
Etzi eguerdian gosez denak mokadutxoa jateko aukera bikaina izango du, Foru plazan: miniaturazko plateren usain zein koloreak zabalduko dira plazan zehar. Izan ere, Herrirak antolatuta, pintxo lehiaketa egingo dute. 12:00etan hasiko da. 2010. urtean egin zuten lehen aldiz, “euskal presoen eta iheslarien gaia gizartaratzeko asmoarekin”, eta aurten ere helburu berari eutsi diote. Gogoan izango dituzte etxean ez dauden senitarteko eta lagunak, eta aurreko urteetan eurek egindako eskulanak jarri bazituzten, aurten argazkiekin zerbait egiteko asmoa dute. Antolatzaileen esanetan, 25 parte hartzailek eman dute baietza, eta horien artean, elkarte berriak sartu dira, sukaldaritza arloan izena daukan Batzokia, esaterako. Horrenbestez, antolatzaileen ustez, aurten, “konpetentzia handiagoa” izango da. Gaineratu dutenez, “urtero arrakasta handia du” lehiaketak. Parte hartze irekia Pintxo lehiaketara aurkezteko ez da aurretik izenik eman behar. Antolakuntzak zehaztu duenez, parte hartzea irekia da, eta nahikoa da lehiaketaren egunean bertan, 12:00etan, pintxoekin aurkeztea. Guztira, hamar pintxo eraman beharko dira, guztiak berdinak. Pintxoak mahaiaren bueltan jarriko dituzte, eta ondoren, epaimahaiak erabakiko du zein den guztietan onena. Aurten, Niessen elkarteko kide batek, Euskaldarrak elkarteak antolatzen duen Gastronomia Erakustaldiko irabazleak eta preso baten senide batek osatuko dute. Horiek, hainbat faktore edukiko dituzte kontuan: pintxoaren presentzia, zaporea… Irabazten duenari opari bat egingo diote. Aurten, hain zuzen, tailatutako kutxa [...]

Kontaidazu ipuin bat ekimena egin zuten iazko udazkenean, Oarsoaldeko Euskara Batzordeak antolatuta. Ekimenean parte hartu zutenen ipuinak eskuragarri daude orain www.oarsoarrak.net webgunean, eskualdeko familia guztientzako. Guztira sei ipuin jarri di...

Txarteltxoak eta panelak banatuko dizkiete arrainketariei, eta errezeten lehiaketa jarriko dute martxan Arrandegietan jarri du fokua aurten Euskara Oarsoaldeko Merkataritza Egitasmoak eta urte osoan ariko da establezimendu hauetan euskararen erabilera sustatzeko asmoz. Lanketa berezi horren barruan, bi ekimen berezi jarriko dituzte martxan aurten. Hala iragarri dute gaur, Pasaiako alkate Amaia Agirregabiriak, Errenteriako zinegotzi Irune Balentziagak, Lezoko zinegotzi Garazi Cuestak eta Oiartzungo zinegotzi Asier Legorburuk, Trintxerpeko Azokan eman zuten prentsaurrekoan. Batetik, arrainketariei arrandegietako hemezortzi produktu ohikoenekin prezioak jartzeko PVCko txarteltxo bereziak banatu dizkiete iragarri zuten. Txarteltxo hauek dagokion arrainaren irudia, euskarazko izena eta salneurria jartzeko hutsune bat izango dute. Txarteltxoez gain, arrainen irudiak eta izenak azaltzen dituen panel handi bana ere banatuko dizkiete arrainketariei. Txarteltxoak eta panelak eskuratu nahi dituzten arrandegiak beren herriko euskara zerbitzura jo behar dute hauek eskatzera. Errezeta lehiaketa Kanpainak arrainketariak ez ezik, arrandegietako bezeroengana ere eragin nahi du. Hori dela eta, udazkenerako errezeta lehiaketa antolatuko dutela iragarri dute. Urriaren 1etik 31ra, arrandegietako produktuak erabiliz egindako euskarazko errezetak jasoko dituzte salgaien izenak euskaraz jarriko dituzten arrandegietan. Bezeroek kartazal batean sartu beharko dute errezeta, gainean egilearen izen-abizenak eta telefono zenbakia jarrita. Eskualdeko lau herrietako gastronomia elkarte banatako sukaldariek osatutako epaimahaiak erabakiko ditu errezeta irabazleak. Lau sari banatuko dituzte, herri [...]

San Joan suaren bueltan, hainbat ospakizun izango dira herrian etzi arratsean. Egunik luzeena eta gaurik motzena ospatzeko, datozenak izango dira nagusienak. Ugaldetxon, 20:30ean elkartuko dira Atamitxen. Norberak jatekoa eramanda, sagardoa kafea eta g...

Janari eta edana, musika eta kirol. Hiru osagai horiek oinarrizkoak dira festa batean, eta hirurak bilduko dituzte Galtzarabordako jaiek. Bihar arratsaldean hasiko dira, 19:00etan txupinazoarekin, eta hiru egunez iraungo dute. Egun handiak, baina, etzi eta igandekoa izango dira. Gauean danborrada egingo dute herriko kaleetatik, eta igandean, berriz, xake erakustaldia, patata tortilla lehiaketa, eta dantza erakustaldia egingo dute. Arraltsaldean, berriz, haurren danborrada izango da. Ekitaldi guztiak parkean izango dira. Egitaraua Bihar, ostirala 19:00: Txupinazoa eta erraldoi eta buruhandiak, txarangarekin batera. Ondoren: Sardina jatea, parekean. 19:30: Toka eta Pote txapelketa mistoa. 21:00: Iazko jaietako argazkien emanaldia. Ondoren: Txokolatada. Segidan: Film emanaldia, Powers. Bukatutakoan: Eurekarekin dantzaldia. Etzi, larunbata 09:00: Udal Txistularien diana auzoan barrena. 10:00: Areto futboleko txapelketa (13-17 urte). 11:00-13:00: Haurrentzako tailerrak eta jolasak. 16:00: Mus txapelketa. 17:00: Zezenko eta poneyak. 18:30: Kirol zirkuitua neska-mutilentzat. Ondoren: Merienda Telepizzaren eskutik. 19:30: Dantza emanaldia. 21:00: Herri afaria. 23:30: Dantzaldia, Ai Ene taldearen eskutik. 23:30: Helduen danborrada auzoan barrena. 00:00: Zezen suzkoa. Segidan: Film emanaldia, Powers. Bukatutakoan: Eurekarekin dantzaldia. Etzidamu, igandea 10:00: Areto futboleko txapelketa (6-12 urte). 11:00: Haur eta helduentzat xake eta xake erraldoi erakustaldia, Kultur Sustapena elkartearen eskutik. 11:00-13:00 eta 16:00-19:00: Gaztelu puzgarriak. 12:30: VII. Patata Tortilla Lehiaketa (etxean egin behar da). Bitartean, [...]

Hilaren 23an, San Juan bezperan, San Juan sua piztuko dute Hendaiako Errepublika plazan, 19:30ean (Sagarno Egunaren ondoren). Antolatzaileek dei egin diete herritarrei ohitura zahar horrekin bat egiteko. “Ez ahantz etxetik ekartzea sutara botatze...

Baleak elkarteak antolatuta Sagarno Eguna ospatuko dute larunbat honetan Hendaiako Errepublika plazan, hilak 23. 17:30ean hasiko da besta, sagarno dastaketarekin. jarraian herriko elkarteek prestaturiko pintxoak jateko aukera izanen da, eta ez dira fal...

Jaizkibel mendiko sarbideak auto gidarientzat irailaren 31a arte itxi egin dituzte. Gregorio Berrotaranek, Landa Garapeneko zinegotziak azaldu duenez, “ezinbestekoa zaigu uda iristen denean bide hauek istea, jende askok automobilarekin edonora he...

Udako denboraldiarekin heldu ohi da Puntal auzora jaien hasiera, eta urtero bezala, egitaraua prest dute bihar arratsaldean auzoko jaiei hasiera emateko. Aurtengoa beste urtetakoa baino motzagoa den arren, gogotsu dira auzokideak euren jaiekin. Egitar...

Gazte Foruak antolatu du, aurrekoaren arrakasta ikusita; 16:30etik aurrera izango da, Doneztebe plazan Apirilean antolatu zuen Gazte Foruak lehenengo Merkatruke azoka. Oso harrera ona izan zuen, eta jendeak berriro egiteko eskatu zien DBHko bi ikastetxeetako ikasleei. Hala, Gazte Foruak bigarren merkatruke azoka antolatu du etzirako. 16:30etik aurrera izango da, Doneztebe plazan. Aurrekoan bezala, helburua truke azoka izatea da: «Dirua alde batera utzi, eta trukea bultzatzea; behar ez duguna uztea, eta behar dugun zerbait hartzea, baina diruaren balioa kontuan hartu gabe». Dagoeneko utz daitezke azokarako gauzak —arropa, liburuak, CDak, patinak, baloiak, gailu elektronikoak…— Gazte Informazio Bulegoan. Mendiburu kalean dago. Informazio gehiago nahi duenak, helbide elektroniko bidez ere eska dezake: gazteinfo@oiartzun.org-era idatzita. Etzi bertan ere eraman ahal izango dira gauzak azokara. Trukerako zerbait uztean, kolore bateko txartel bat emango diote utzi duenari. Material bakoitzari, gaika, kolore bat eman diote gazteek: «Txarteltxo horrekin, merkatruke azokan kolore berdineko edozer gauza hartzeko aukera izango duzue». Hori bai, Merkatrukera eramaten diren gauzek ez dute hautsita egon behar, erabilgarri baizik. Trukatzen ez dena, berriz, behar dutenei banatuko diete Gazte Forukoek. Herritarrei azokan parte hartzeko deia egin diete: «Animatu zaitezte, ea denon artean zerbait polita, interesgarria, beharrezkoa, ezberdina, soziala eta praktikoa egitea lortzen dugun».

35 urteren ostean, autoa aparkatu du Patxi Hoyosek (Lezo, 1955), baina semeak, Aitorrek, jarri du berriro martxan. Ildo horretatik, “semeak jarraituko ez balu pena emango lidake rallien mundua uzteak”, esan du. Rallien mundura nola sartu ze...

Oiartzungo Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak lan poltsa osatu nahi du Kuadrillategi egitasmorako. Honako baldintzak bete behar dira: Gutxieneko adina 18 urte (jada beteak edo 2012an betetzeko). Gehienezko adina 26 urte (2012an 26 urte betetzen dituen ...

Helduen Tailerretako dantza taldeek antolatuta, mutxiko saioa egingo dute igandean plazan, 12:00etan. Ondoren, ikasturtea agurtzeko bazkaria egingo dute.

Banaiz Bagara elkarteak eta Errenteriako Udalak etorkinek euskara ikasteko egitasmo berria martxan jarri dute, elkarlanean. Asteleheneko lehenengo saioan, hamabi lagunek eta bost haurrek hartu zuten parte, baina interesdunek aukera daukate taldearekin ...

San Pedro eta San Martzial Jaiak direla-eta, trafikoan zenbait aldaketa izango dira hirian, batzuk iraunkorrak, eta beste batzuk ekitaldi jakin batzurengatik. Iraunkorren artean egunero 20:00etatik aurrera Urdanibia plaza, San Martzial kalea eta Alde Zaharrera ibilgailuz sartzea debekatuta egongo da, leku horietan burutuko dituzten ekitaldiak amaitu bitartean. Eta ekitaldiei dagokionez, honako hauek dira aldaketa nabarmenenak: Hilak 24 18:00etatik jarduera amaitu arte, Colon ibilbidea moztuko da Gipuzkoa hiribidearen eta Eskoleta karrikaren artean. Hilak 28 19:00etatik, Colon ibilbidea moztuko da Gipuzkoa hiribidearen eta Eskoleta karrikaren artean. 00:00etatik aurrera, 45 minutuz, GI 636 errepidea moztuko da Osinbiribileko biribilgunearen eta Iparralde hiribidearen artean suziriak jaurtitzeko. 22:30etik 00:00etara, moztuta egongo dira kale hauetarako sarbideak: Hondarribirakoak eta Nafarroako hiribiderakoak. Hilak 29 12:00etatik 13:00etara, Colon ibilbidea moztuko da Iparralde hiribide eta Gipuzkoa ibilbide artean San Pedro eguneko Txirrindulari lasterketa dela-eta, eta 18:00etatik, Colon ibilbidea moztuko da Gipuzkoa hiribidearen eta Eskoleta karrikaren artean. 13:00etatik aurrera, trafikorako itxiko dira Urdanibia plazarako, Alde Zaharrerako eta San Martziak kalerako sarbideak. Hilak 30, alarde eguna Egun osoan Colon ibilbidea moztuko da Gipuzkoa ibilbidearen eta Eskoleta karrikaren artean, baita Urdanibia plazarako, San Juan plazarako eta Eliza karrikarako sarbideak ere. 06:00etatik aurrera, Aldabe (San Martzial) mendirako sarbidea itxiko da eta ezingo da bertan aparkatu. Uztailak [...]

Atzoko udalbatzarrean onartu zituzten zinegotziek. Hamabost egun egongo dira jendaurrean, eta erreklamaziorik ez bada, behin betiko onartuta geldituko dira. Uztailean egingo dute zozketa.

Euskal kantu herrikoiak gustuko dituztenentzat kantu poteoa egingo dute etzi. Eguerdiko hamabietan bilduko dira San Pedro kaleko Azeri elkartearen parean. Han kantatzen hasiko dira eta gero kalez kale ibiliko dira. Martin Iturberen Arraunlariak kantua ...

42 lan aurkeztu dituzte; hamalau izan dira haurrenak eta onenak Margosoroko matrikula irabazi du Eneko Salaberriarena da aurtengo xanistebanak iragarriko dituen kartela, epaimahaiak hala erabakita. 42 kartel aurkeztu zituzten lehiaketara, inoizko kopuru altuena (horietatik 14, haurrek). Eta horien artean onena Salaberriarena dela iritzi dute Jai Batzordeko, udaleko eta artearen munduko ordezkariek. Haurren arteko onenak, berriz, Margosoro eskolan 2012/2013 ikasturterako matrikula dohainik irabazi du. Epaimahaian parte hartu duten Jai Batzordeko kideak honakoak dira: Ardi Latxa Elkarteko Esti Iragorri, Arraztaloko Kontxi Larrañaga eta Gurutzeta Sorondo, eta HELTAko —Helduen Tailerretako— Maite Paisal. Udaletik, honakoak: Asier Legorburu, Miren Irigoien eta Mailu Iragorri zinegotziak. Eta artearen munduko aditu hauek: Pepa Makazaga, Joxe Mari Isasa, Ixiar Urkia eta Sergio Santamarta. Sariak Irabazlea. Eneko Salaberria. Oiartzuar onena. Onintza Etxebeste. 1. akzesita. Angel Blanco. 2. akzesita. Allende Arnaiz. Margosororen beka. Mattin Etxebeste eta Garazi Oiarbide.

HONDAE-k, Hondarribiko Ondarearen Aldeko Elkarteak, irteera bat kotxez antolatu du Jaizkibeleko tontorrera. Erromatar garaiko geografia erakutsiko dute eta Saltus Vasconum eremuko xehetasunak azalduko dituzte batez ere. Bisita Mertxe Urteaga arkeologoa...