa, kuota bakarra ordainduta aukera izango da Galtzaraborda eta Fanderiako instalazioetan Kirolkide uda 2012 programaren barruan antolatuta...

Denboraldi honetakoa egin du Futbol 7 txapelketak, eta hirugarren fasea, Vivaldi Otisek irabazi du, Desira Caferen aurretik. Hain zuzen, bi talde horiek izan dira denboraldi osoan zehar maila altuena erakutsi dutenak, hiru faseetatik bitan txapeldun ed...

Errenteria Musikalek CD berria aurkeztu du, dagoeneko, argitaratzen duen hirugarrena: Kantu kantari. Hamalau abestiz osatutako diskoa da: 11 pot-pourri (43 kantu tradizionalen nahasketa) eta bi abesti berri eta instrumental bat. Nahasketak gaiaren arab...

Sanmartzialetako agenda. Hilaren 20a, asteazkena. Hilaren 19tik uztailaren 1era, Euskadiko Kutxaren Erakusketa Aretoan, Margolanen erakusketa, Jose Luis Viñuela artistaren eskutik: astelehenetik larunbatera, 18:00etatik 21:00etara; igande eta jaiegun...

Duela bi aste jarri zituzten martxan zerbitzu berriak Listorreta-Barrengoloia atseden gunean, eta udalak konpromiso handiagoa eskatu die erabiltzaileei espazio hori zaintzerako garaian. Udalak behin baino gehiagotan eskatu die laguntza erabiltzaileei gune hori zaintzeko, eta onargarriak ez diren jarrera batzuk ikusi dituela jakinarazi du; esate baterako, suak piztea horretarako prestatuta dauden guneetatik kanpo. Hondakinen arloan ere “konpromiso eskasa erakusten dituen jarrerak” izan direla aipatu ditu. Zentzu horretan, hondakinen bilketari buruzko Udal Ordenantza bat martxan dela ohartarazi du, eta isunak aurreikusten dituela “hondakinak kontainerretatik kanpo uzten dituztenentzat, eta baita gaikako sailkapena betetzen ez dutenentzat”. Gaineratu duenez, denek jarrera egoki bat mantenduz gero ordenantza aplikatzea ez da beharrezkoa izango. Hala ere, “ez da onargarria gehiengoak egiten duen esfortzuarekiko gutxi batzuek egiten duten mespretxua”.

Allotzeko urtegian jokatutako bandera Pasaian dira. Neskena San Juanera ekarri dute, eta San Pedrora mutilena. Aritzalekuko kanpinaren I. Bandera jokatu da bertan atzo arratsaldean. Mutilen estropadan San Pedro estropadaren lehen luzetik hartu zuen aur...

Ergoiengo jaiak ospatu dituzte asteburuan, sanantonioak. Jende dezente ibili da antolatuta zituzten ekimen guztietan. Jaiak, berez, atzo gauean eman zituzten bukatutzat. Hala ere, hilaren 24an (igandean), Aitor Txikiren omenezko V. Plater Tiraketa izan...

Banaiz Bagara elkarteak eta Errenteriako Udalak etorkinek euskara ikasteko egitasmo berria martxan jarri dute. Ahozko komunikazioari zuzenduta dago, eta parte hartzaileak mahai baten inguruan eserita hasiko dira erabiltzen egunerokotasunean erabiltzen ...

Egunero hamasei autobus zerbitzu izango dira Bidasoko Ospitalera joateko. Gaur jarri dituzte martxan linea berriak eta ospitalerako lehen autobusa 07:35ean irtengo da herritik eta orduroko maiztasuna izango du. Donostiara autopistatik doan autobusa Hon...

Hondarribiko Bilduk antolatuta, hondakinen kudeaketari buruzko hitzaldia emango dute etzi arratsaldeko zazpi terdietatik aurrera Zuloaga Etxean. Hitzaldia Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko lehendakariordeak, Ainhoa Intxaurrandietak emango du, eta Gip...

Hendaiako Ivan Garcia Oñateren argazkiak ikusgai jarri dituzte Modottin. Momentos erakusketa herenegun inauguratu zuten eta hilaren 30a arte izango da ikusgai Kale Nagusiko 24. zenbakian. Lanegunetan 17:30etik 20:00etara irekitzen dute, eta larunbat e...

Xanistebanetako azken Jai Batzordea astelehenean egingo dute, 20:00etan, Manuel Lekuona Bibliotekan. Jai egitaraua dagoeneko zehaztuta dago, baina bilera horretan erabakiko dute, besteak beste, txupinazoa nork botako duen. Beraz, taldeek proposamenik b...